Seguran ospatuko da domekan Euskal Herriko XXXIII. Jantza Txapelketea

Bizkaie! 2009-10-07 11:19   Kulturea

Euskal Herriko XXXIII. Jantza Txapelketea jokatuko da datorren domekan, urriak 11, Seguran (Gipuzkoa). Punta-puntako 12 bikote izango dira nor baino nor oholtza gainean: hiru arabar, bi bizkaitar eta ganerakoak gipuzkoarrak.

Euskal Herriko XXXIII. Jantza Txapelketea jokatuko da datorren domekan, urriak 11, Seguran (Gipuzkoa). Punta-puntako 12 bikote izango dira nor baino nor oholtza gainean: hiru arabar, bi bizkaitar eta ganerakoak gipuzkoarrak.

Gipuzkoako Dantzarien Biltzarraren eskakizunez aldatu dabe orain arte sanjuanetan egiten zan jantza txapelketea udagoienera. Bikoteen artean, lehenengoz bi neskak osotutako bikote bat dago, Olabarriko Ana eta Marta Ruiz de Austri ahiztak, hain zuzen be. Beste bi bikote arabarrak gasteiztarrak dira: Azaitz Unanue eta Aizkoa Medinabeitia batetik, eta Mikel Arce eta Iratxe Ibistate bestetik.

Bizkaiko ordezkariak, Sestaotik hain zuzen be, Karlos de las Heras eta Oroitz Bilbao eta Arkaitz Pascuas eta Nagore de las Cuevas izango dira. Gipuzkoarrak, barriz, honako honeek dira: Mikel Otegi eta Estela Atorrasagasti Donostia eta Oriokoak; Jon Intsausti eta Iera Maiza Ordizia eta Olaberrikoak; Aritz Arrillaga eta Amaia Bolinaga bergararrak; Iker Sanz eta Idoia Besada Lezo eta Pasaiakoak; Xabier Etxaniz eta Leire Larrañaga azkoitiarrak; Aitzol Ena eta Maite Lazkano bergararrak; eta Xabier Segura eta Lierni Martiarena hernaniarrak.

Txapelketea Imanol Artolak eta Izaro Iraetak aurkeztuko dabe eta eurekaz batera jantza aditu bat izango da komentario teknikoak egiteko. Agustin Ezenarrok egingo ditu alkarrizketak. Lehiaketearen osogarri, Jesus Mari Garatek zuzentzen aduen Nahia taldearen emonaldia izango da.

Aurten txapelketearen eszenatokia barria izango, eta trofeoari jagokonez, Nestor Basterretxearen eskultura barria eroango dabe jantzariek. Zazpi trofeo egin ditu txapelketarako eskulturgileak eta omenaldi bat egingo deutsie.

1977an Guillermo Areizaga alkate zanak sortu eban txapelketea. Irabazleek jasoko daben eskulturea jaioterriko udaletxean gordeko dabe hurrengo txapelketara arte. Baldin eta bikote txapeldunak hiru aldiz segidan edo bost urtez txandaka txapelketea irabazten badau, bikoteak ordezkatzen dauen udala sariaren jaube egingo da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu