'Descúbrelo' kartelak iragarriko dau aurtengo Bilboko Aste Nagusia

Bizkaie! 2010-06-23 14:58

Laura Martínez Martínen 'Descúbrelo'izeneko kartela izan da 2010eko Bilboko Aste Nagusiko kartel lehiaketearen irabazlea. Martínez Sestaokoa da, informatikan lizentziaduna eta programatzaile lanak egiten ditu. Artea eta diseinu grafikoa gustetan jakoz eta, aurten, lehenengoz aurkeztu da Bilboko eta Santurtziko jaietako kartel lehiaketetara eta biak irabazi ditu.

Zuia Euskaraz Eguna ospatuko da domekan

Bizkaie! 2010-06-23 12:19   Euskerea berbagai

Zuiako Udalak (Araba) Zuia Euskaraz Eguna antolatu dau datorren domekarako, bagilaren 27rako, Bidabarri euskera alkartearen eta Zuiako gau eskolearen laguntzinoagaz. Egun hau antolatzearen helburua, urtero gai desbardin bat aukeratuz Zuian euskereari bultzada bat emotea da.

Zientzia eta teknologiako gaiek ez dabe aparteko garrantzirik eta lehentasunik telebistako albistegietan

Bizkaie! 2010-06-23 11:08

Elhuyar Fundazinoak, Eusko Jaurlaritzearen Hezkuntza Sailaren babesagaz, zientzia eta teknologia gaiak telebistako albistegietan zelan emoten diran aztertu dau, sei hilebetez. ETB1, ETB2, TVE eta La2 kateek emoten dituen gaueko albistegiak izan ditu aztergai Elhuyarrek.

20 konpainia XI. Bilboko Kalealdian

Bizkaie! 2010-06-22 18:43   Kulturea

Bilboko XI. Kalealdia, Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiak, kalea eszenatoki bilakatzen adituak diran nazinoarteko artistak batuko ditu barriro be garagarrileko lehenengo hamabostaldian. Ohikoa danez, emonaldiak Kale Nagusiaren inguruan eskainiko dira garagarrilaren 1ean eta 2an eta Zazpi Kaleetako eta inguruetako plazetan, barriz, garagarrilaren 6an, 7an eta 8an.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Alkarteetan euskerearen erabilerea sustatzeko metodologia eskuliburua aurkeztu dau Topaguneak

Bizkaie! 2010-06-22 17:25   Euskerea berbagai

Eskuliburu honek, era guztietako alkarteetan euskerearen erabilerea sustatzeko metodologia garatzen dau. Euskera alkarteek 20 urtetan gizarteko eremu sozioekonomiko desbardinetan landutako hitzarmengintza egitasmoen metodologia dau oinarrian gaur aurkeztutako proposamenak.

Uda honetan, Txato Platogaz egingo dogu jantzan

Bizkaie! 2010-06-22 15:47   Musikea

Maiatzean bigarren diskoa kaleratu ondoren, aurkezpen-prentsaurrekoa gaur egin dau Txato Plato taldeak. 'Biba kapitaina' izenburupean, jantzarako eta ondo pasetako hamabi kanta batzen dituan lan hau Babel Musik zigiluagaz atara dabe eta, diskoaz gan, bideoklipa be aurkeztu dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Juan Maria Uriarte, Pilar Aresti, Migel Madariaga eta Pete Cenarrusak Bizkaitar Argia sariak jaso ditue

Bizkaie! 2010-06-22 15:21   sariak-autortzak

Gaur, bagilak 22, José Luis Bilbao Bizkaiko Diputadu Nagusiak Ilustre de Bizkaia-Bizkaitar Argia sariak emon deutsez Juan Maria Uriarte, Pilar Aresti eta Miguel Madariagari; ekitaldian egoterik izan ez dauen Pete Cenarrusari, barriz, garagarrilaren azken egunetan Boisen bertan emongo deutso Saria Jose Luis Bilbao diputadu nagusiak Boiseko Jaialdian.

Imelda May, El Vez eta The Experimental taldeak doban Azkena Rock jaialdiaren bezperan

Bizkaie! 2010-06-22 12:36   Musikea

Azkena Rock Jaialdia bagilaren 24, 25 eta 26an Mendizabalan

Imelda May, El Vez eta The Experimental Tropic Blues Band taldeak Azkena Rock jaialdiaren atarikoak egingo ditue. Gasteizko jaialdi ezagunaren barruan Mendizabalan emon behar daben kontzertuaren egun berean, 13:30etik aurrera, Andre Maria Zuriaren plazan joko dabe doban.

Munduko Jenteen IV. Jaialdia ospatuko da Bilbon eguaztenetik domekara bitartean

Bizkaie! 2010-06-22 11:19   jardunaldiak

Laugarren urtez jarraian egingo da Bilbon Munduko Jenteen Jaialdia. Gizartea sentikor bihurtzeko proiektua da, kulturearen ezagutza eta euskal gizartearen eta Bilbon eta Bizkaian finkaturiko etorkinen arteko alkarrekintza sustatzea dau helburu. Amesa da alkar onartzea, errespetetea, berba egitea eta adiskidetasun-loturak eta lotura profesionalak erraztea.

'Ahoa bete hots' jardunaldiak garagarrilaren 22tik 24ra Villabonan

Bizkaie! 2010-06-21 18:02   Bertsolaritzea

Kulturan, eguneroko jardun berezituetan eta haur munduan euskerearen ahozko gaiez eginiko gogoetak batu eta esperientziak jasotea da helburua, etorkizunera begirako gakoak zeintzuk izan daitekezan ikusteko. Ahozkotasunaren hiru esparru landuko ditue: umeen mundua, jardun berezituak (hizkuntza-literatura-hedabideak) eta kultur adierazpena.

'Artea eta sormena IV: hautematea, pentsatzea, sentitzea' uda ikastaroa Guggenheim Bilbao Museoan

Bizkaie! 2010-06-21 15:42   jardunaldiak

'Artea eta sormena IV: hautematea, pentsatzea, sentitzea' dau izenburu Guggenheim Bilbao Museoak eta UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeak aurten antolatu daben uda ikastaroak. Museoan bagilaren 23an eta 24an izango diran saioetan, artistek eta nazinoartean Artearen Hezkuntzan adituak diranek Edertasunaren eta Plazer Estetikoaren inguruan hausnartuko dabe.

Euskal Herriko Unibersidadeak eta Euskaltzaindiak datozan bost urteotarako lankidetza-hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2010-06-21 15:31   Euskerea berbagai

EHUren izenean Iñaki Goirizelaia erretoreak sinatu dau eta, Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak. Hitzarmen horrek EHUren eta Euskaltzaindiaren arteko alkarlana sendotzea dau helburu.

XI. Lasterketa Nudistea Sopelanan

Bizkaie! 2010-06-21 12:58

Euskal Naturista Alkarteak antolatuta, Sopelanako XI. Lasterketa Nudista - Patxi Ros Saria bagilaren 26an jokatuko da. Eguerdiko 12:30ean hasiko da proba itsasbehereagaz batera, Barinatxe hondartzan (Salvajen).

Abian da Tokitan.tv, 'bidaiari txikientzako abentura handiak' kontetan dituan Internet bidezko telebista

Bizkaie! 2010-06-21 11:54

Tokitan.tv bidaien inguruko web telebista bat da. Bertan, Haritz Rodriguez kazetari eta blogariak danon eskura dagozan abenturak kontauko ditu. Batzuetan helmuga exotikoagoetan egindako iraupen luzeagoko bidaiak dira, eta bestetan etxetik hurrago egiten diranak

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Txikien txapela Gipuzkoara eta handiena Lapurdira

Bizkaie! 2010-06-21 11:06   Bertsolaritzea

Euskal Herriko XXII. Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalean, txikien mailan Maialen Akizu urretxuarra izan zan txapeldun eta Aitor Bizkarra abadiñoarra txapeldunorde. Handien mailan, barriz, Maiana Irigoyen baionarrak irabazi eban txapela eta Amaia Iturriotz urretxuarrak, igazko irabazleak, bigarren postua.

Portugeleten euskereak egun bizi dauen egoerearen analisia eta erabilerea sustatzeko plana abian

Bizkaie! 2010-06-21 02:00   Euskerea berbagai

Portugaleteko Udalak Ahize-AEK kontratau dau, datozen hilebeteotan euskereak urian dauen egoerearen diagnosia egin daian. Azterketa horren emoitzak oinarri hartuta, bai udalerrian eta bai udaletxean euskerearen erabilerea sustatzeko plana preparauko dau.

Jose Saramago idazlea hil da

Bizkaie! 2010-06-18 16:51   kulturbiz

Jose Saramago idazle portugaldarra eta Literaturaren Nobel sariduna hil da gaur, Lanzaroteko bere etxean (Espainia). Saramagok 87 urte zituan, eta leuzemia kronikoaren ondorioz hil da, 13:00ak inguruan, familiak jakinarazo dauenez.

Zorioneko Mundiala Hegoafrikan eta han bueltan gure arrantzaleak baragarri!!!

Markues 2010-06-18 15:52   Begi betegarri

Euskadi turismo iraunkorreko Europako proiektu batean sartu da Basquetour-en bitartez

Bizkaie! 2010-06-18 15:33

ERNEST (European Research Network on Sustainable Tourism) da proiektu horren izena eta hainbat proiektu sustatuko dira Europako beste eskualde batzukaz batera. Ekimenaren helburua turismo iraunkorra sustatzea da.