Rob Schmidten 'The Alphabet Killer' filmagaz hasiko da Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astea
2008-10-10 15:47 BarriakRob Schmidten 'The Alphabet Killer' (2008) film estadubatuarragaz hasiko da urriaren 31tik zemendiaren 8ra bitartean ospatuko dan Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XIX. Astea.
'Gu gira', gure iraganaren frutua, gure etorkizuneko hazia
2008-10-10 15:29 Musikea'Gu gira' Elkar diskoetxearen azken frutua gaur aurkeztu dabe Bilbon, EITBren egoitza nagusian, disko-bilduma bikotxean (danetara, 50 kantu batu ditue) protagonista diran batzuk bertan zirala, besteak beste, Gontzal Mendibil, Niko Etxart eta Iñaki Eizmendi. Hirurak kantuan entzuteko aukerea izan da.
Zergaitik dago Japonia gu baino askozaz aurrerago?
2008-10-10 12:50 BidaideShigeru Aida japoniar lankideak argi dauka artikulu honen izenburuaren erantzuna: 'etorkizunean bizi garalako', dino. Arrazoi osoz, ganera. Zehatz esateko, aldea zazpi ordukoa da udan eta zortzikoa neguan. Baina Tokioko kaleetan zehar ibilita, hainbat kontutan Japonia aurreratuago dagoala pentsetea ezinbestekoa da.
‘Beste museoa’-ren urtebetetzea
2008-10-10 12:41Egun, pintura, eskultura, irudi, grabatu eta arte dekoratiboen artean, sei mila artelan baino gehiago batzen ditu Arte Eder Museoak, ibilbide osoa eskaintzen dau artearen historian, XII. mendetik hona.
Euskadiko 17 enpresa Canneseko MIPCOM edukien munduko azokarik handienean
2008-10-10 11:55 BarriakBasque Audiovisual goiburuan alkartuta, Euskadiko 17 enpresek parte hartuko dabe datorren astelehenean (urriak 13) hasiko dan Canneseko MIPCOM edukien munduko merkaturik handienean.
Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkumek, Asier Mendizabalek eta Xabier Salaberriak irabazi dabe Gure Artea saria
2008-10-10 11:38 sariak-autortzakHiru irabazletako bakotxak 16.666 euroko saria jasoko dau. Sarien 20. aldi honetan, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Miren Jaio (Bermeo, 1968) arte kritikaria aukeratu dau epaimahaiaren presidente eta erakusketen komisario.
Sari honen helburu nagusia arte plastikoaren eta ikus-artearen sormena bultzatzea da.
EITBren iraultzea
2008-10-10 11:06eitb.com barriaren ibilbidearen hasierea ez eze, telebista kalte barriaren (ETB-3) estreinaldia, Radio Euskadiren 25. urteurrena, EITBren Bilboko egoitza digitalaren lehen urteurrena eta denporaldi barriaren hasierea be ospatuko dira, gaur, urriak 10 eta hainbat ekitaldi izango dira egun osoan: ate edegiko eguna (10:00etatik 19:00etara), Funanbulistea San Mames eta EITBren egoitzearen artean (20:30) eta Gaztea Jaia (23:00).
Gabriel Aresti orain 75 urte jaio zala gogoratuko dabe gaur Bilbon
2008-10-09 15:44Bilboko Poesiaren Astearen aurreko edizinoetan bezela, aurten be Gabriel Aresti poeta euskaldunaren omenezko eguna ospatuko da, sortzailearen jaiotzearen 75. urteurrenagaz bat eginez. Martitzenean, urriak 14, goizeko 11:30etan, Iñaki Azkuna alkateak oroimenezko plaka desestaliko dau poetearen jaiotetxean, Barroeta Aldamar kaleko 2an, aduana zaharraren parean, eta ekitaldiaren barruan Arestiren poema batzuk irakurriko dira.
Legeak agintzen dauena bete eta euskerea sustatzeko laguntzak banatu daizala exijidu deutsie hedabideek Nafarroako Gobernuari
2008-10-09 14:40 Euskerea berbagaiEuskerearen Legea indarrean sartu zanetik hogeita bi urte beteko diranean, eta Nafarroako Gobernuak Euskarabidea sortu dauen urte berean, foru administrazinoak ezelako laguntzarik barik itxiko ditu euren ohiko jardunean euskerea erabilten daben Nafarroako hedabideak.
Nipondar tribuak protagonista II. Mangamore Jaialdian
2008-10-09 13:03 jardunaldiakAmorebieta-Etxanoko Zelaieta Kultur Etxeak Mangamore edo manganime eta japoniar kulturearen jardunaldien bigarren ekitaldia jasoko dau asteburu honetan (10etik 12ra). Aurtengo ekitaldian niponiar tribuak izango dira jardunaldietako gai nagusia.
'Rafael Picavea (1867–1946). Euskal Historiaren pertsonaia ahaztua' liburua plazan
2008-10-09 12:04Ander Delgado unibersidade-ikertzailearen azterlana da eta Sabino Arana Fundazinoak eta Oiartzungo Udalak argitaratutako lan honek sakon aztertzen ditu, gaur egun euskal herritarrik gehienentzat ezezaguna dan gipuzkoar industriari, kazetari eta politikari horren biografian.
Atxarte Lopez de Munainek 'Higikaria' jantza-ikuskizuna eskainiko dau Gernikan
2008-10-09 11:52 KultureaLondonen egindako ikasketa-egonaldia amaituta, Atxarte Lopez de Munain gernikarra buru-belarri egon da 'Higikaria' jantza-ikuskizun barria preparetan eta bariku honetan estreinauko dau, 20:30ean, Gernika-Lumoko (Bizkaia) Lizeo Antzokian. Ikuskizunerako sarrerak 4 euroan izango dira salgai Lizeo Antzokian bertan edota BBKren danetarako kutxazain automatikoetan.
Santurtziko Udalak bertsolaritzearen inguruko programa bat jarri dau martxan ikasleei euskereagaz laguntzeko
2008-10-09 11:25 Euskerea berbagaiSanturtziko Udalak 'Bertsogintzea eskoletan' izeneko programea abiarazo dau, ikastetxe publikoetako D ereduko lehen hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailetako ikasleei euskerazko baliabideak eta hiztegia lortzen laguntzeko.
Zientzia, teknologia eta barrikuntza arloetan, euskal egunkariek teknologia, osasuna eta informatika lantzen ditue gehien
2008-10-08 18:47Elhuyar Fundazinoak egindako ikerketa baten arabera, zientzia, teknologia eta barrikuntzeari jagokonez, teknologia, osasuna eta informatika dira Euskal Herriko egunkariek gehien lantzen dituen gaiak. Azterketa honetan jasotako ondorioak Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean emon ditue jakitera.
IBertsu, Iparraldeko Txapelketearen tenorea!
2008-10-08 18:16 BertsolaritzeaIparraldeko Bertsularien Lagunak Elkarteak azken urteetan egindako lanari esker aurten, lehen aldikoz, Iparraldeko Xapelketea antolatuko da. Udagoien honetan hamasei bertsolari lehiatuko dira hiru kanporaketatan.
'Bilbo Zaharra kulturarako zubia' programeak arkeologia eta abangoardiako artea eskainiko ditu
2008-10-08 15:53Igaz originaltasuna eta abangoardiako artea sustatzeko sortutako 'Bilbo Zaharra kulturarako zubia' programearen bigarren edizinoak erabarritze prozesuan dagoan San Frantzisko auzoko Komentuko aztarna arkeologikoak izango ditu berbagai, besteak beste.
Zinebiren 50. urteurrena urriaren 11tik aurrera
2008-10-08 15:50 BarriakZinebi, Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Zinemaldiak 50 urte beteko ditu aurten eta zinemaren eta Bilbo uriaren eboluzinoaren inguruan hausnartzen saiatuko dira.
HABEk 10,9 miloe euro emongo deutse Euskal Autonomia Erkidegoko udal euskaltegiei
2008-10-08 14:30 Euskerea berbagaiJoan dan ikasturtean, Euskadiko 39 udal euskaltegietan, bertako 304 irakasleen eskutik, 10.500 heldu ibili ziran euskerea ikasten edo hobetzen.
Niniak egitasmoak euskal ikus-entzunezkoen zabalpena sustatuko dau atzerrian
2008-10-08 14:02 BarriakIkus-entzunezko enpresen presentzia alorreko nazinoarte mailako azokatan laguntzea eta Niniak markea erabiliz euskal produkzinoaren azokea eta ferietako zabalpena eragitea helburu dauen diru-laguntzinoa 116.500 eurokoa da.
Sarrera behar da? Aurretik erosi behar da?
»» 'Erbestez erbeste', bertso saio literarioa