Bizitza osoa behearen gainean
2009-10-21 18:38 BidaideBanbuzko eta egurrezko etxolatxo txiki bat -eurite sasoian, ura nonahi sartzen da-. Horixe da Nai Sokhey gazteak bere bizitzako azken hamabi urteetan ikusi dauen gauza bakarra. Urtebetegaz, poliomielitis gaixoa hartu eban eta, ezelako osasun azpiegiturarik bako sistemearen ondorioz, tetraplegiko geratu zan.
Banbuzko eta egurrezko etxolatxo txiki bat -eurite sasoian, ura nonahi sartzen da-. Horixe da Nai Sokhey gazteak bere bizitzako azken hamabi urteetan ikusi dauen gauza bakarra. Urtebetegaz, poliomielitis gaixoa hartu eban eta, ezelako osasun azpiegiturarik bako sistemearen ondorioz, tetraplegiko geratu zan. Kanbodiako baso zarratuan, oso gitxik lortzen dabe horrelako egoera batean bizirautea. Nai-ren ama umea jaio baino hilebete bi lehenago geratu zan alargun. Gaixotasunak umeagan eragindako ondorio larriak ikusi arren, eta auzokoen laguntzinoari esker, umea hil beharrean, aurrera egitea erabagi eban. Egunean, batazbeste, 80 zentimo euro irabazi arren, gurpil-aulki baten antzeko tramankulu bat erosteko kapaz izan da. Zoritxarrez, ez dauka indar nahikorik umea kalera atarateko eta, beraz, ume koitaduak asteak emoten ditu etxola barruan behearen gainean. Nai-k burua baino ezin dau mobidu eta txistuzko potxingo baten ganean dauka. Halanda be, etxolan arrotzak ikusi dituanean, begietan distira berezia igarri jako eta irribarretsua be egin dau.
Etxolearen barruko aldea guztiz biluzik dago. Ez ogerik, ez koltxoirik. Ezkaratzik eta komunik... ezta pentsau be. 'Kanpoan sua egin eta han preparetan dot bazkaria. Naik, txiza eta kaka ganean egiten ditu eta gero garbitu egiten dot', azaldu deusku amak. Bazter batean dagozan baldea eta belakia dira horren adierazle. 'Behar finkorik ez daukadanez, ahal dodan guztia egiten dot etxera dirua ekarteko, baina, batzuetan, jenteak emoten deuskun arroza baino ez dogu izaten jateko'. Hurren dagoan herrixka kilometro bi eta erdira dago. Hogeta hamar bat palafitoz osotuta dago beste hainbeste familiagaz, danak nekazariak. Herrialde guztian legez, gehienek Erdi Aroko teknikak erabilten ditue lurra lantzeko eta emonkortasuna oso eskasa izaten da. Biztanleen erdia baino gehiago pobreziatik hur bizi da. Muga hori imaginarioa baino ez da eta estatistika hotzak eta zenbaki hutsetan ostentzen diran bizimodu tristeak baino ez ditu atzean. 'Inork ez dau munduko zonalde honetan inbertiduten. Diru guztia Phnom Penh-en (uriburua) eta Angkor-eko tenpluetan geratzen da', dino tristeziaz herrixkako gidari Krouch Chamra-k. 'Hemendik, azken urtean, 800 lagunek baino gehiagok alde egin dabe (gitxi gorabehera, 13.000 biztanle dagoz). Etorkizuna urian topau gura dabe baina askok esplotazino basatia sufriduten dabe lan- eta sexu-arloetan. Guretzat, ez dago esperantzarik; ez hemen, ez han'.
'Txarrena eurite-sasoian etorten da', dino Nai-en amak. 'Etxolea ez dago ondo eregita eta ura leku guztietatik sartzen da. Ez naz kapaz Nai mobiduteko eta egin neiken gauza bakarra ganetik zaku bat botatea da larregi busti ez daiten, baina bildur naz gaixotu eta hil egin daitekelako'. Semearen egoerea horren txarra izanda be, amak, negar-zotinka, ezingo leukela bera barik bizi autortzen dau. 'Ez daukat beste ezer munduan. Bera badoa, neu be bai, beragaz'.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!