Xabier Terreros eta Eneko Lazkoz bikain hasi dira Nafarroan

Bizkaie! 2011-02-21 10:24   Bertsolaritzea

Xabier Terreros lesakarra zuzenean sailkatu da Leitzan martiaren 19an jokatuko dan finalaurrekorako eta Eneko Lazkoz, barriz, zuzenean sailkatu da martiaren 12an Beran egingo dan finalaurrekorako.

Joandako zapatuan abiatu zan aurtengo Nafarroako Bertolari Txapelketea Tafallan. Giro ederra eta saioa dotorea izan zan eta 120 bat lagunek segidu zituen gorabehera guztiak. Sei bertsolari izan ziran taula gainean, horreetako bat -Ainhoa Aranburu- lehenengo aldiz Nafarroako Txapelketan.

Saioa amaituta, Xabier Terreros lesakarrak batu zituan puntu gehien, 313 puntu. Bigarren postua, Ander Fuentes 'Itturri'-rentzat izan zan, 307 puntugaz. Horreen atzetik, hurranez hurran, Miel Mari Elosegi 'Luze' (292,5), Ainhoa Aranburu (277), Jose Luis Barberia 'Zili' (258) eta Egoitz Gorosterrazu (253) sailkatu ziran.

Xabier Terreros zuzenean sailkatu da Leitzan martiaren 19an jokatuko dan finalaurrekorako; ganerakoek azken-laurenetako puntuazinoen zain egon behar dabeute.

Aurtengo Txapelketako bigarren azken-laurena Irurtzungo Kultur Etxean jokatu zan bart. Aretoa lepo beteta, saioari giro ederra emon deutsie alkartu diran 140 bertsozale inguruk. Jarraitzaile gehien zituan bertsolaria nagusitu da, etxean abesten eban Eneko Lazkoz, hain zuzen eta berak batu ditu puntu gehien, 324,5. Beraz, zuzenean sailkatu da martiaren 12an Beran egingo dan finalaurrekorako.

Etxarriarraren atzetik Iñigo Olaetxea (314) eta Oier Lakuntza (311,5) sailkatu dira, euren artean bi puntu t´erdiko tarte estuagaz. Eta horreen ondoren, Bittor Elizagoien (281), Ekaitz Astiz (261,5) eta aurten Txapelkelketan lehenengo aldiz abesten dauen Irati Majuelo (259).


Hurrengo saioak


- Zezeilaren 26an, Donezteben. Bertsolariak: Iñaki Aleman, Jon Barberena, Saioa Alkaiza, Iñigo Ibarra, Xabier Silveira eta Iban Garro.

- Zezeilaren 27an, Berriozarren. Bertsolariak: Julen Zelaieta, Jon Elizetxe, Aimar Karrika, Aritz Saragueta, Patxi Castillo eta Josu Sanjurjo.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu