Iosu Zabala Mondragon Unibersidadeko Erretore izentau dabe beste lau urterako
2011-02-16 16:30 KultureaJavier Sotil Mondragon Unibersidadeko Erretore Kontseiluko lehendakariak zuzendu dau izendapen-prozesua.
Javier Sotil Mondragon Unibersidadeko Erretore Kontseiluko lehendakariak zuzendu dau Iosu Zabalaren izentapen-prozesua, eta MUko fakultadeetako Zuzendaritza Batzordeek eta unibersidadean presentzia dauken erakundeek eta enpresek be parte hartu dabe. Iosu Zabala 2006tik da erretore.
Mondragon Unibersidadeko Erretore Kontseiluak azpimarratu dauenez, Zabala ostera be aukeratzeko arrazoien artean dago erretoreak funtsezko papela izan dauela egungo Plan Estrategikoan eta fakultadeetako hainbat proiektu martxan ipini dituala. Modu berean, lehenengo agintaldia balorau ostean, azpimarratu dabe erretoreak gaitasun handia daukala unibersidadearen garapenean parte hartzen daben taldeei eta proiektuei adorea eta bultzadea emoteko.
Iosu Zabalak 58 urte ditu; Donostian Injinerutzea egin eban eta Tolosako Paul Sabatier Unibersidadean amaitu zituan ikasketak. Maitrise EEA titulua eta Diplôme d’ Etudes Approfondies lortu zituan Frantzian. Unibersidade berean Elektronika, Elektroteknia eta Automatika doktoretzea egin eban.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!