Gastronomiaz gozetako aukerea, Foccus Bilbao 2009 azokan
2009-10-05 14:22 Jan edanakBEC azoka-barrutiak Foccus Bilbao, Gastronomiaren eta Elikadurearen Azoka Profesionala hartuko dau bigarrenez. Ostalaritza eta sukaldaritzako profesionalek urriaren 5etik 7era izango dabe hitzordua bertan. Kalidadezko produktu barriak erakusteaz gan, bestelako jarduera bereziak be antolatu ditue.
Mikel Urdangarin: 'kanta batek ez dauka zentzurik norberak egin eta inora ailegetan ez bada'
2009-10-05 12:47 Barriketan'Zubia' diskoa plazaratu barri dau
El secreto de sus ojos
2009-10-05 12:19 Zinema kritikakDana da biribila pelikula honetan, bai pertsonaien karakterizazinoak, baita alkarrizketak be. Oso ondo neurtuta dagoan gidoi baten bidez, trama poliziako baten zehar abiatzen gara pelikularen lehenengo minutuetatik. Bitartean, amodioa, umorea eta garaiko gizartearen ezaugarriak tartekatzen dira.
Gazteena irabazle lehenengo saioan
2009-10-05 11:52 BertsolaritzeaJone Uria saioko irabazleak igazko Bizkaiko Txapelketako nibelagaz segiduten dau eta final erdietan be zeresana emongo dau. Pentsetan dot I. Gurrutxagak, O. Barrosok, M. Artetxek eta O. Bartrak ez ebela suberte handirik euki zapatuan.
Mundakako surf txapelketea martxan
2009-10-05 11:44Danetara, mundu-mailako 45 surflari onenak ibiliko dira Mundakako olatuen ganean eta, zuzendariaren esanetan, 'aurten be, igaz legez, olatu onak espero doguz eta txapelketea arrakastatsua izango dala aurreikusi geinke'. Aurreikuspenak aurreikuspen, Mundakan olaturik egon ezean, surflariak Sopelanako hondartzara joango dira. Txapelketeak urriaren 17ra arte iraungo dau.
Jone Uria bizkaitarra zuzenean sailkatu da Hendaiako finalaurrekora
2009-10-05 10:37 BertsolaritzeaZestoan jokatutako Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehen final laurenean, puntu eta erdiko aldeagaz Jone Uria 19 urteko algortarra nagusitu zan (661,5). Bigarren sailkatua Uxue Alberdi izan zan (660 puntu) eta hirugarrena, barriz, Iñaki Gurrutxaga baina sano atzerago (642,5 puntu).
Getxoko Ondarearen Europako jardunaldiak hasi dira
2009-10-02 16:35Jardunaldiak zemendiaren 1 arte egingo dira eta aurtengo leloa 'Abra, itsasoko bidezidorra' da. Bertoko ondareko hiru ikono esanguratsuren ezaugarriak, askotan ez jakinak, azalduko dira: Galeako Gotorlekua, Algortako Portu Zaharra eta Bizkaia Zubia.
Urdaibaiko Biosfera Erreserbearen gaineko erakusketa ibiltaria Amorebieta-Etxanora heldu da
2009-10-02 16:25Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak antolatuta, 'Urdaibai Bizigai - Urdaibai Fuente de Vida' izeneko erakusketea urriaren 14ra arte ikusgai dago Amorebieta-Etxanon, Zelaieta Zentroko sarrera-aretoan.
'Poltsiko Musika' egitarauan musika-estilo ugari buztartuko dira
2009-10-02 13:07 MusikeaUrri osoan, Barrainkuako Udaltegian, dobako bost emonaldi antolatuko dira, genero eta musika-estilo askotakoak, musika kubatarra, kolonbiarra, jazza, funka, baita Bob Dylanen klasikoak be. Kontzertu guztiak barikuetan egingo dira, 20:00etan.
'Fosbury', Inoren Ero Ni taldearen 3. diskoa zuzenean entzuteko hitzorduak
2009-10-02 12:28 MusikeaInoren Ero Ni taldeak hirugarren diskoa dauka plazan Bidehuts-en eskutik eta aurrekoan [Gronhölm BH 004] bezela biniloa eta CDa alkarregaz banatzen dira.
Euskalerriko Eskautak Bizkaiko alkarteko 27 taldeek urrian hasiko dabe ikasturte barria
2009-10-02 11:15'Euskalerriko Eskautak Bizkaia' irabazteko asmorik bako alkartea da eta, eskaut metodologia tarteko dala, ume eta gazteen aisialdian egiten dauen lan hezitzailearen eta ebanjelizatzailearen bidez, Bizkaiko herri eta auzoen hobekuntzearen alde lan egiten dau.
Josu Bergarak 'Nora zoaz' diskoa aurkeztuko dau Bartzelonan
2009-10-01 18:31 MusikeaJosu Bergararen bigarren diskoan hamabost musikarik parte hartu dabe, eta Niñoliquido films produktoraren eskutik bideoklipa be grabau da. Kantautore bizkaitarraren bigarren proiektua Mutrikuko AME estudioetan grabau da, 2008ko iraila eta 2009ko bagila artean, Axular Arizmendi teknikariaren gidaritzapean eta eskarmentu handiko musikarien laguntzinoagaz.
Bilboko Euskera Sailak eta Nontzeberri atariak euskerazko blogen 'Bilboglari' Lehiaketea abiarazo dabe
2009-10-01 15:49Bilboko Udaleko Euskera Sailak eta nontzeberri.com Interneteko kultura atariak 'Bilblogari' euskarazko blogen lehiaketea martxan jarri dabe. Ekimen honen helburua da euskerearen erabilerea Internet eta euskarri digitalen esparruan egonkortzea eta sustatzea.
Haur Literaturako Mikel Zarate I. Saria 2010 aurkeztu dabe Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak
2009-10-01 15:34 KultureaMikel Zarateren hiru senitartekoen (Gorka, Ritxar eta Mikel) izenean, Ritxar Zaratek esan dau 1973an Mikel Zaratek Txomin Agirre Saria jasotako 'Haurgintza minetan' nobelea idatzi ebanetik 36 urte joan diranean eta Mikelen heriotzearen 30. urteurrenean datorrela haren besoetakoa, Haur Literaturako Mikel Zarate I. Saria.
Elorrioko errebonbiloen ganeko liburu bat idatzi dau Iñaki Irigoienek
2009-10-01 15:19Argitalpen barri honetan egileak ohitura honen eta Durangaldeko eta Bizkaiko beste arma-erakustaldi batzuetan sorreran sakontzen dau eta Lepantoko bataila eta Amandotar anaien legendaren inguruan ezaupideak be emoten ditu. Ikerketeagaz batera, liburuak 1900 eta 1965. urteen artean Errebonbiloei egindako argazki batzuk batzen ditu.
Zerbitzua euskeraz emoten daben akademien gida bat editau dau Getxoko Udalak
2009-10-01 13:54 Euskerea berbagaiGetxoko Udalak zerbitzua euskeraz emoten daben akademien gidea kaleratu dau eta umeen eta gazteen familiei bialduko deutse, gurasoek eskolatik kanpo euskeraz dagoan eskola-laguntzinoaren eta beste gai batzuen eskaintzea (musikea, pinturea, esku-lanak) ezagutu dagien. Ekimena, Getxon euskera sustatzeko hitzarmen-egitasmoaren (GEHI) barruan dago, Udalak uste baitau garrantzitsua dala umeek eskolatik kanpo egiten dituen jarduerak euskeraz be egin ahal izatea.
Lan-praktikak Guggenheim Museoan egiteko aukerea izango dabe 63 ikaslek
2009-10-01 13:43Guggenheim Bilbao Museoak beken programea antolatu dau beste urte batez BBKren babesagaz eta Euskal Herriko Unibersidadeagaz (EHU) eta Deustuko Unibertsitatearekin alkarlanean. 2009-2010 ikasturtean, programa honen bitartez, unibersidadeko eta Goi Mailako Heziketa Zikloetako 63 ikaslek eta tituludunek aukerea izango dabe euren laneko praktikak Guggenheim Bilbao Museoan egiteko, lau hiletik 12 hilera arteko epean.
EOSeko musikari-talde bat izango da Arriagako Gelatxoak egitarauaren lehenengo protagonista urriaren 4an
2009-10-01 12:10 MusikeaIzai Kamara taldeak, Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kide diran Juan Navarro, klarinetejoleak, Sara Zufiaurre, klarineteak eta Marco Caratto, fagotak osotutako taldeak ekingo deutso Arriagako Gelatxoak egitarauaren 2009-2010 denporaldiari.
Bide Ertzeanek bere hamar urteak batu ditu 'Leidor Sessions' lanean
2009-09-30 18:10 Musikea'Disko benetan berezia da. Lehen aldia da zuzenean grabetan doguna. Eta nahi genduan bi lengoia buztartu, guretzat oso buztargarriak diranak, musikearen lengoaia eta zinearena, eta horretarako Modus Operandi produkzino etxea aukeratu genduan, film laburretan eskarmentua daukana'.
Lur Merinok diseinautako kartelak iragarriko dau Durangoko Liburu eta Disko Azokearen 44. edizinoa
2009-09-30 18:09 KultureaAstrabuduako (Erandio, Bizkaia) diseinatzailea Arte Ederretan lizentziaduna da, eta bere ibilbide profesionalean hainbat publizidade agentziatan eta komunikabidetan lan egin dau. Egun, freelance legez dabil. '44. edizinorako irudi indartsua gura neban. Elementu grafikoen ekonomia dago (tipografia, marrak eta kolore bakar bat) krisialdiak jota dagoan gaurko sasoiagaz bat etorteko, azaldu dau.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...