Berbalagun egitasmoa abian Uribe Kostan

Bizkaie! 2009-10-06 15:02   Euskerea berbagai

Igaz 60 persona inguruk hartu eben parte proiektuan eta euskeraz berba eginez, zaletasunak konpartiduz eta jente barria ezagutuz, euskeraz berba egiteko gaitasuna garatu eben.

Martxan da aurten be Uribe Kostako Berbalagun egitasmoa eta bertan parte hartu nahi dauenak zabalik dauka matrikuletako epea. Hirugarren urtez, Uribe Kostako mankomunidadean batzen diran zazpi herrietan, euskeraz berba egiteko ohiturea dabenak eta ez dabenak alkartu nahi dira euskerea praktiketako, hobetzeko edota plazara urtetako helburuagaz.

Ekimen honetan, lau persona inguruko taldeak alkartuko dira, euskaldun zaharrak eta barriak tartekatuz. Astean ordu betez geratzea adostuko da hasieran, taldekideek eurek aukeratuko dabelarik non eta noiz gelditu, zer egin…

Horrezaz gan, hilero, Berbalagunak batzeko ekintzak be antolatuko dira, urteerak, afariak… Modu horrtan, euskerearen hartu-emon sareak gehiago zabalduz.

Talde honeen jarraipena egiteko, arazoak konpontzeko, informazinoa zabaltzeko zein zalantzak argitzeko arduradun baten laguntzinoa izango da eta bera arduratuko da taldeen osoketaz, ekintzen antolaketaz…

Igaz 60 persona inguruk hartu eben parte proiektuan eta euskeraz berba eginez, zaletasunak konpartiduz eta jente barria ezagutuz, euskeraz berba egiteko gaitasuna garatu eben. Hori dala eta, aurten, barriro martxan jarteko preminea ikusi da, eta urritik aurrera, eskualde honetako herrietan, egitasmoaren aurkezpenak izango dira Berbalagun hurragotik ezagutzeko.

Egitasmo hau Eusko Jaurlaritzeak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Uribe Kostako mankomunidadeak diruz lagunduta dago, eta Bizkaiko Urtxintxa Eskolaren eskutik kudeatzen da.

Izena emoteko: telefonoz: 605 773541 (Ekaitz) edo posta elektronikoz: berbalagunuribekosta@hotmail.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu