Bilboko Udalak antolatutako ikastaro eta tailerretako ia 6.600 plazetatik % 94 bete dira

Bizkaie! 2009-10-06 14:52

Amaitu da Bilboko Udalak antolatutako udal ikastaro eta tailerretan izena emoteko epea, eta ia plaza gehienak bete dira. Holan, 324 ikastarotan eskainitako ia 6.600 plazen % 94a bete da. Ikastaroak lau kategoriatan banatzen dira: 'Gizonen eta emakumeen arteko bardintasunaren aldeko tailerrak', 'Kultur tailerrak', 'Osasuna adinekoentzat' eta 'Aisia eta kirol jarduerak'.

Amaitu da Bilboko Udalak antolatutako udal ikastaro eta tailerretan izena emoteko epea, eta ia plaza gehienak bete dira. Holan, 324 ikastarotan eskainitako ia 6.600 plazen % 94a bete da. Ikastaroak lau kategoriatan banatzen dira: 'Gizonen eta emakumeen arteko bardintasunaren aldeko tailerrak', 'Kultur tailerrak', 'Osasuna adinekoentzat' eta 'Aisia eta kirol jarduerak'.

'Osasuna adinekoentzat' modalidadeak izan dau eskaerarik handiena, eskainitako 2.750 plazak % 100 bete baitira; 441 persona, barriz, itxaron-zerrendan geratu dira. Sexua kontuan hartuta, emakumezkoek dabe portzentajerik handiena (% 87,28), eta izena emondakoen batez besteko edadea ia 74 urtekoa da; dana dala, 75 urtera be heltzen da, edade gehiagoko herritarrek lehentasuna izateagaitik.

Beste hiru kategoriei jagokenez, 'Aisia eta kirol jarduerak' saila % 93 bete da, eta 'Kultur tailerrak' eta 'Gizonen eta emakumeen arteko bardintasunaren aldeko tailerrak' ataletan, % 90 eta % 87, hurranez hurran.

Zentroka, Basurtu eta Begoñako zentroek izan dabe arrakastarik handiena eta plazak ia % 99 bete dira. Gainera, kontuan izan behar da plaza gehien eskaintzen daben zentroak dirala, hau da, % 19 eta % 11,21, hurranez hurran. Uriaren inguruko zentroen kasuan, barriz, Buia ez da % 34ra heldu, Altamirak edota Arangoitik % 54 eta % 59 lortu ditue, hurranez hurran, eta Mazustegik edo Zorrotzak % 66 inguru.


Emakumezkoak nagusi

2009-2010 ikasturteko udal ikastaro eta tailerretan izena emondako personen % 87 emakumezkoak dira. Gainera, kopuru hori handiagoa da 'Gizonen eta emakumeen arteko bardintasunaren aldeko tailerretan', hau da, % 93 eta % 96 artean. Bestalde, 'Kultur tailerrek' izan dabe emakumezkoen kopururik txikiena, guztien % 78, hain zuzen be.

Izena emondakoen jarduera ekonomikoari jagokonez, % 37 persona aktiboak dira, % 24,23 jubilatuak edo pentsionistak, % 15,46 lanbakoak eta % 11,50 etxekoandreak. Izena emondako guztien ia laugarren zatia (% 24) goi mailako tituluduna da.

Urriaren 2an amaitu zan ordaintzeko epea irailaren 30ean izena emandakoentzat. Halan dabe, urriaren 8an azken aukerea izango dabe interesauta dagozan lagunek, izena emoteko beste denporaldi bat zabalduko baita hutsik dagozan plazak bete arte.

Izena emoteko baldintzak lehengo berak dira, hau da, Bilboko Udalak antolatutako ikastaro eta tailerretan parte hartzeko urian erroldatuta egon behar da, eta jarduera bakotxerako eskatutako baldintzak bete behar dira.

Prezioetan kenketaren bat egiteko eskubidea izan ezkero, izena emon aurretik egiaztatu behar da.


Gida

Bilboko Udala orain urte asko hasi zan herritar guztiei eskainitako era guztietako ikastaroak eta tailerrak antolatzen: kirol jarduerak, kulturaren eta aisiaren ingurukoak, bardintasunerako tailerrak, edadekoentzako jarduerak eta abar. Informazinoa batu eta sinplifikatze aldera eta eskainitako jarduera guztien ikuspegi orokorra emoteko asmoagaz, Bilboko Udaleko Ikastaroen eta Tailerren Lehenengo Gida argitaratu da aurten, eta 8.000 ale egin dira.

Kontsultarako tresna barri hau Udalaren web orrian be eskura daiteke (www.bilbao.net/guiacursos2009). Bertan, aurreikusitako tailer eta ikastaroen inguruko informazino guztia dago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu