'Jodaeiye Nader az Simin' film irandarra nagusi Berlinalen

Bizkaie! 2011-02-21 10:44   Barriak

Urrezko Hartzaz gan, gizonezko aktorerik onenari saria eta emakumezko aktorerik onenari saria jaso ditu.

Asgar Farhadi zuzendari irandarraren Jodaeiye Nader az Simin (Nader eta Saimin, banaketa bat) pelikuleak lortu dau aurtengo Berlinaleko Urrezko Hartza. Sari nagusiaz gan, beste bi be jaso ditu: gizonezko aktorerik onenari saria eta emakumezko aktorerik onenari saria.

61. Berlinaleren hasiera-hasieratik Jodaeiye Nader az Simin izan da bai kritikearen bai publikoaren pelikula gogokoena. Epaimahaiaren aitamen berezia Béla Tarr zinemagile hungariarraren A Torinoi Lo (Torio zaldia) lanak jaso dau. Zuzendaririk onenari saria, barriz, Ulrich Köhler alemaniarrarentzat izan da, Schlafkrankheit filmagaitik. Paula Markovith-en El Premio filmak zilarrezko hartz bi eskuratu ditu, ekarpen artistikoa eta produkzino diseinu onenari. Zuzendari barriaren saria Andrew Okpeaha MacLean-entzat izan da eta Iciar Bollainen También la lluvia-k publikoaren saria lortu dau. Andreas Veiel-en Wer wenn nicht wir lanari aitamen berezia egin deutso epaimahaiak.

Isabella Rossellini aktore eta zinema zuzendaria izan da aurtengo epaimahaiburua. Berlinaleren 61. edizino honetan beste urte batzuetan baino pelikula gitxiago lehiatu dira, 16 lan guztira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu