'Errazetak' Andoni Lupiañez eta Eneko Atxaren eskutik

Bizkaie! 2009-10-07 17:54

Umeak suetera erakarri, suetea jolastoki eta familiaren topagune bihurtu, guraso eta seme-alaben arteko hartu-emonak hobetu eta, bidebatez bertoko kalidadeko produktuak sustatzeko asmoz sortutako liburua da 'Errazetak'.

Umeak suetera erakarri, suetea jolastoki eta familiaren topagune bihurtu, guraso eta seme-alaben arteko hartu-emonak hobetu eta, bidebatez bertoko kalidadeko produktuak sustatzeko asmoz sortutako liburua da gaur BECen, Foccus azokearen barruan aurkeztu dabena. Andoni Lupiañezen jatorrizko ideiagaz bat egin eta proiektuan nahastautako lagunak ugari dira, besteak beste, Eneko Atxa, Azurmendi Jatetxeko sukaldaria, Kalitatea Fundazioa eta di-da Komunikazioa.

Danetara, 21 errezeta batu ditue, erraz-errazak danak, umeakaz egiteko sano aproposak, eurekaz egiteko berenberegi sortutakoak baitira. Barazkiak, entsaladak, arraina, okelea eta postreak zelan egin topauko dogu liburuan. Gainera 21 errazeta horreetatik 18k ipuina dakarre alboan prozesua dibertigarriagoa izan daiten.

Diseinuari jagokonez, liburua kozinan erabilteko oso aproposa da eta zeharretara barik, goitik behera, bertikalean erabilteko atondu dabe, orrialdeak ahalik eta gitxien zikintzeko eta errazetea preparetan, produktuak erabilten gagozala, kasuan kasuko orrialdea galdu ez daiten.

'Errazetak' liburua Ibaizabal argitaletzeak banatuko dau eta salneurria 20 eurokoa izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu