Jabier Muguruzaren hamargarrena: 'Taxirik ez'
2009-10-07 15:09 MusikeaJabier Muguruzaren izaera dotorea, sentibera eta lasaia islatzen dauen hamargarren diskoak, 'Taxirik ez', gaur goizean ikusi dau argia. Testu poetikoak eta doinu zorrotzak konbinetan ditu lan barrian eta 'ikuspuntu barriagaz nator, intimismotik urrundu egin naz eta leihoak zabaldu gura izan dodaz argia ikusi ahal izateko', azaldu dau autoreak.
Jabier Muguruzaren izaera dotorea, sentibera eta lasaia islatzen dauen hamargarren diskoak, 'Taxirik ez', gaur goizean ikusi dau argia. Testu poetikoak eta doinu zorrotzak konbinetan ditu lan barrian eta 'ikuspuntu barriagaz nator, intimismotik urrundu egin naz eta leihoak zabaldu gura izan dodaz argia ikusi ahal izateko', azaldu dau autoreak.
Hamar kanta batzen dituen diskoko kanta guztiak euskeraz abestuta dagoz eta, berbak, 'aspaldian lagunak diranek egin ditue, neuk kantua emon eta ikuspuntua gidatuta'. Iñaki Irazu, Harkaitz Cano, bernardo Atxaga, Gerardo Markuleta, Jose Luis Padron eta Iban Zaldua izan dira 'letragileak'. Horreetatik, Zaldua lehenengoz aritu izan da zeregin horretan eta bai idazlea eta baita musikaria pozik geratu dira azken emoitzagaz. Bestalde, diskoaren izenburua Canoren poema batek jarten dauela aitagarria da.
Heriotzatik urrundu nahi izan dauen arren, Muguruzak ez dau erabat ahaztu gaia eta Clementine izeneko kantan (Atxagaren berbakaz) badago Muguruzari oraintsu 95 urtegaz hil jakon amuma Joxepari egindako omenalditxu bat.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!