Getxo, euskal antzerki produkzinoaren erakustoki

Bizkaie! 2009-10-06 18:24   Kulturea

Urriaren 9tik 24ra, Getxo euskal antzerki produkzinoaren erakustoki bilakatuko da 27. Antzerki Jardunaldien eskutik. Aurten genero guztien eta publiko guztietarako 14 antzezlan eskainiko ditue beste horrenbeste euskal antzerki taldek.

Urriaren 9tik 24ra, Getxo euskal antzerki produkzinoaren erakustoki bilakatuko da 27. Antzerki Jardunaldien eskutik. Aurten genero guztien eta publiko guztietarako 14 antzezlan eskainiko ditue beste horrenbeste euskal antzerki taldek. Ohikoa danez, helburu nagusiak honako honeek dira: urtez urte euskal antzerki konpainiek egiten daben ahalegina erakustea eta urteko antzerki produkzinoaren erakusleiho izatea.

Getxo Antzokia eregiteko obrakaitik, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan izango dira, lehen aldiz, nagusientzako antzezlanak. Bertan, honako lanez gozau ahalko dogu: 'Lo que ellos ignoran de ellas: Good sex, good day', gizakien jokabide sexualei buruzko komedia, Erre Produkzinoena; eta 'Haritzaren azalera zehatza', Kukubiltxo konpainia beteranoaren azken ikuskizuna, kulturearen munduan sartuko gaituena. Areetako helduentzako eskaintza Théâtre sans Frontières taldearen 'Juana creó la noche' lanagaz osotuko da. Jose Martin Elizondo egile getxotarraren testu horrek Juana La Locaren drama taularatzen dau eta konpromiso politikoaren eta desengainuaren inguruan gogoetea egiten dau.

Nagusientzako programazinoa, bestalde, kalean be egongo da, izan be, Algortako San Nikolas plazan Gaitzerdi Taldearen 'Otsoko' lana ikusi ahal izango dogu. Bertan izango da 'Terapia?', maitasunik eza gainditzeko terapien inguruan Markeliñe taldeak eskainiko deuskun istorio dibertigarria be. Horreekaz batera, beste kale-antzerki batzuk be egongo dira ikusgai, edade guztietako ikusleentzat azken horreek, Algortako Geltokian. Trapu Zaharra taldeak 'El concursazo' izeneko lana eskainiko deusku, seme-alabak gurasoen etxean horren denpora luzez egotearen inguruko gaia sakon jorratzen dauen lana. Pikor taldeak, bestalde, 'Ellas bailan solas' izeneko lana antzeztuko dau, amesak izaten jarraitzen daben persona nagusiei egindako omenaldia. Azkenik, 'On egin, mon amour', Teatro Salitre taldearena: algara eta gastronomia buztartzen dituan kalejira umoretsua.

Txikienek be izango dabe euren tartea: txotxongiloak eta pailazoak. Algortako Geltokiko plazan honako kale-ikuskizunak eskainiko dira: Gari, Montxo eta Joselontxo-ren 'Martingala', eta Oihulari Klown taldearen 'Mamu Txikiak'. Andres Isasi Musika Eskolan, barriz, honakoak: Kuko taldearen '¡A escena!', Behibi's taldearen 'El viaje de Mur', eta Gorakadaren 'Cyrano'.

Hori guztia da, beraz, Getxoko Kultur Etxeak eskaintzen deusku aurtengo proposamena. Antzerkizaleak asetzeko moduko egitaraua, baita antzerkiaren magiagaz lehenengo aldiz topo egiten daben ganerakoak be.


Sarrera salmentea

Andrés Isasi Musika Eskolako saioak ikusteko sarrerea pagau beharko da eta ganerakoak, barriz, dobakoak izango dira. Sarrerak salgai dagoz Algortako Kultur Etxean (Villamonte, A-8), BBKren orotariko kutxazainetan, www.bbk.es webgunean eta 944 310310 eta 944 914080 telefono zenbakien bidez.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu