Marc Dorian eta La Prohibida DJak gaur gauean Guggenheim Bilbao Museoan
2011-02-18 10:07 MusikeaArt After Dark egitarauaren barruan, Marc Dorian DJ ezagunak hasiko dau gaur gaueko saioa.
Art After Dark egitarauaren barruan, pop munduko Marc Dorian DJ ezagunak hasiko dau gaur gaueko saioa Guggenheim Bilbao Museoan, 23:00etan. Madrileko Low Club areto ezaguneko DJaren ostean, La Prohibida izenez ezaguna dan Amapola Lopezek emongo deutso jarraipena gauari.
Marc Dorian taldeko abeslari, gitarrista eta musikagilea da eta haren saioetan jantzarako musika elektronikoa, popa, rocka, eta Brasilgo elektrorockaren eta AEBko funkaren azkenengo barritasunak buztartzen dira.
La Prohibida (Amapola Lopez) Txilen, Mexikon, AEBn, Argentinan, Uruguayn, Italian eta Frantzian arrakasta handiz ibili da bai Flash izenburuko diskoagaz bai Sr. Kubrick, ¿Qué Haría Usted? lanagaz be. Horrezaz gan, Fangoriagaz biran ibilitakoa da, eta zineman zein telebisinoan behar egin dau. Gaueko azkenengo taldea Mimoloco izango da, Fever klubeko DJ egoiliarra.
Bilboko Fever klubagaz lankidetzan antolatu dau Guggenheim Bilbao Museoak Art After Dark egitaraua. Sarrerak 12 euroan eta 8 euroan (Museoko Lagunak) dagoz salgai. Ohikoa dan legez, musika emonaldietarako sarrerakaz batera, bisitariek museoko erakusketetara sartzeko aukerea izango dabe, 22:00etatik 01:00etara bitartean.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!