Bilboargazki, argazkigintzearen artea ikusgai Bilbon
2009-10-20 18:43 KultureaZazpi argazki erakusketa, estilo eta gai desbardinetakoak, izango dira ikusgai Bilboko erakusketa-aretoetan abenduaren erdialdera arte Bilboargazki edizino barriari esker.
Zazpi argazki erakusketa, estilo eta gai desbardinetakoak, izango dira ikusgai Bilboko erakusketa-aretoetan abenduaren erdialdera arte Bilboargazki edizino barriari esker. Ekimena Euskal Herriko Argazkilaritza Alkarteak bultzatu dau BBKren babesagaz eta Bilboko Udalaren Kultura eta Hezkuntza sailak lagunduta eta gaur goizean aurkeztu dabe. Aurkezpenean Bilboko Udaleko kultura saileko zuzendari Iñaki López de Aguileta; Euskal Herriko Argazkilaritza Alkarteko Juan Armentia; Isabel Díez argazkilaria eta erakusketa bateko protagonista; eta Gorka Martínez eta BBK Fundazinoko ordezkaria egon dira.
Argazkigintzearen Arteak eskaintzen dituan aukera zabalez gozatzeko aukerea dakar Bilboargazkik. Bertan, erreferentzia estetiko eta gai desbardinetako erakusketak jarriko dira ikusgai. Zazpi dira jentaurrean jarriko diran argazki erakusketak:
- XXIX. Argizaiola Saria 2009. Euska Herriko beteranoena dan argazki lehiaketa honetan parte hartu daben lanen sailkapena da, argazki irabazlea eta 3 akzesit ikusteko aukereagaz. Abando Barrutiko Udaltegian (Barrainkua, 5), urriaren 23ra arte.
- Culturas, Miguel Parreño. Diseinatzaile grafiko beteranoa eta kataluniar argazkilaria da. Bere bidaietan egin dituan argazkiak erakusten ditu: India, Tibet, Nepal, marruecos, Mali eta Tanzania. Indautxu Hotela (Bonbero Etxaniz plazea) zemendiaren 5era arte.
- Una mirada en blanco y negro, Ginés Asensio. 62 urteko murtziar autorea eta 25 urte baino gehiagoko ibilbidean, hainbat sari irabazi dituana da. Zuri-baltzean espezializauta dago. Castaños Barrutiko Udaltegian (Castaños, 11), zemendiaren 15etik 30era.
- Mensajes desde el muro, Sergio Álvarez. Berlinen, Ipar Irlandan edo Palestinar herrialde okupatuetan inposatutako banaketearen inguruko sentsisbilizazino saio bat dakar. Zemendiaren 8ra arte FNAC aretoan (Urkixo Zumarkalea, 4)
- Club Deportivo Eibar Argazki Taldea. Argazkilaritzan 85 urteko tradizinoa dauen gipuzkoar Klub honek 2009ko Sari Nazionala jaso dau Argazkilaritzako Espainiako Konfederazinoaren eskutik. Cafe Iruña (Albia Lorategiak), zemendiaren 10etik abenduaren 10era.
- Ir a la Nalturaleza, Wenton Wang. Fujian Txinako Zientzia eta Teknolgia Mueoan lan egiten dauen argazkilari profesionalak herrialde horretako hegomendebaldeko Sichuan herrian azken hamarkadan hartutako irudien erakusketea dakar. Zemendiaren 30era arte, Espacios del Mundo erakusgelan (Simon Bolivar 17).
- Al filo de las mareas, Isabel Díez. Argazkilari bilbotar hau paisaje naturaletan oinarritzen da natura eta artearen arteko loturea egiteko eta, oraingoan, kostaldeko irudiak erakusten deuskuz. EHUko Erakusketa Artoan (Banco dde España, 2), zemendiaren 6tik 30era.
Berbaldiak eta tailerrak
Zazpi erakusketa honeekaz batera, Bilboargazki programea hiru berbaldigaz eta argazki tailerrakaz osotuko da. Euskal Herriko Argazkilaritza Elkarteak eta BBK Fundazinoak babestuta kaleratzen dan Fotografos vascos bildumearen argitalpenaren hirugarren liburukia, Isabel Díez bilbotarraren Al filo de las mareas aurkeztuko da. Berbaldia zemendiaren 6an, 19etan, UPVko erakusgelan (Banco de España, 2) izango da.
Bigarren berbaldia, zemendiaren 27an, 19:00etan, Castañoseko Udal Zentroan (Castaños, 11) izango da. Bertan José María Mellado argazkilariaren azken liburua aurkeztuko da eta berau egiteko erabilitako lan sistemaren azalpenak emongo dira. Eta azkenik, Ginés Asensioren erakusketan ikus daitezkan argazkiak egiteko erabili dauen metodologia azalduko dau egileak. Castañoseko Udal Zentruan (Castaños, 11) zemendiaren 16an, 19:00etan.
Argazki tailerrak be izango dira programearen barruan. Igaz izandako arrakastea ikusita, umeentzako argazkigintza tailerra izango da aurten be (8 eta 13 urte bitartekoantzako). Izena www.federacionfotovasca.org webgunean emon daiteke (15 euro).
Bigarren tailer bat be antolatuko da José María Melladoren eskutik, Fotografía digital de alta calidad best-sellerra egin dauena. Bere metodoen barri emongo dau berbaldi honetan. Ikastaroa argazkigintza-teknika digitala ezagutzen dauen jenteari zuzentzen jako eta PhotoShop programearen ezagutzea eskatzen da izena emoteko. Zemendiaren 28 eta 29ko astebururako antolatu da ikastaroa, BBK Argazki Talde Aretoan (Bailen, 7bis). Matrikulearen prezioa 300 eurokoa izango da eta 15 ordu emongo dira guztira. Izena aurrerago aitatutako webgune berean emon ahal izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!