Azkena Rock jaialdiak salgai ipini ditu eguneko sarrerak

Bizkaie! 2011-02-17 09:59   Musikea

Besteak beste, Ozzy Osbourne, Rob Zombie, The Cult, Black Country Communion, Reverend Horton Heat, Blue Rodeo, Clutch eta Atom Rhumba taldeek joko dabe Mendizabalan.

Gasteizko Azkena Rock 2011 jaialdiak egun solteetarako sarrerak salgai ipini barri ditu 52 euroan. Hiru egunetarako bonuaren prezio barria be jakinarazo dabe: 100 euro gehi gastuak. Bagilaren 23an hasi eta 25ean amaituko da Azkena Rock festibalaren 10. edizinoa, Mendizabalako gunean.

Last Tour International kontzertu sustatzaileak taldeen banaketea iragarri dau: bagilaren 23an, Ozzy Osbourne, Rob Zombie, The Cult, Black Country Communion eta Kyuss Lives! izango dira protagonista; 24an, barriz, Primus, Bad Brains, Reverend Horton Heat, Blue Rodeo, Clutch, Atom Rhumba eta The Riff Truckers taldeek joko dabe; eta, 25ean, Brian Setzer, Gregg Allman, Bright Eyes, Band Of Horses, The Avett Brothers, Arizona Baby, New Bomb Turks, The Whybirds eta Juke Box Racket taldeen txanda izango da.

Informazino zabalagoa gura izan ezkero: www.azkenarockfestival.com/arf/2011/

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu