'Euskaltzaindia, ekin eta jarrai', istorioakaz historia egiten da

Saioa Torre Gereketa 2009-10-21 15:34   Kulturea

Euskaltzaindiaren 90. urteurrenaren harian, Joan Mari Torrealdai (Foru, 1942) euskaltzainak eta Imanol Murua (Zarautz, 1966) kazetariak erakundearen ganeko ikuspegi orokorra eskaintzen dauen 'Euskaltzaindia, ekin eta jarrai' liburua aurkeztu dabe, besteak beste, erakundea zer dan, zer egin dauen orain arte, zertan dabilen orain eta hemendik aurrera egin asmo dituanak azaltzeko.

Euskaltzaindiaren 90. urteurrenaren harian, Joan Mari Torrealdai (Foru, 1942) euskaltzainak eta Imanol Murua (Zarautz, 1966) kazetariak erakundearen ganeko ikuspegi orokorra eskaintzen dauen 'Euskaltzaindia, ekin eta jarrai' liburua aurkeztu dabe, besteak beste, erakundea zer dan, zer egin dauen orain arte, zertan dabilen orain eta hemendik aurrera egin asmo dituanak azaltzeko. Aurkezpenean, autoreez gain, Andres Urrutia euskaltzainburua eta erakundeko zenbait batzordetako arduradunak izan dira.

'Liburua Euskaltzaindiaren enkargua izan zan eta, beraz, liburua ez da Euskaltzaindiarena, geurea baino, eta egon daitekezan errore zein meritu guztiak geureak dira, autortu dau Joan Mari Torrealdaik. 'Erreportaje arina, duina eta esanguratsua egiteko eskatu geuntsan, Euskaltzaindiaren ganeko historia eskaintzea, ez Euskaltzaindiaren orain arteko historia', zehaztu dau Urrutiak. Torrealdaik Imanol Murua aukeratu dau lankide ibilbide horretan.

Enkargua izan arren, eskuak guztiz libre izan dituela onartu dabe idazleek, 'ez deuskuez jarraibideak ezarri'. Lana egiteko, erakundearen azpiegituren ateak guztiz zabalik izan dituela eta erakundeko kideen laguntzinoa berebizikoa izan dala azpimarratu dau forutarrak.

'Liburua Euskaltzaindiaren sekuentzia luze bat da, erakundea leku eta sasoi desbardinetan aztertu dogu eta euskerearen historian eta bere historian kokatzen saiatu gara, beti be Historia egin barik, istorioak kontatuz baino', izan dira Torrealdairen berbak liburua definiduteko orduan. Historia egiteko sasoia, akaso, hamar urte barru izango da, Euskaltzaindiak ehun urte beteko dituanean. Modu kronologikoan ordenautako liburuan testua, dokumentuak eta argazkiak tartekatzen dira eta horrek erakargarritasuna eransten deutso lanari, lehenengo begiradan erakarri egiten dau-eta, oso ondo neurtuta dagozalako testuaren eta irudiaren pisuak.

Imanol Muruari Euskaltzaindiaren egungo eta biharko erretratua egitea egokitu jako. Horretarako, 'erakundearen organigramea egin dot, sailez sail eta batzordez batzorde, arlo horreetako lan-talde bakotxaren buruei ahotsa emonaz'. Alkarrizketa nagusia Andres Urrutia euskaltzainburuari egindakoa da. Azkenean, eremu urriko hizkuntzen akademiei eskainitako tartetxua be badago.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu