'Bidegileak' bildumako liburu barriak aurkeztu ditue
2012-05-17 11:37 kulturbizOrain arte, 256 bidegileren bizitza, obra eta pentsamenduari buruzko dibulgazino-lanak idatzi eta argitaratu ditue 64 sortako bilduman.
UEUk inoizko eskaintzarik zabalena atondu dau 40. Udako Ikastaroetan
2012-05-17 11:35 jardunaldiakUdako Euskal Unibersidadearen (UEU) Udako Ikastaroek 40 urte beteko ditue aurten. Egoera ekonomiko gatxa bizi dau gaur egun UEUk, halanda be azken urteotako ikastaro kopuru handiena antolatu dau, euren lanaren garrantzia azpimarratu eta ahalik eta matrikula gehien lortzeko asmoagaz. Matrikulazino epea zabalik dago.
Getaria Google-ren Model Your Town lehiaketako irabazlea
2012-05-16 18:51Getaria izan da Google-ek antolatutako Model Your Town lehiaketako irabazlea. Ekimenak Google Earthen hiru dimensinotako teknologiagaz herriaren irudikapen onena egiten dauen lana saritu dau. Getariaren proiektua finalistetako bat izan da, besteak beste, Zielona eta Torun (Polonia), Lowel eta Evansville (AEB), eta Leominister (Reino unido) uriakaz batera.
Makinatxu bat ekitaldi Artium-en, Museoen Nazinoarteko Eguna ospatzeko
2012-05-16 18:32 kulturbizArtium-ek Museoen Nazinoarteko Eguna ospatzeko antolatu dituan jarduerak barikuan hasiko dira, maiatzak 18, 20:00etan. Ordu horretan, erakusketa bi inaugurauko dira: Plágaro eta Premiaren garaia.
2012 Euskadi-k 500.000 euro jarriko ditu 28 kultur-ekimen bideratzeko
2012-05-16 17:27 kulturbiz2012 Euskadi, Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea programearen helburu eta balioekaz bat egiten daben ekimenak antolatzeko laguntza ekonomikoen onuradunen barri iragarri dau Fundación 2012 Fundazinoak. Danetara,132 proiektu aurkeztu dira, eta horretatik Jaurlaritzeak 28 aukeratu ditu.
Maiatzaren 18an Amorebieta-Etxanon hainbat ekitaldi izango dira gerra zibileko biktimak omentzeko
2012-05-16 15:47Hiru belaunaldiren emozinoak proiektuak hiru belaunaldiren emozinoak batu nahi ditu jazoera mingarri hau ardatz hartuta: gerrea zuzenean sufridu ebenak, zeharka haren barri jakin genduanok eta, azkenik, gerra zibilari buruz entzun baina urruneko zeozer lauso moduan ikusten dabenak
Jatean asko dogu jokoan, Daniel Innerarity eta Andoni Luis Adurizen liburu barriaren arabera
2012-05-16 15:37 Jan edanakBilbon aurkeztu dabe Cocinar, comer, convivir lana, sukaldaritzea eta filosofia batzen dituan proiektua. Jatearen inguruan daukaguzan ideia, ohitura eta aurreretxiak aztertu eta gogoetea plazaratu nahi izan dabe Daniel Innerarity filosofo bilbotarrak eta Andoni Luis Aduriz sukaldari donostiarrak.
'Xora' zubererazko pelikulea, barikutik aurrera Hego Euskal Herriko aretoetan
2012-05-16 13:28 BarriakXora zubereraz egindako lehenengo pelikulea barikuan, hilaren 18an, ailegauko da Hego Euskal Herriko zinema-aretoetara. Zuberoan egindako lehenengo pelikuela da, eta zubereraz filmautako lehenengoa bere bai.
2011n baino % 27 ikus-entzule gehiago izan ditu aurten Fant-ek
2012-05-16 12:43 BarriakAzken 18 urteetan Bilboko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen dauen Bilboko Zine Fantastikoaren Jaialdiak - Fant 2012k, % 27 ikus-entzule gehiagogaz zarratu dau aurtengo edizinoa. Danetara, 4.167 persona hurreratu dira Alondigako Golem Zine aretoetako proiekzinoetara. Igazko edizinoak 3.259 ikus-entzule izan zituan.
'Un amour de jeunesse'
2012-05-16 12:35 Zinema kritikakMia Hansen-Løve zuzendariak 15 urtegaz maitemintzen garenean zer sentiduten dan azaldu gura izan dau lan honetan. Lola Créton aktore gaztearen lana ezinbestekoa da filmeari sinisgarritasuna emoteko.
UPV/EHUk 2011an tesia irakurri daben 306 doktoreak omenduko ditu
2012-05-16 12:11Igaz, 91 tesi Zientzia Esperimentalak ezagutza-arlokoak ziran, 71 Gizarte eta Zuzenbide Zientziak; 63 Irakaskuntza Teknikakoak; 45 Osasun Zientziakoak eta 36 Humanidadeak. Horreetatik guztietatik 37 euskeraz aurkeztu zituen, hau da, % 12,09a, 2010ean baino bost puntu gehiago.
Mañariak gerra zibilaren 75. urteurrena gogoratzeko ekitaldiak antolatu ditu asteon
2012-05-16 11:15Mañariako Udalak eta Gerediaga alkarteak gerra zibilaren 75.urteurrenaren harira, egitarau berezia atondu dabe asteon. Domekara arte, Mañariako kultur etxean Guda zibila Durangaldean izeneko erakusketea ikusgai egongo da.
Eñaut Larralde kantaria hil da
2012-05-15 18:23 MusikeaEñaut Larralde kantaria atzo arrastian hil zan, Baionan, gaixotasun luze baten ondorioz. Nafarroa Behereko kantaria 70eko hamarkadatik Eñaut Etxamendigaz batera ibili zan abesten herririk herri. Protesta kantak ziran nagusi euren errepertorioan.
'Antonio Tovar. El filólogo que encontró el idioma de la paz' liburua aurkeztu dabe
2012-05-15 17:33 kulturbizGaur, maiatzaren 15ean, Antonio Tovar. El filólogo que encontró el idioma de la paz liburua aurkeztu dau Jose Andres Alvaro Ocariz egileak, Euskaltzaindiaren egoitzan. Siníndice argitaletxeak argitaratu dau.
Egitarau kultural berezia, Miguel de Unamunoren heriotzearen 75. urteurrenaren harira
2012-05-15 15:53 jardunaldiakMiguel de Unamuno idazle bilbotarraren heriotzearen 75. urteurrena dala eta, egitarau berezia atondu dau Bilboko Udalak. Berbaldiak, bisita gidatuak, erakusketa bat eta kontzertuak izango dira abendura bitartean.
Twitter bidezko literatur lehiaketea, Literaldia'12ko arrakasta
2012-05-15 15:46 KultureaLiteraldia'12 jaialdiaren arrakastea argi eta garbi geratu dan eremuetako bat teknologia barrien alorra da, berbarako, katalanez eta euskeraz, twitter bidez eginiko mikroipuin eta ipuin kolektiboaren lehiaketeagaz. Mikroipuinei jagokenez ehun baino gehiago jaso dira. Eta ipuin kolektiboa, barriz, hirurogeita hamar persona baino gehiagoren parte hartzeari esker egin ahal izan da.
'El sueño de Akala' lehenengo nobelea aurkeztu dau Francisco Panera basauritarrak
2012-05-15 15:28 KultureaSarritan pasau dogu Malmasineko tunela, Bilbora sartzeko zein Bilbotik urteteko. Baina, gitxik dakie han bertan Burdin Aroko herri hezitu baten aztarnak dagozala. Francisco Panera basauritarrak orduko istorioa osotu dau El sueño de Akala (Txertoa) abentura nobelan.
M15M Bizkaiak lehen urteurrena ospatuko dau gaur
2012-05-15 14:58Ospakizun-eguna da gaurkoa eta, horregatik, helburu nagusia ahalik eta gazte, adineko, unibersidadeko ikasle, langile, lanbako gehien batzea da, jente normala, egungo sistema politikoan aldaketak eskatzeko eta gizarteko % 1ek bakarrik sortu daben egoera honen sortzaileei erantzukizuna eskatzeko arrazoi bat baino gehiago dauena.
Homofobiaren kontrako kanpainea abiarazo dau BFAk
2012-05-15 14:08Homofobiarik ez lemapeko ekimen honen aurtengo ardatza kirola izango da eta, esangura horretan, Bilboko Athletic taldearen lankidetzeari esker Josu Urrutia presidenteak, Iraia Iturregi nesken taldeko kapitainak eta Carlos Gurpegik hartu dabe parte indarkeria, aitamen edo ekintza homofoboak amaitu daitezala eskatzeko.
Makina bat ekitaldi, Internet Egunaren inguruan
2012-05-15 12:05Maiatzaren 17an Internet Eguna da mundu osoan. EAEn, SPRI eta Internet&Euskadi alkarteek hainbat ekimen antolatu ditue maiatzaren 15etik 19ra bitartean, eta enplegua izango dabe ardatz.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...