Arrate Illaro eta Jon Sarasua Sardinian
2013-10-17 17:42 BertsolaritzeaPaulu Zedda Sardiniako inprobisatzaileak antolatu dau Sardiniako topaketea eta bertan Sardiniako kantu inprobisatuari buruzko berbaldiak eta saioak antolatu ditue eta kanpoko konbidatu lez Euskal Herriko ordezkaritzea hautatu dabe.
Urriaren 19 eta 20an, Sardinian gauzatuko dan kantu inprobisatuari buruzko topaketan bertsolaritzearen ordezkari izango dira. Jon Sarasuak bertsolaritzeari buruzko berbaldia eskainiko dau lehenik, eta ondoren, Arrate Illarogaz batera ibiliko da kantuan.
Sardiniatik Mintzola Fundazinora konbidapena heldu zan oraintsu Euskal Herriko bi bertsolarik bertsolaritzeari buruzko berbaldia emon eta bertso saioa egin deien urriaren 19 eta 20an. Paulu Zedda Sardiniako inprobisatzaileak antolatu dau Sardiniako topaketea eta bertan Sardiniako kantu inprobisatuari buruzko berbaldiak eta saioak antolatu ditue eta kanpoko konbidatu lez Euskal Herriko ordezkaritzea hautatu dabe.
Arrate Illaro eta Jon Sarasua izango dira bertsolaritzearen ordezkari. Jon Sarasuak bertsolaritzeari buruzko berbaldia eskainiko dau lehenik, eta ondoren, Arrate Illarogaz batera kantauko dau. Bertsoak gaztelerara itzuliak izango dira.
Paulu Zedda 2003an Bertsozale Elkarteak antolatu eban munduko kantu inprobisatuen topaketan izan zan eta ordutik hartu-emonetan izan da Bertsozale Elkarteagaz. Aurten Bertsolari Txapelketa Nagusia martxan dagoala kontuan hartuta, Euskal Herrira etorriko da, okerrik ez bada, finala bertatik bertara jarraitzeko BECen, Mintzolako terraza zientifikoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!