Eurobaskek Kazetaritzako II. Saria deitu dau

Bizkaie! 2009-10-06 10:25

Eurobask Europako Mobimentuaren Euskal Kontseiluak bigarren urtez deitu dau Kazetaritzako Eurobask Saria, kazetariei, idazleei edo ikertzaileei zuzenduta. Lanak aurkezteko epea 2010eko urtarrilaren 30ean amaituko da, erakundeko iturriek jakinarazo dabenez.

Irabazlea Europar Batasunari buruzko gai batez egindako kazetaritza lan onena izango da, eta 3.000 euroko saria eskuratuko dau. Euskal Autonomia Erkidegoan argitaratzen dan edo egiten dan hedabide batean 2009an zabaldutako lana izan behar dau.

Euskadiri bereziki eragiten deutsien Europako egungo jazoeretako alderdiei buruzko albiste eta informazinoak gehitzen laguntzea da sariaren helburuetako bat, bai eta kazetariak animau eta suspertzea be, Europar Batasunean gertatzen diran albiste eta ekimenei arreta handiagoa eskaini deieezan.

Prentsa idatzia, baita on line argitalpenak be, irratia eta telebista modalidadeak izango dira sariketan, albistea, erreportajea, Europar gaien atala, kronika, eretxi artikulua, alkarrizketea eta karikatura/umorea kategoriatan banatuta. Lanak euskeraz edo gaztelaniaz egin daitekez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu