Kultur eragileak BEZaren igoerearen kontra
2012-07-25 12:02 kulturbizKultur ikuskizunetako sarreren BEZa 13 puntu igoko dau Espainiako gobernuak. Kulturearen ganeko BEZik altuena izango dau estadu espainiarrak. Igoereak izango dituan ondorio latzak salatzeko prentsaurrekoa emon eben atzo kultur arloko hainbat alkartek Bilbon.
'Gartxot', Filmin webgunean ikusgai
2012-07-25 12:01 BarriakGartxot filma joandako zemendian estreinau zanetik milaka lagunek ikusi dabe zinema-aretoetan baina orain aukera barri bat dago filma ikusteko, Internetez, hain zuzen be, Filmin izeneko webgune homologatuaren bidez.
'Akropolia: Atenea eta gehiago erakusketea', Bilboko Arte Berreginen Museoan
2012-07-24 18:21 KultureaBilboko Arte Berreginen Museoan ikusgai dago egunotan Akropolia: Atenea eta gehiago erakusketea. Ondare Aretoko Partenoia, Atenearen egoitza erakusketearen osogarri da.
Donostiako 47. Heineken Jazzaldiak 122.000 lagun batu ditu
2012-07-24 17:56 MusikeaDonostiako Heineken Jazzaldiaren 47. edizinoak 122.000 ikus-entzule batu ditu, igaz baino % 6 gehiago, jaialdiaren arduradunek jakinarazo dabenez. Garagarrilaren 19tik 23ra bitartean, ehundik gora kontzertu izan ziran, 70 doban ganera.
'Taxi zuria, taxi baltza, garrantzitsuena gura dogun lekura eroan gaiezala da'
2012-07-24 16:35 BidaideShangháiko agintarien ustez, legez kanpoko 5.000 taxi inguru dabiz uriko kaleetan, Txinako uriburu ekonomikoan dabilzan ibilgailu guztien % 10 inguru. Merkatu baltzean erosten ditue kotxerako bereizgarri eta seinale guztiak eta ikuskatzaileen kontrolei aurre egiteko poliziak erostea ohikoa izaten da.
Euskal Encounterrek 20 Gb/s sare-konexinoagaz ospatuko dau 20. urteurrena
2012-07-24 15:3520 Gb/s sare-konexinoa eskainiz ospatuko dau Euskal Encounterrek 20. urteurrena. Aurten, ordenagailuak garagarrilaren 26an biztuko ditue, eta hilaren 29an amatau, 18:00etan. 6.000 lagunek egingo dabe topo Barakaldoko BECen, gaur egun estadu espainiarrean dagoan party handi bakarrean.
Simone Whitek Europako birako lehenengo kontzertua emongo dau Cristóbal Balenciaga Museoan
2012-07-24 13:51 MusikeaSimone White abeslari eta musikagile hawaiarra garagarrilaren 29an Cristóbal Balenciaga Museoan, Getarian izango da Silver Silver album barria aurkezten; Europako birako lehenengo kontzertua emongo dau Getarian, Hawaiin jaio eta Los Angelesen bizi dan artisteak.
UPV/EHUk eskainitako plazen % 88,46 bete ditu matrikulearen lehen astean
2012-07-24 11:25UPV/EHUk 2012-2013an ikasle barriak matrikuletako egin behar dituan sei deialdietatik lehenengoan, eskainitako 8.792 plazen % 88,46 bete dira, hau da, matrikulearen lehen astean, garagarrilaren 16tik 20ra bitartean, 7.338 ikasle matrikulau dira unibersidadeak eskaintzen dituan 68 graduetako lehenengo mailan.
Euskal Herriko Gazte Orkestreak 'Petrushka' interpretauko dau asteon Gasteizen, Donostian eta Bilbon
2012-07-23 18:24 MusikeaEGO Euskal Herriko Gazte Orkestreak Gasteizen hasiko dau garagarrilaren 23an udako birea, Igor Stravinskiyren Petrushka balleta interpretatuz. Donostian eta Bilbon be emongo ditue kontzertuak asteon.
3.000 gazte aurkeztu dira Global Training nazinoartekotze beketara
2012-07-23 17:59Global Training izeneko beken deialdira 3.000 gaztetik gora aurkeztu dira, Eusko Jaurlaritzako Industria, Barrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak jakinarazo dauenez. Danetara, 430 beka emongo ditue. Jaurlaritzeak 7,3 miloe euro bideratu ditu Nazinoartekotze Bekak proiekturako.
Garagarrilak 24 eta 25, Nafarroako Konkistearen V. mendeurrena
2012-07-23 15:45Guretzat, orain dala 500 urte gertatutakoa, gaur ari da gertatzen. Eta zergaitik esaten dogu hau? Gure iragana mendetako gau ilunetik ataraten gagozalako, argi izpi txiki bat piztu dogu Nafarroako zeru gainean.
XXI. mendeko hezkuntzearen erronkak aztergai, 'Hermes' aldizkariaren 41. zenbakian
2012-07-23 15:43 kulturbizXXI. mendeko hezkuntza: erronkak eta helburuak dau izenburu Sabino Arana Fundazinoak argitaratzen dauen Hermes historia eta pentsamendu aldizkariaren 41. zenbakiak. Urte hasieran Bilbon egindako izenburu bereko mintegiaren emoitzak jaso ditue agerkarian.
'Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea'-ren jardueretan 250 sortzailek baino gehiagok parte hartu dabe
2012-07-23 15:16 kulturbizBlanca Urgellek kulturako inbersinoa aldarrikatu dau krisiaren mehatxua sufriduten dauen eta ulermenerako eta alkarbizitzarako gune barriak sortu behar dituan gizarte baten aldaketearen eragile moduan.
'H2O Bilbao' proiektua, ura pitxerkadaka Etiopiaraino
2012-07-23 14:56Bilboko Udalak, Ur Partzuergoak eta Slowfood Bilbao-Bizkaia alkarteak H2O Bilbao izeneko alkartasun proiektua martxan ipini barri dabe, Bilboko iturriko urari duintasuna emon eta Etiopian ur pozuak eregiteko.
Elefante blanco
2012-07-23 14:09 Zinema kritikakFilm interesgarria eta gogorra da Elefante Blanco, Eleizearen hierarkia zein podere publikoak kritiketan dituana. Baina barruan dagozan istorio paralelo batzuk garatu barik agertzen dira eta, esangura horretan, filma erdi bidean geratzen da.
BEZ gora jongo jaku laster, beraz, egin beharreko gastuak orain egin, geroagorako itxi barik...
2012-07-23 12:42 Begi betegarri'Gernika bajo las bombas' telebistako filmaren aurkezpena
2012-07-23 12:05 BarriakLuis Mariasek zuzendutako Gernika bajo las bombas filmak bi atal izango ditu, 75 minutukoa bakotxa, eta Donostiako Zinemaldian estreinauko da ondoren telebistaz emoteko. Alkarren artean loturea daben hainbat istorio kontauko ditue eta horreen guztien ardatz, Gernikako herriak 1937ko apirilaren 26an Kondor Legioarengandik jasandako eraso ikaragarria izango da.
Iñaki Dorronsoro, Eusko Ikaskuntzako presidente barria
2012-07-23 11:22 kulturbizHautagaitza bateratuak bazkideen babes masiboa jaso dau. Haren buruan, Iñaki Dorronsoro Plazaola, ondoan Federico Verastegui Cobian (Arabako lehendakariordea), Rosa Miren Pagola Petrirena (Bizkaiko lehendakariordea), Jose Mari Arrazola Aranzadi (Gipuzkoako lehendakariordea), Asier Barandiaran Amarika (Nafarroako lehendakariordea) eta Ana Isabel Ugalde Gorostiza (Kanpoko lehendakariordea).
Aitor Zulueta: 'Jakin-mina da gizartea aurrerantz daroan motorra, bai XI. mendean bai gaur egun'
2012-07-23 10:55 Barriketan IdazleaKultura sailburuorde Antonio Riverak inaugurau dau Urdaibain arte garaikideko ‘Zentzua eta iraunkortasuna’ erakusketea
2012-07-20 15:42 KultureaEusko Jaurlaritzako Kultura sailburuorde Antonio Riverak gaur goizean inaugurau dau, ekimena hartzen daben herrietako zenbait udal-ordezkarigaz batera, arte garaikideko Zentzua eta iraunkortasuna erakusketea, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren zenbait kokalekutan garagarrilaren 21etik irailaren 23ra arteikusgai egongo dan erakusketea.




















Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...