Zezeilaren 19a, Futbolean dagoen homofobiaren kontrako eguna

Bizkaie! 2011-02-18 15:38

Hegoak alkarteak futbol 7ko partidua jokatuz ospatuko dau eguna.

Hegoak alkarteak (Euskadiko Gay, Lesbiana, Bisexual eta Transexualen Alkartea) eta euren Kamalaions taldeak futbol 7ko partidua jokatuz ospatuko dau Futbolean dagoan homofobiaren kontrako eguna domekan. Partidua Zorrotzako (Bilbo) zelaian izango da, 15:30ean.

Zezeilaren 19a da Futbolean dagoan homofobiaren kontrako eguna; izan be, egun horretan jaio zan Justin Fashanu futbolaria, homosexuala zala onartu eban lehenengoa, eta bakarra, orain arte behintzat.

Fashanu Nottingham Foresten (UK) jaio zan 1961ko zezeilaren 19an. Ingalaterrako lehen mailako Premier Leaguen jokatu eban. 1990an homosexuala zala onartu eban jentaurrean. Futbol munduko hainbatek txarto hartu zituen Fashanuren adierazpenak. 1998an, hamazazpi urteko gazte bati sexu erasoa egiteagaitik salatu eben. Nahiz eta poliziak kasua albo batera itxi, frogarik ez egoalako, urte berean bere burua hil eban Fashanuk, gizarteak erruduntzat jo ebala eretxita.

Ekitaldiari hasierea emon baino lehenago Kamalaions taldekoek pankarta bat atarako dabe kirolaren munduan dagoan homofobiaren kontrako mezua zabaltzeko asmoz. Hegoak alkartearen ekimena The Justin Campaign nazinoarteko kanpainara lotuta dago. Hona hemen informazino gehiago: www.thejustincampaign.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu