Trikiti-pieza gogoangarrien liburua eta CDa argitaratu dabe
2009-10-07 11:48 MusikeaTrikitixearen irakaskuntzarako materiala sortzeko bidean, Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak 1980ko eta 1990eko hamarkadatan gehien entzundako trikiti-piezakaz osoturiko partitura-liburua kaleratu dau. Liburuagaz batera, kantu originalak batzen dituan CDa be eros daiteke.
Trikitixearen irakaskuntzarako materiala sortzeko bidean, Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak 1980ko eta 1990eko hamarkadatan gehien entzundako trikiti-piezakaz osoturiko partitura-liburua kaleratu dau. Liburuagaz batera, kantu originalak batzen dituan CDa be eros daiteke.
Alkarteko arduradunek adierazo dabenez, 12 kanta aukeratu dira liburua+CDa osotzeko eta Jon Ostolaza izan da transkripzioak egitearen arduraduna.
Horrela, Alaitz eta Maiderren 'Txanpon baten truke', Kepa Junkeraren 'Madagaskar', Maixa eta Ixiarren 'Bexamela eta pastela', Imuntzo eta Belokiren 'Gizontxo gizentxo', Iker Goenagaren 'Elgeta', Etzakiten 'Egina', Epelde eta Larrañagaren 'Kupela', Amaia eta Kristinaren '104 ilargi', Gozategiren 'Nirekin', Tapia eta Leturiaren 'Hik lan eta nik jai', Urgaberen 'Kolore gabeko' eta Zabaleta eta Imanolen 'Gaueko errondea' batu dira.
Partiturei soinu-euskarria gehitzea pentsau dabe, orain arte argitaratu diran bertsino arrakastatsuenen lekukotzea emoteko. Partitura-liburu honen bitartez, Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen helburua irakaskuntzarako ahalik eta material gehien sortzea da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!