Osasun, Ingurumen eta Turismoari buruzko II. Topaketak egingo dira Busturian zezeilaren 23tik 25era

Bizkaie! 2011-02-17 11:38

Jardunaldien hartzaileak eskualdeko turismoko, kulturako eta ingurumeneko arduradunak, produktoreak, jatetxeak, ostatuak, hotelak eta landetxeak dira, eta parte-hartzaileek turismo aktiboaren eta ingurumen osasungarriaren bidez osasunean hobetzeko jarduerak garatzen jarraitzea da asmoa.

Batia-Ruradix kooperatibeak Osasun, Ingurumen eta Turismoari buruzko II. Topaketak antolatu ditu, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzinoagaz. Jardunaldiak zezeilaren 23, 24 eta 25ean egingo dira, Busturiko Madariaga Torretxean dagoan Euskadiko Biodibersidadearen Zentroan, eta bertan nazinoarte mailako adituek eta Urdaibai eskualdeko enpresaburuek aukerea izango dabe esperientziak alkartrukatzeko.

Harremanetarako eta laguntzarako sareen sorkuntzearen bidez igazko jardunaldietako esku-hartzaileek turismo aktiboaren eta ingurumen osasungarriaren bidez osasuna hobetzeko jarduerak garatu ditue, foru erakundeko iturriek adierazo dabenez.

Jardunaldien hartzaileak eskualdeko turismoko, kulturako eta ingurumeneko arduradunak, produktoreak, jatetxeak, ostatuak, hotelak eta landetxeak dira, eta parte-hartzaileek turismo aktiboaren eta ingurumen osasungarriaren bidez osasunean hobetzeko jarduerak garatzen jarraitzea da asmoa.

Bigarren topaketa honeetan Eroski Bidaiak, BBK eta Sunderland-eko Unibersidadearen lankidetzea izan da eta, jardunaldiak zehazteko orduan, helburua proiektu barriak sortzeko eta turismoaren, osasunaren eta hausnarketearen bidez enplegua sortzeko bilgunea izatea da. Horretarako txostenak, eztabaidak, tailerrak eta txostengileen eta hurreratzen diranen arteko bilerak egiteko guneak dagoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu