Bilboko Udalak uriko merkatariei zuzendutako euskera ikastaroak jarri ditu martxan, HABEgaz alkarlanean
2009-10-07 18:36 Euskerea berbagaiIkastaroak Biribilko proiektuaren barruan dagoz. Proiektua Euskara Sailak jarri dau martxan, Lan Ekintza udal soziedadearen eta Bilbao Dendak alkarteagaz alkarlanean, bi helburugaz: euskerearen erabilerea normalizetako prozesua uriko merkataritzan bultzatzea eta eskaintzaren eta eskariaren arteko merkataritza komunikazinoan euskerea presente egon daiten saiatzea.
Bilboko Udaleko Euskara Sailak, HABE Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeagaz alkarlanean, uriko merkatariei zuzendutako merkataritza arloan erabilitako euskera ikastaroak abian jarri ditu. Ikastaroak urrian zehar hasiko dira.
Kontuak kontu, 160 merkatarik baino gehiagok izena emon dabe eskainitako ikastaroetan eta 14 talde sortu dira, uriko merkataritza establezimenduetan informazino kanpainea garatu ondoren. Kanpaina honen bitartez merkatariek kurtsoen eskaintza, ordutegiak eta matrikulearen kostuari buruzko informazinoa jaso eben euren saltokietan.
Ikastaroak Biribilko proiektuaren barruan dagoz. Proiektua Euskara Sailak jarri dau martxan, Lan Ekintza udal soziedadearen eta Bilbao Dendak alkarteagaz alkarlanean, bi helburugaz: euskerearen erabilerea normalizetako prozesua uriko merkataritzan bultzatzea eta eskaintzaren eta eskariaren arteko merkataritza komunikazinoan euskerea presente egon daiten saiatzea. Siadeco enpresea arduratu da proiektuaren diseinuaz eta garapen teknikoaz.
Danetara bi ikastaro eskainiko dira. Merkataritza arloko euskerearen oinarrizko ikastaroa euskerarik ez dakiten edo oso gitxi dakiten establezimenduetako merkatariei edota langileei zuzenduta dago. Ikastaroen helburua da ahozko oinarrizko komunikazinoa lantzea eta merkataritzako egoera arruntetarako hizkuntza-oinarriak emotea.
Kurtsoak 60 orduko iraupena izango dau, asteko hiru eskola-orduetan banatuta bost hilebetetan zehar (ordu eta erdiko bi klase astero).
Bestalde, merkataritza arloko euskerea hobetzeko ikastaroa euskaraz oinarrizko ezagutza daben Bilboko establezimenduetako merkatariei edota langileei zuzenduta dago. Ikastaroen helburua da merkataritza arloko ahozko eta idatzizko euskera maila hobetzea. Kurtsoak 100 orduko iraupena izango dau, asteko hiru eskola-orduetan banatuta sei hilebetetan zehar (ordu eta erdiko bi klase astero).
Klaseak HABEk homologauta uriko euskaltegietan emango dira. Ikastaroak matrikulatu diren pertsonak lan egiten duten establezimenduen zonaldean emateko ahalegina egin da. Ikasleek ikastaroaren kostu osoaren % 20 pagau behar izango dabe eta Bilboko Udalak eta HABEk % 80 finantziauko dabe.
Bilbon eta bere inguruan gero eta euskal hiztun gehiago dago: Bilbon 165.000 pasatxo dira euskeraz dakiten edo ulertzen daben personak, eta 410.000 Bilboko metropoli-barrutia kontuan hartuta. Bilboren eta bere inguruko errealidade soziolinguistikoaren bilakaereak erakusten dua euskaldunen kopurua gero eta handiagoa dala eta merkataritzeak egoera horretara moldatu beharra dauela.
Biribilko programak batutako azken datuen arabera, merkataritzako bezero potentzialen % 60 inguruk uste dau komertzioan euskerea erabilteak merkataritzako zerbitzuaren irudia eta kalidadea hobetzen lagundu leikela. Biribilkok uriko bi merkataritza gunetan (Erdigunean eta Santutxu inguruan) egindako ikerketa pilotuak gauza bera berresten dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!