Fairmont musikariak joko dau gaur Art After Dark saioan
2013-11-08 11:08 MusikeaZemendiko Art After Dark saioak Fairmont,Shaolin Temple Defenders eta DJ Sound musikariak ekarriko ditu zemendiaren 8an Bilboko Guggenheim museora. Kontzertuak 22:00etan hasiko dira, eta betiko lez, bertara doazenek museoan dagozan erakusketak ikusteko aukerea izango dabe.
Zemendiko Art After Dark saioak Fairmont,Shaolin Temple Defenders eta DJ Sound musikariak ekarriko ditu zemendiaren 8an Bilboko Guggenheim museora. Kontzertuak 22:00etan hasiko dira, eta betiko lez, bertara doazenek museoan dagozan erakusketak ikusteko aukerea izango dabe.
DJ Sound Bilboko underground eszena elektronikoaren aitzindariak abiatuko dau gaua, 22:00etan. 1990eko hamarkadan NoData kolektiboa sortu eban, eta 2005etik Bilboko Fever klubeko zuzendaria da. Bere saioetan, paisaia trinkoak eta dinamikoak marrazten ditu, eszena kezkagarriak, hipnotikoak eta karga emozional handikoak bere bai, jakinarazo dabe museoko arduradunek.
Ordubete beranduago,Frantziako Shaolin Temple Defenders taldea igongo da eszenatokira. 1960ko eta 1970eko soul eta funk musikearen oinordekotzat ditue adituek.Hainbat disko eta single kaleratu ditue, tartean, W.O.M.A.N., International Soul, Chapter II: Gettin the Spirit eta Take It Slow. 2014ko zezeilean, disko barria kaleratuko dabe, From The Inside izenekoa, Soulbeats Records etxeagaz. Bilbon, soul klasikoa eta funka uriko soinu modernoagoekaz nahastauko dabe.Kontzertu honetan DJ Set formatua erabiliko dau Brother Lion taldeko buruak. Erabateko ikuskizuna izango da, musika eta antzerkia buztartzen dituana, dinoe.
Gaueko emonaldi nagusia 00:00etan hasiko da. Jake Fairley, ezizenez Fairmont, musikari kanadarrak tekno ilun eta hipnotikoa eskainiko dau. Musika elektronikoaren arloko diskoetxe ezagunenekaz behar egin dau, esaterako, Traum, Kompakt, Border Community, Sender eta Dumb-it etxeekaz. Igaz kaleratu eban bere lanik barriena: Automaton (My Favorite Robot). Oraintsu, Beachcoma diskoetxea sortu dau, Sid Le Rock-egaz batera.
Art After Dark saioa Guggenheim museoa eta Fever klubaren ekimena da, halanda ze sarrerearen truke klub horretara sartzeko txartela jasoko dabe ikusleen, barikuan bertan erabilteko, 00:00etatik aurrera.Ganera, museoko erakusketak ikusteko aukerea izango da, egunotan ondokoak dagoz ikusgai: Antoni Tápies. Objektutik eskulturara (1964-2009)eta Garmendia, Maneros, Zabala. Prozesua eta metodoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!