Garbiñe Ubedak 'Hobe isilik' bere lehenengo nobelea aurkeztu dau

Bizkaie! 2013-11-07 16:50   Kulturea

Augustin Zubikarai beka-sariaren irabazlea izan zan Hobe isilik nobela-proiektua, eta gaur aurkeztu dau Garbiñe Ubeda egileak Donostian. 1936ko Gerran ibili eta gero, II. Mundu Gerrearen amaieran Frantzian desagertutako Jose Bermejo aitita miliziano anarkistearen arrastoaren bila hasten dan haren loba Bakartxo da istorioko protagonistea.

Augustin Zubikarai beka-sariaren irabazlea izan zan Hobe isilik nobela-proiektua, eta gaur aurkeztu dau Garbiñe Ubeda egileak Donostian. 1936ko Gerran ibili eta gero, II. Mundu Gerrearen amaieran Frantzian desagertutako Jose Bermejo aitita miliziano anarkistearen arrastoaren bila hasten dan haren loba Bakartxo da istorioko protagonistea. Elkar argitaletxeko Xabier Mendiguren izan dau lagun prentsaurrekoan Garbiñe Ubedak.

Inoz ezagutu bako aititari idazten deutso lobeak, bilaketearen gorabeherak, ezusteko aurkikuntzak, eta horreek sortutako zalantzak kontetan ditu. Eta horregaz danagaz batera, familiaren historia berreregingo dau narratzaileak, hainbat gogoeta be egiten ditu, sekretuaz, isiltzeaz, bizitza barri bat hasteaz, zaharra ahazteaz…

Hobe isilik fikzinozko lana dan arrean, oinarri biografikoa dauka. Jose Bermejorena gure aitona desagertuarentzat imajinau dodan profila da, haren ezaugarri orokorrak ditu, eta haren ibiliak ez ziran nobelan kontau dodazenetatik oso urrun geldituko. Edozelan be, hainbat pasarte, familiari jagokozanak batez be, asmatuak dira guztiz, azaldu dau Ubedak berak.

Kazetaritzan ibilbide luzea daukan arren, hauxe da Garbiñe Ubedaren lehenengo emoitzea fikzinoaren munduan. 1967an jaio zan Tolosan eta Hendaian bizi da gaur egun. Euskal Filologiako ikasketak egin zituan Argia-n beharrean hasi zan arte, eta ordutik euskal prentsan ibili da, kazetari eta diseinatzaile. Liiburu bi ditu argitaratuta: Negu Gorriak. Ideia zabaldu tour 95 kronika eta Mila ezker saiakerea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu