Alfredo Landa aktorea hil da
2013-05-10 12:19 BarriakAlfredo Landa aktore iruindarra atzo hil zan Madrilen, 80 urte zituala. Espainiako 60 eta 70eko hamarkadatetako zinemagintzearen ikur izan zan, landismoa izeneko generoaren sortzaile.
Alfredo Landa aktore iruindarra atzo hil zan Madrilen, 80 urte zituala. Espainiako 60 eta 70eko hamarkadatetako zinemagintzearen ikur izan zan, landismoa izeneko generoaren sortzaile.
Makina bat pelikula egin zituan, 139 danetara, gehienak komedia arin eta barregarriak, berbarako, Cateto a babor, No desearás al vecino del quinto eta Vente a Alemania, Pepe. 80ko hamarkadan, baina, bestelako lan dramatikoak egin zituan, besteak beste, Mario Camusek zuzendutako Los santos inocentes (1984), Luis García Berlangaren La vaquilla (1985) eta Jose Luis Cuerdaren El bosque animado (1987).
Los santos inocentes filman egindako lanagaitik Cannesko Urrezko Palmondoa jaso eban, Paco Rabalegaz batera. Nazinoarteko ospea emon eutson sariak.
2007an Ohorezko Goya saria emon eutsien bere ibilbide osoa omentzeko, eta 2008an Vianako Printzea saria jaso eban. Luz de domingo, José Luis Garcirena, izan zan bere atzenengo lana.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!