Igor Otxoak agur esan deutso Oreka Tx proiektuari Quebecen
2011-12-02 11:30 MusikeaHarkaitz Martinez de San Vicente eta Igor Otxoa Oreka Tx-eko kideak Quebecen dagoz egunotan txalapartea eta euskal kulturea bertan ezagutarazoteko asmoz. Bertan emon dau Igor Otxoak Oreka Tx-gaz egingo dauen azkenengo kontzertua.
Bruce Springsteenen Donostiako kontzertuko sarrerak salgai
2011-12-02 10:36 MusikeaBruce Springsteenek 2012ko bagilaren 2an joko dau Donostian, eta gaur, goizeko hamarretan ipiniko ditue salgai sarrerak. Kontzertua Anoetako estadioan izango da. Sarrerak erosteko hainbat bide dagoz: www.ticketmaster.com gunean, 902 150 025 telefonoan, edo Fnac eta Carrefour dendetan.
Hemen dago Buber sarien uzta barria
2011-12-02 10:13Daborduko jakinarazo ditue aurtengo Buber sarien proiektu irabazleak. Ekitaldia EITBren Bilboko egoitzan izan zan. Kulturize Androiderako aplikazinoa izan da euskerazko proiektu teknologikorik onena; lehiakide zituan, Banden Lehia 2011 eta Mundu Magikoa egitasmoak.
Euskerazko hedabideek erakundeen konpromisoa behar dabe
2011-12-02 10:03Euskerazko hedabideen sektoreak ez dau erakunde publikoen 2012ko aurrekontu proposamenetan behar eta merezidu duaen tratamendua jasoko, ustez danen begietara sektore ezinbesteko eta estrategikoa izan arren. Horregaitik, erakundeei jentaurrean eskatzen deutsegu gaiaren garrantzia kontuan hartzeko eta aurrekontuak ahalik eta gehien egokitzeko, partidak handituz.
Kaotikok kalean dauka Bilboko Aste Nagusian grabautako 'X' zuzeneko lana
2011-12-01 17:38 MusikeaKaotiko taldeak zazpigarren diskoa plazaratu dau, X zuzeneko lana, Baga-biga diskoetxeagaz. Aurtengo Bilboko Aste Nagusian grabau eben diskoa, abuztuaren 24an. Orain arte argitaratutako disko guztietatik abesti esanguratsuenak batu ditue, 28 kanta danetara.
Justuri irrati egitasmo barria aurkeztu dau Uribe Kostako euskalgintzeak
2011-12-01 17:37Irrati barria multimedia, parte-hartzailea, euskaldun eta tokikoa izango da, komunidadeari zerbitzu publikoa emon eta Euskal Herriko beste irratiakaz alkarlanean ibiliko dana. Oraingoz honako eragileek osotu dabe talde sustatzailea: Berbalamiñe Leioako euskara alkartea, Betiko ikastolea, Bizarra Lepoan Getxoko euskera alkartea, Erandion Euskaraz Berbots!, Koska irratia, UK aldizkaria eta Ukberri.net.
Oihan Vegak 'Olentzero&Co' aurkeztu dau Bilbon, euskerazko lehenengo musikal originala
2011-12-01 17:03 MusikeaMusikal moderno eta apurtzailea da Broadway estiloan, oso bizia eta rock-pop doinuakaz. Familia osoarentzako ikuskizuna. Igaz jasotako arrakastearen ostean, (5.000 personatik gora ikusi eben) aurten Bilbon eta Iruñean izango da. Abenduaren 8an, Bilboko Arteria Campos Eliseos antzokian eta abenduaren 27an, barriz, Iruñeako Baluarte auditorioan.
Xaguxar saileko lau liburu barri kaleraru ditu Elkar etxeak
2011-12-01 16:59 KultureaElkar etxeak lau liburu kaleratu ditu umeentzako Xaguxar bilduman: Irribarrea zabaltzeko ipuinak (Juan Kruz Igerabide eta Jokin Mitxelena), Zabaleko txorimaloa (Juan Luis Zabala eta Maite Gurrutxaga), Nire aita ikusezina da (Julen Gabiria eta Patxi Gallego) eta Motozerra (Xabier Mendiguren Elizegi eta Aitziber Akerreta).
'Udaberririk ankerrena' komikian gerra eta gerra osteko kontuak jorratu ditu Unai Iturriagak
2011-12-01 14:53 KultureaUnai Iturriagaren gidoiagaz eta Alex San Vicenteren marrazkiakaz Elkarrek argitaratu dau lana. Memoria historikoa berreskuratzea helburu dauen Durango 1936 kultur elkarteak komikia aukeratu dau Gerra Zibilaren memoria historikoa gordetzearen garrantzia gazteei helarazoteko bitarteko moduan.
Xabik eta Pettik rock´n´roll zaharraren doinuz atondu dabe diskoa barria
2011-12-01 14:53 MusikeaAspaldi ezagutu arren, eta hamaika bider alkarregaz zeozer egin behar dabela esan ostean, Xabik eta Pettik lortu dabe bat egitea. Bilbon aurkeztu dabe zortzi kantako Xabi ta Petti diskoa, Gaztelupeko Hotsak. Abenduaren 5ean Durangoo Azokan izango dira, Ahotsenean. Ostean, diskoa aurkezteari ekingo deutse. Taberna, areto zein estadioak beteteko prest gagoz, esan dau umoretsu Xabik.
Nerea Mujikak emozino handiz jaso dau Lauaxeta Saria 2011
2011-12-01 14:39 sariak-autortzakGarai gogorrak dira gaur egungoak, halan be haize freskoa sasoia da guretzat. Eta hasierakoen izaerea galdu barik, erronka barriei bildur barik eta ausart ekiteko asmoz gagoz, esanez, eta Bizkaiko Foru Aldundiari eskerrak emonez jaso dau Nerea Mujika Gerediaga alkarteko buruak Lauaxeta Saria. Ekitaldia Foru Jauregian izan da.
Bilblogari euskerazko blogen lehiaketeak baditu irabazleak
2011-12-01 13:39Julen Gabiria idazle eta euskal blogari aitzindariak eta Karmele Perez de Urraza EHUko irakasleak honako erispideak baloratu ditue saridunak erabagiterakoan: euskerearen mailea, kalidade literarioa, diseinua, gaurkotze mailea eta atarien originaltasuna.
Mundakako Udalak surfa berreskuratu dau herrirako txapelketa barritzaile bi antolatuz
2011-12-01 13:10Mundakan egingo diran surf txapelketa barri bi aurkeztu ditue: I. Mundaka Surf On Line Txapelketea eta Billabong Mundaka Challenge 2012. Biak txapelketa barritzaileak, bereziak eta desbardinak, Mundakako olatua eta surfeko elitea zein zaletuak batzen dituenak. Asmoa munduko ezkerreko olaturik onenaren onespena berreskuratu eta geure surfa eta surflariak sustatzea da.
Mungiako Izenaduba Basoan, Olentzeroren etxean aurkeztu dabe 'Olentzero eta iratxoen jauntxoa' filma
2011-12-01 12:17 Barriak'Olentzero eta iratxoen jauntxoa' filmaren aurre-estreinaldia gaur, hilak 1, egingo da Mungiako Olalde Aretoan, 19:30ean eta bihar, hilak 2, Baleukoren film barriaren estreinaldia izango da zinema-aretoetan.
Kontseiluak Hezkuntzeari buruzko VI. Jardunaldia egingo dau abenduaren 16an, Donostian
2011-12-01 11:11 Euskerea berbagaiAbenduaren 16an, Kontseiluak Hezkuntzeari buruzko VI. Jardunaldia egingo dau Donostiako Miramar Jauregian, Haur hezkuntzearen garrantzia euskerearen jabekuntzan eta garapenean izenburupean. Parte-hartzea dobakoa izango dan arren, izena emotea beharrezkoa da.
Esan Ozenki diskoetxe historikoak katalogoa digitalizau egin dau lehenengo aldiz
2011-12-01 10:34 MusikeaEsan Ozenkik bere katalogoa erabarritu eta digitalizau egin barri dau. Badira hamar urte Esan Ozeki desagertu zana,eta haren ostean, Metak sortu zan; ha be 2006an zerratu zan. Aurrerantzean, The Orchard banatzaile digitalak hainbat ataritara edegiko dau, 23 gunetara hain zuzen be.
Gaudík badauka lehiakidea Vietnamen
2011-11-30 17:30 BidaideHor dagoz sinistu ez egiteko moduko forma organikoak, muturrera eroandako neogotikoaren xehetasunak, eta zentzu bako espazioak: pasabide klaustrofobiko bat eta gela itzel bat. Bai, Antonio Gaudíren lan bat izan daiteke; nahiz eta Crazy House (etxe zoroa) honetako elementu batzuk Salvador Dalíren erloju bigunen antza handiagoa dauken.
Erlea – 5 aldizkaria aurkeztu dabe Bilbon
2011-11-30 14:57 kulturbizBosgarren zenbaki honetan, Erleak bere ikurra topau dau, Bernardo Atxagaren hitzetan, eta marrazki bat da, hain zuzen be: Jon Zabaletak marraztutako erle bat, behin eta barriro agertzen dana aldizkariaren orrietan, testuen artean jolasean. Hori erabiliko dogu adierazo dau idazleak.
Click panpinez egindako 'Troia' erakusketea edegi dabe Bilboko Berreginen Museoan
2011-11-30 14:53 KultureaPlaymobilen click-ez egindako Troia erakusketea edegi barri dabe Bilboko Arte Berreginen Museoan. Erakusketea umeei zuzenduta dago batez be, eta urtarrilaren 8ra arte egongo da zabalik, euron Gabonateko oporrekaz bat eginez. 10.000 pieza inguru erabili ditu Berreginen Museoak Troiako Gerrako ziklo epiko handiaren lau une azaltzeko.
'Azaletatik sustraietara', euskal musikagintzearen 50 urteko ibilbidea azalez azal
2011-11-30 14:01 MusikeaAzaletatik sustraietara. Euskal musikaren azalak 1960-2010 liburuak 60ko hamarkadan hasi eta gaur egunera arteko bidaia musikala eskaintzen deusku, urteotan euskal musikagintzeak sortu dituen diskoen azalez azale. 600 bat azaletan laburtu ditue azkenengo 50 urteak, Xabier Letegaz edo Mikel Laboagaz abiatu, eta Zea Mays edo Gosegaz amaitu.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...