Bidaiariaren Txokoak berbaldiak, erakusketak, musikea eta ikusentzunezkoak dakarz

Bizkaie! 2009-10-07 12:00

VI. 'Bidaiariaren Txokoa' ekimenak kultura, ohitura eta jente desbardinak hurreratu nahi ditu bidaien bitartez eta horretarako, Txurdinagako polikiroldegiaren ondoan dagoan Begoñako Udaltegian, berbaldiak, ikusentzunezko emonaldiak, erakusketak, tailerrak eta kontzertuak be izango dira urrian eta zemendian.

VI. 'Bidaiariaren Txokoa' ekimenak kultura, ohitura eta jente desbardinak hurreratu nahi ditu bidaien bitartez eta horretarako, Txurdinagako polikiroldegiaren ondoan dagoan Begoñako Udaltegian, berbaldiak, ikusentzunezko emonaldiak, erakusketak, tailerrak eta kontzertuak be izango dira urrian eta zemendian.

Horrezaz gan, aurreko edizinoetan interesa piztu dauen ekimena eta aurten errepetiduko dana bidaia bat antolatzeko tailerra da. Mikel Arredondo izango da bidaia bat antolatu nahi dauenari orientabidea emongo deutsona. Urriko bigarren hamabostaldian euskeraz izango da tailer hau martitzen eta eguenetan, baita zemendiko lehen hamabostaldian be. Arredondo bilbotarra abenturazale sutsua da eta hainbat bidaia eginak ditu.

Bigarren tailer bat be antolatu da MovieMaker programa informatikoaren bidez ikusentzunezko argazkien edizinorako. Hau erderaz izango da (urriaren 15ean) eta euskeraz (urriaren 17an). Gure bidaien oroitzapenak modu ikusgarriagoan aurkeztea da tailer honen helburua.


'Bidaiariaren Txokoa'. Egitaraua

Urria

- Erakusketak:
1-16: Bidaien Lehiaketan jasotako postalak.
19-30: Fahed Halabi. Artista arabiarra. Margoa.
19-30: 'Niloko koloreak' liburutegian.

- Bidaien Postal Lehiaketako Sari banaketea (urriak 7, 19:30).

- Bidaia bat antolatzeko tailerra
Martitzen eta eguenetan, 19:30-21:30etara, urriko bigarren hamabostaldian erderaz eta zemendiko lehenego hamabostaldian euskeraz.
- Ikusentzunezko argazkien edizinoa
Egunak eta ordutegiak: urriak 15, eguena (erderaz): 19:30-21:30era. urriak 17, zapatua (euskeraz): 11:30-13:30era.

- 'Bilbotik Mundura' Berbaldi zikloa + ikusentzunezkoak eguaztenetan.
7an, 19:30ean: 'Everest 2008 Lurraren Ama', Juanra Madariaga.
14an, 20:30en: Bidaiariei alkarrizketak Roge Blascogaz.
21ean, 19:30ean: 'Mongol Rallya: Bilbao – Mongolia 2008', Borja Portuondo eta Unai Jauregibeitia.
28an, 19:30ean: 'Euskal Herritik AEBetara. Far west', Esti Kerexeta eta Alex Arrizabalaga (euskeraz).


Zemendia

- 'Chiloe' programako dokumental saioak eguaztenetan (19:45ean).
4an: 'Bogota' - 'Colombia: Triangulo Café'.
11an: 'Estambul' - 'Taipei'.
18an: 'Mauricio' - 'Taiwan' (euskeraz).
25ean: 'India: Kerala' - 'Koreako Errepublikea: Seúl'. Programako ekipoaren aurkezpena.

- Munduko musiken kontzertuak barikuetan (20:00etan).
6an: Marmara Musik (Jazz tradizionala, Nueva Orleans eta Swing).
13an: Bukra Ensemble (Musika arabiarra).
20an: Noite De Fado (Portugal).
27an: Mariachi Domínguez (Mexico).

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu