Deustuko Unibersidadeak euskeraz be eskainiko ditu adinekoentzako kultura-aisialdiko ikastaroak

Bizkaie! 2011-02-18 13:36   jardunaldiak

Zezeilaren 22an, bigarren seihilekoko programea hasiko da eta ikastaro barriak egingo dira, programearen barruan, euskeraz. Lehenengoa Euskal literaturearen testuak eta testuinguruan izango da, Deustun, eta bigarrena, Psikologia Positiboa: erlaziozko ongizatea bermatzen daben osogaiak, Getxon. Horreek guztiak astero emongo dira, maiatzera arte.

Deustuko Unibersidadeko Aisialdiko Ikaskuntzen Institutuak 15 urte baino gehiago daroaz Prestakuntza, aisiarako bide proiektua garatzen, eta horretarako, adinekoentzako kultura-aisiako ikastaroak antolatzen ditu. Oraingoan, institutuak beste apustu bat egin dau, eta ikastaro horreek euskeraz be emongo ditu.

Orain urte batzuk, besteak beste, zinema, literaturea, artea, historia, erlijinoa, musikea edo psikologia aztertzen daben ikastaro horreek arrakasta handiz hasi ziran emoten Arrigorriaga, Basauri, Durango, Eibar, Galdakao, Getxo eta Zornotzan.

Deustuko Unibersidadeko iturriek jakinarazo dabenez, zezeilaren 22an, bigarren seihilekoko programea hasiko da eta ikastaro barriak egingo dira, programearen barruan, euskeraz. Lehenengoa Euskal literaturearen testuak eta testuinguruan izango da, Deustun, eta bigarrena, Psikologia Positiboa: erlaziozko ongizatea bermatzen daben osogaiak, Getxon. Horreek guztiak astero emongo dira, maiatzera arte.

Gai horreez gan, aurreko edizinoetan, honako mintegiak egin dira, eta emoitzak onak izan dira, bai irakasleentzat, bai ikasleentzat: Superpotentziak, gatazkak eta nazinoarteko zuzenbidea XXI.Mendean; Hizkuntza zahar, hizkuntza barri (euskerearen barri)'; Euskal literaturearen testuak eta kontestuak; Liburu klasikoak irakurteko eta ulertzeko aholkuak; eta Euskal Herria: Kultura eta tradizinoa.

Bigarren seihileko honetako gaztelaniazko eskaintzearen harian, Deustun antolatutako ikastaroetan honako gaiak aztertu dira, besteak beste: El arte medieval hasta el gótico; Anti-envejecimiento y Gimnasia cerebral; Lo que hay que escuchar; El Arte Abstracto.Europa; Problemas éticos actuales: una exposición crítica; La ruptura de las vanguardias históricas. Entre la pureza y el compromiso; La novela victoriana: La recreación del mundo cotidiano de la clase media inglesa; eta El fantástico mundo de Joan Miró.

Era berean, Getxon, honako honeek egingo dira: Panorama del relato breve; Los colores de la Música; eta Cuando el cerebro se agota: depresión y demencia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu