Zientziari buruzko berbaldiak Darwinen Egunean, Bilboko Bidebarrieta kulturgunean
2012-02-14 09:54 jardunaldiakEgunotan Charles Darwin zientzilariaren jaiotzearen urteurrena izan da, zezeilaren 12an, hain zuzen be, 203 urte bete ziran. Bilboko Bidebarrieta kulturguneak aurten be Darwinen Eguna ospatuko dau, zeizeilaren 14an, 19:00etatik aurrera. Berbaldi bi atondu ditue, biak doban.
Bideokopla Lehiaketea antolatu dabe Bertsozale-k eta AEK-k
2012-02-13 17:47 Euskerea berbagaiEuskal Herriko Bertsozale Alkarteak eta AEKren Praktikatu egitasmoak Bideokopla Lehiaketea jarri dabe martxan. Txapelketa honen helburuak bi dira. Alde batetik, euskerea ikasten edota praktiketan dabilzanak bertsolaritzearen mundura hurreratzea eta, bestetik, bertsoek euskerea praktiketako eskaintzen dituen aukerak erakustea.
Anselmo Guinearen lehenengo erakusketa monografikoa, Bilboko Arte Eder Museoan
2012-02-13 14:54 KultureaBilboko Arte Eder Museoak Anselmo Guinea artista bilbotarraren lehenengo erakusketa monografikoa edegi dau, artistearen lana zabaltzeko eta ezagutarazoteko asmoz. Mikel Lertxundi Galiana historialaria izan da komisarioa.; Hamalau urte emon ditu Guinearen bizitzea eta obrea aztertzen doktoretza-tesia egiteko, ikerketa-lan horren emoitzea da museoan ikusgai dagoena.
Gernika-Lumoko BHI Institutuko Literatura Lehiaketeak baditu irabazleak
2012-02-13 14:46 sariak-autortzakPrograma hau Hizkuntzearen Normalkuntza proiektuaren barruan sartzen da eta arrakasta handikoa izaten da institutuan. Lanen artean, kalidade handikoak be izaten dira, beste lehiaketa batzuetan aurkezteko moduan.
Kuadrillarteko txapelketan bigarren astegoiena
2012-02-13 13:26 BertsolaritzeaInauterietako astegoiena eta gero, azken txanpan sartuko da Arabako Kuadrila arteko Bertsolari Txapelketako liga kanporaketa fasea. Finalerdietarako ateak zabalik, talderik onenak egin daiala bidea!
Manuel Lasarte bertsolaria hil da
2012-02-13 11:32 BertsolaritzeaManuel Lasarteren aldeko hileta eleizkizuna, gaur, astelehena, hilak 13, arratsaldeko 19:30ean egingo dabe Orioko San Nikolas Parrokian.
Gorka Urbizu: 'Kanpora urten arren, gure publikorik fidelena Euskal Herrian dago'
2012-02-13 11:14 BarriketanBerri Txarrak taldeko abeslaria
6 Grammy irabazita Adele izan da aurten irabazle nagusia Whitney Houston joan jakun astegoienean
2012-02-13 10:48 MusikeaHogeita hiru urteko Adele britainiar gazteak sei Grammy irabazi ditu bart Los Angeleseko Staples Center aretoan egindako Grammy sari banaketa ekitaldiaren 54. edizinoan. Ekitaldi hunkigarria izan zan, zapatuan hildako Whitney Houston kantaria gogoan izan eta omendu ebelako.
Julio Jorqueraren 'Mi último round' filmak irabazi dau Zinegoak jaialdiaren sari nagusia
2012-02-13 10:11 BarriakAntolatzaileen esanetan, 5.000 ikusle baino gehiago batu dira aurtengo jaialdiko filmak ikustera eta zazpi egunetan, danetara, 21 herrialdetatik bialdutako 71 film proiektau ditue.
Euskal artista gazteek euren lanak Guggenheim Bilbao Museoan erakusteko aukerea izango dabe
2012-02-10 15:33 kulturbizDatorren martiaren 5era arte parte-hartzaileek arte-sorkuntza proiektu bakar bat aurkeztu behar dabe, horretarako propio itxitako hormea bakarrik hartuko dauena. Ez dago mugarik ez formatuari ez teknikeari jagokonez. Obrek aurretik beste lehiaketa batera aurkeztu bakoak eta beste erakusketa batean ikusgai jarri bakoak izan behar dabe.
Huaxi, txinatar aberatsen herria
2012-02-10 14:45 BidaideDeigarriena herrixka horretan bizi diran ia 3.000 lagunen kontu korrontea da. Iturri batzuen arabera, hor bizi diranek bi miloe yuan (240.000 euro inguru) baino gehiago ditue gordailu eta finantza produktu desbardinetan. Bakotxa bere etxebizitzaren jaube da eta familiako gitxienez kotxe bat dago; horrezaz gan, urteko irabazien zati bat jasoten dau bakotxak urte amaieran.
'Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa' jardunaldia egingo dau Euskaltzaindiak Donostian
2012-02-10 14:26 Euskerea berbagaiHitz-ordena. Erabilera estrategikoa deitutako jardunaldia egingo dau Euskaltzaindiko Corpus batzordeak, zezeilaren 24an, Donostiako Luis Villasante Euskararen Ikergunean. Akademiak izen bereko liburua aurkeztu barri dau, eta orain, jardunaldian, lan horretan planteautako gaien inguruko hausnarketea bultzatu gura dau.
Venus jainkosearen maitasun istorioak, Bilboko Berreginen Museoan
2012-02-10 13:35 KultureaVenus maitasunaren jainkosa greziarraren zazpi eskultura erakutsiko dituan ibilbide gidatua atondu dau Bilboko Berreginen Museoak zezeilaren 14rako, San Balendin egunerako. Bisitea 18:00etan izango da, eta Venus edo Afrodita jainkoseak gizaki zein jainkoekaz izandako maitasun istorioen sekretuak agirian itxiko ditu.
Bihotzez jaialdia Leioan
2012-02-10 11:48Bihotzez alkarteak (Sortzetiko Kardiopatiak dituen Umeen Familien Alkartea) eta Leioako Udalak ongintzazko Bihotzez Jaialdia antolatu dabe zezeilaren 11rako; hitzordua Kandelazubieta Kiroldegian izango da, arratsaldeko 16:00etatik aurrera.
Bilbok XIX. mendean bizi izandako hedapena aztertu dabe 'Bidebarrieta' aldizkarian
2012-02-10 10:24 kulturbizBidebarrietahumanitateei eta gizarte zientziei buruzko aldizkariaren 22. zenbakia Interneten argitaratu barri dabe Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Bidebarrieta Kulturguneak eta Eusko Ikaskuntzak. Bilbo: hirigunea, zabalkundeak eta mugak liburukian uriak XIX. mendean izandako hedapenari buruzko jatorrizko 20 bat ikerketa-lan argitaratu bakoak jaso ditue.
Erdi Aroko doinuetan arakatu dau Khantoria hirukoteak, Bereterretchen oinatzak diskorako
2012-02-09 14:52 MusikeaIkerketa lan sakona egin dau Khantoria hirukoteak Berreteretchen oinatzak diskorako, lan hau, disko hutsa baino, azterlan osoa da, nabarmendu dau Ander Berrojalbizek. Artxibo, liburutegi eta abarretan bilatu eta gero, IV. mendeko Milaneko melodia horren zatiak daukiezan hainbat kanta topau ditue Erdi Aroko errepertorioan eta diskorako moldatu ditue.
Antony, Bobby McFerrin eta Jamaican Legends, Donostiako 47. Heineken Jazzaldian
2012-02-09 13:02 MusikeaDonostiako 47. Heineken Jazzaldian, besteak beste, Antony, Bobby McFerrin, Jamaican Legends (Sly & Robbie, Monty Alexander eta Ernest Ranglin), Yellowjackets, Ray Gelato, Marc Ribot, Ninety Miles (Stefon Harris, David Sánchez eta Nicholas Payton) eta Peter Evans lako artistak izango dira garagarrilaren 19tik 23ra bitartean.
'Les adieux à la reine' filmak edegiko dau gaur Berlinale jaialdia
2012-02-09 10:44 BarriakBenoît Jacquot zuzendari frantsesaren Les adieux à la reine filma izango da 62. Berlinale jaialdiko lehenengoa. Chantal Thomas idazlearen izen bereko nobelea dau oinarri pelikuleak, Frantziako Iraultzaren hasieran dago girotuta, eta Luis XVI. eta Maria Antonieta errege-erreginen zerbitzarien ikuspuntutik kontauta. Berlinale zezeilaren 9an hasiko da, eta 19an, amaitu.
'Aita, zonbia naiz', zonbi, sorgin eta gaueko izakiak protagonista
2012-02-09 10:23 BarriakAita, zonbia naiz animazinozko filma geure zinema-aretoetara helduko da egunotan, estreinaldia zezeilaren 10ean izango da, hain zuzen be. Pelikuleak Xixongo Nazinoarteko Zinemaldian Enfants Terribles saria irabazi eban igaz, eta aurtengo Goya sarietarako hainbat izendapen ditu.
Injinerutzak hurretik ezagutzeko aukerea, egunotan Bilboko Goi Eskolan
2012-02-08 17:27 jardunaldiakBilboko Injinerutzako Goi Eskolan Injinerutzak aurkezteko Jardunaldiak egingo ditue zezeilaren 8an eta 9an, 16:30etik 19:00etara bitartean. Bilboko Eskolearen ekimenez antolatu dira topaketak, eta Batxilergoko ikasleen asistentzia handia espero dabe. Diziplina anitzeko laborategi bat, tailer mekaniko bat eta 17 erakusmahai izango dira ikasle bisitarientzat.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...