Edizino Independentearen II. Jardunaldiak Bilbon urriaren 9ra arte
2009-10-05 15:49 jardunaldiakBilboko liburudenda independenteen alkarteak (Cliblik) antolatuta argitaldari independenteen jardunaldiak martxan dagoz Bilboko Arenalean. Pasa dan zapatuan (Urriak 3) hasi eta datorren barikura arte (Urriaren 9ra arte), astebetez, literatura zirkuituetatik kanpo, badirala beste mundu literario batzuk ezagutarazotea da helburua.
Bilboko liburudenda independenteen alkarteak (Cliblik) antolatuta argitaldari independenteen jardunaldiak martxan dagoz Bilboko Arenalean. Pasa dan zapatuan (Urriak 3) hasi eta datorren barikura arte (Urriaren 9ra arte), astebetez, literatura zirkuituetatik kanpo, badirala beste mundu literario batzuk ezagutarazotea da helburua.
Lehenego edizinoa sano arrakastatsua izan zan eta aurten be antolatzaileek jentearen erantzun ona espero dabe. Egitarauan, tailerrak, artistakaz topaketak, berbaldiak zein kontzertu-aurkezpenak izango dira eta zeozer nabarmentzekotan, 'Emakumeak komikigintzan' tailerra, Skolastika literatura alkartearen eskutik, 'Liburuak sortzen', Isuri alkarteari esker eta Set musika taldeko letragile eta bateriajole Joxean Rodriguezen 'Poco Sexo, Algo de Poesía & Mucho Rock & Roll' disko-liburuaren aurkezpena aitatuko geunkez.
Edizino Independentearen II. Jardunaldien gaineko egitarau osoa eta informazino gehiago jasoteko ondoko lioturan klik egin:
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!