Zapatuan abiatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketea

Bizkaie! 2011-02-17 17:42   Bertsolaritzea

Aurten 27 bertsolarik hartuko dabe parte, horreetako bostek lehenengo handiz. Zortzi saio ditu Txapelketeak eta finala da aurtengo nobedaderik handiena, izan be, Iruñean egingo da, apirilaren 9an, Labrit pilotalekuan. 1993tik ez zan finala Iruñean egiten.

Aurten Nafarroako Bertsolari Txapelketeak 40. edizinoa beteko dau. Urtero egiten dan txapelketea da Nafarroakoa eta lehiaketa hutsa baino gehiago, bertsolaritzea sustatu eta ezagutarazotea dira helburu nagusiak. Aurten 27 bertsolarik hartuko dabe parte, horreetako bostek lehenengo aldiz (Patxi Castillo beratarra, Josu Sanjurjo eta Iban Garro lesakarrak, eta Irati Majuelo eta Ainhoa Aranburu iruindarrak).

Zortzi saio ditu Txapelketeak eta finala da aurtengo nobedaderik handiena, izan be, Iruñean egingo da, apirilaren 9an, Labrit pilotalekuan. 1993tik ez zan finala Iruñean egiten.

Igazko irabazlea, Julio Soto gorritiarra da erreferentzia baina, batzuk nabarmentzearren, Xabier Silveira, Estitxu Arozena edota Bittor Elizagoien beteranoakaz batera, Oskar Estanga, Aimar Karrika edota Saioa Alkaiza gazteak be indartsu datoz.

Kontuak kontu, datorren zapatuan, zezeilaren 19an, Tafallan jokatuko da lehenengo saioa, Santa Maria parrokia-aretoan, 17:30ean. Bertsolariak: Xabier Terreros, Ander Fuentes Itturri, Miel Mari Elosegi Luze, Jose Luis Barberia Zili, Egoitz Gorosterrazu eta Ainhoa Aranburu.

Domekan, barriz, zezeilaren 20an izango da bigarren final-laurena Irurtzungo Kultur Etxean, 17:30ean. Taula gainean kantuan ikusiko dogun seikotea: Eneko Lazkoz, Iñigo Olaetxea, Oier Lakuntza, Bittor Elizagoien, Ekaitz Astiz eta Irati Majuelo.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu