Jazza, bluesa eta musika baltza Deba bailarako herrietan
2009-10-20 14:50 MusikeaHasiera-hasieratik proiektu honen indarra kalidadezko musika jarduerak Deba bailarako herrietara eroatea izan da, beti be arreta berezia bertoko musikariei eskainiz eta kanpotik proposamen bereziak eskainiz, beharra birtute bihurtzearren. 2009an seigarren aldiz egingo da ekitaldia Errabal izenpean.
2004. urteko udagoienean, Errabal kultur alkarteak ames txiki bat gauzatu eban: jazz jaialdi apal bat 'etxean' izatea. Hasiera-hasieratik proiektu honen indarra kalidadezko musika jarduerak Deba bailarako herrietara eroatea izan da, beti be arreta berezia bertoko musikariei eskainiz eta kanpotik proposamen bereziak eskainiz, beharra birtute bihurtzearren. 2009an seigarren aldiz egingo da ekitaldia Errabal izenpean.
Jaialdiaren izaera 'ibiltariak' (kontzertuak herri desbardinetan izango dira) azpimarratu egiten dau egitarau egileek oro har albora ixten dituen herrietara musika mota hau hurrerarazoteko interesa. 'Errabal jaialdiaren antolakuntzakook salbuespenik barik nahi dogu jazza, bluesa eta musika baltza ezagutarazo, eta ez dogu gure ekimen hau egun batera bakarrik mugatu nahi, urtetik urtera sendotzea da asmoa. Gauzak holan dirala, seigarren edizino honetan programazino sendoa eta edegia eskainiko dogu urriko bi astegoienetan'.
Errabal'09. Egitaraua
- Urriak 23, barikua, Eibarreko Coliseo Antzokian, 20:30etan: MIGUEL SALVADOR PROJECT (Jazz instrumentala. Bilbo) + MIGUEL SALVADOR (Gitarra), HASIER OLEAGA (Bateria), JON PIRIS (Kontrabaxua), JONATHAN HURTADO (Pianoa).
- Urriak 24, zapatuan, Soraluzeko Liburutegian, 22:00etan: BILL LYERLY BLUES BAND (AEB) Ipar Carolinatik datorren musikari beteranoa bluesa, countrya eta roots musikea landuz.
- Urriak 25, domekan, Mutrikuko Zabiel kultur etxean, 19:00etan: ORGANIKS (Jazz, Groove, Funk. Donostia) + FREDI PELAEZ (Hammond organoa), JUANMA URRIZA (bateria), JULEN IZARRA (Saxo tenorea), JOSE GALLARDO (saxo altua), MIKEL ROMERO (gitarra).
- Urriak, 31, zapatuan. Elgetako Espaloia kafe antzokian, gaueko 22:30: MOKOOMBA (Croosroads. Zimbabwe/Afrika) Perkusinoak, kantuak eta errtimo afrikarrak lantzen dituan taldea. Emonaldi bakarra Euskal Herrian
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!