Simone Whitek Europako birako lehenengo kontzertua emongo dau Cristóbal Balenciaga Museoan
2012-07-24 13:51 MusikeaSimone White abeslari eta musikagile hawaiarra garagarrilaren 29an Cristóbal Balenciaga Museoan, Getarian izango da Silver Silver album barria aurkezten; Europako birako lehenengo kontzertua emongo dau Getarian, Hawaiin jaio eta Los Angelesen bizi dan artisteak.
UPV/EHUk eskainitako plazen % 88,46 bete ditu matrikulearen lehen astean
2012-07-24 11:25UPV/EHUk 2012-2013an ikasle barriak matrikuletako egin behar dituan sei deialdietatik lehenengoan, eskainitako 8.792 plazen % 88,46 bete dira, hau da, matrikulearen lehen astean, garagarrilaren 16tik 20ra bitartean, 7.338 ikasle matrikulau dira unibersidadeak eskaintzen dituan 68 graduetako lehenengo mailan.
Euskal Herriko Gazte Orkestreak 'Petrushka' interpretauko dau asteon Gasteizen, Donostian eta Bilbon
2012-07-23 18:24 MusikeaEGO Euskal Herriko Gazte Orkestreak Gasteizen hasiko dau garagarrilaren 23an udako birea, Igor Stravinskiyren Petrushka balleta interpretatuz. Donostian eta Bilbon be emongo ditue kontzertuak asteon.
3.000 gazte aurkeztu dira Global Training nazinoartekotze beketara
2012-07-23 17:59Global Training izeneko beken deialdira 3.000 gaztetik gora aurkeztu dira, Eusko Jaurlaritzako Industria, Barrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak jakinarazo dauenez. Danetara, 430 beka emongo ditue. Jaurlaritzeak 7,3 miloe euro bideratu ditu Nazinoartekotze Bekak proiekturako.
Garagarrilak 24 eta 25, Nafarroako Konkistearen V. mendeurrena
2012-07-23 15:45Guretzat, orain dala 500 urte gertatutakoa, gaur ari da gertatzen. Eta zergaitik esaten dogu hau? Gure iragana mendetako gau ilunetik ataraten gagozalako, argi izpi txiki bat piztu dogu Nafarroako zeru gainean.
XXI. mendeko hezkuntzearen erronkak aztergai, 'Hermes' aldizkariaren 41. zenbakian
2012-07-23 15:43 kulturbizXXI. mendeko hezkuntza: erronkak eta helburuak dau izenburu Sabino Arana Fundazinoak argitaratzen dauen Hermes historia eta pentsamendu aldizkariaren 41. zenbakiak. Urte hasieran Bilbon egindako izenburu bereko mintegiaren emoitzak jaso ditue agerkarian.
'Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea'-ren jardueretan 250 sortzailek baino gehiagok parte hartu dabe
2012-07-23 15:16 kulturbizBlanca Urgellek kulturako inbersinoa aldarrikatu dau krisiaren mehatxua sufriduten dauen eta ulermenerako eta alkarbizitzarako gune barriak sortu behar dituan gizarte baten aldaketearen eragile moduan.
'H2O Bilbao' proiektua, ura pitxerkadaka Etiopiaraino
2012-07-23 14:56Bilboko Udalak, Ur Partzuergoak eta Slowfood Bilbao-Bizkaia alkarteak H2O Bilbao izeneko alkartasun proiektua martxan ipini barri dabe, Bilboko iturriko urari duintasuna emon eta Etiopian ur pozuak eregiteko.
Elefante blanco
2012-07-23 14:09 Zinema kritikakFilm interesgarria eta gogorra da Elefante Blanco, Eleizearen hierarkia zein podere publikoak kritiketan dituana. Baina barruan dagozan istorio paralelo batzuk garatu barik agertzen dira eta, esangura horretan, filma erdi bidean geratzen da.
BEZ gora jongo jaku laster, beraz, egin beharreko gastuak orain egin, geroagorako itxi barik...
2012-07-23 12:42 Begi betegarri'Gernika bajo las bombas' telebistako filmaren aurkezpena
2012-07-23 12:05 BarriakLuis Mariasek zuzendutako Gernika bajo las bombas filmak bi atal izango ditu, 75 minutukoa bakotxa, eta Donostiako Zinemaldian estreinauko da ondoren telebistaz emoteko. Alkarren artean loturea daben hainbat istorio kontauko ditue eta horreen guztien ardatz, Gernikako herriak 1937ko apirilaren 26an Kondor Legioarengandik jasandako eraso ikaragarria izango da.
Iñaki Dorronsoro, Eusko Ikaskuntzako presidente barria
2012-07-23 11:22 kulturbizHautagaitza bateratuak bazkideen babes masiboa jaso dau. Haren buruan, Iñaki Dorronsoro Plazaola, ondoan Federico Verastegui Cobian (Arabako lehendakariordea), Rosa Miren Pagola Petrirena (Bizkaiko lehendakariordea), Jose Mari Arrazola Aranzadi (Gipuzkoako lehendakariordea), Asier Barandiaran Amarika (Nafarroako lehendakariordea) eta Ana Isabel Ugalde Gorostiza (Kanpoko lehendakariordea).
Aitor Zulueta: 'Jakin-mina da gizartea aurrerantz daroan motorra, bai XI. mendean bai gaur egun'
2012-07-23 10:55 Barriketan IdazleaKultura sailburuorde Antonio Riverak inaugurau dau Urdaibain arte garaikideko ‘Zentzua eta iraunkortasuna’ erakusketea
2012-07-20 15:42 KultureaEusko Jaurlaritzako Kultura sailburuorde Antonio Riverak gaur goizean inaugurau dau, ekimena hartzen daben herrietako zenbait udal-ordezkarigaz batera, arte garaikideko Zentzua eta iraunkortasuna erakusketea, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren zenbait kokalekutan garagarrilaren 21etik irailaren 23ra arteikusgai egongo dan erakusketea.
Mikel Lertxundiren 'Lekuko' eskultura multzoa ikusgai dago Berriatuko Urepel izeneko plaza barrian
2012-07-20 13:59 kulturbizBerriatuko herriak estimu handian dauen Urepel iturburua eta harek bustiten dituan lurra eta historia goratu nahi izan ditu Lertxundik artelan honetan. Bere eskultore begiradaz, bere estiloari eta filosofiari leial, ura sua eta aireagaz alkartu dau, orekearen bila beti, bakotxa bere agertokitik eta bere nortasunaren jaube gune beraren osogarri dala iradokiz.
Marijaia abuztuaren 18an Google bilatzailearen azalean ipinteko proposamena egin dabe
2012-07-20 13:33Bilboko Udaleko Jaietako Sailak gutun bat bialdu deutso Gooogle bilatzaileari, abuztuaren 18an, Aste Nagusiaren txupinazoaren egunean, Marijaia bere hasierako orrialdearen irudia izatea eskatuz.
Jon Landaburu EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedrako ohorezko kide izentauko dabe gaur Bilbon
2012-07-20 12:09 sariak-autortzakJon Landaburu Illaramendi hizkuntzalariak UPV/EHUKO Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedrearen omenaldia jasoko dau gaur Bilbon. Egunotan Hizkuntza aniztasunaren erronkak. Kolonbia eta Mexikoko hizkuntz aberastasunaren adibideak BizBAKen udako ikastaroan parte hartu dau Landaburuk.
Elhuyar Fundazinoak Europako beste herrialde batzuetako erakundeakaz parte hartuko dau, zientzia-udalekuen inguruko proiektu batean
2012-07-20 12:09Proiektu horretan, zientzia-udalekuak antolatzen dituan Europako hainbat alkartegaz hartu-emonetan jarriko da Elhuyar, esperientziak trukatuko ditue eta holako udalekuei buruzko proiektu bat zehaztu eta aurrera eroango dabe hurrengo bi urteetan. Alemania, Danimarka, Serbia, Portugal eta Eslovakiako erakundeakaz batera egingo dabe lan.
Mirian Isasiren 'Duerman con las ventanas abiertas' lana ikusgai, Deustuko zubian
2012-07-20 11:23 KultureaMirian Isasi EHUko ikasleak Duerman con las ventanas abiertas lana ipini barri dau Deustuko zubiko etxolan, Bilbon. Interbentzinoak Deustuko zubian proiektu artistikoaren laugarren erakusketea da. Abuztuaren 1era arte egongo da ikusgai.
Irati Iciar: 'Aurten 100 matrikula gehiago lortu doguz, sekulako arrakastea euki dabe'
2012-07-19 17:29 BarriketanUEUko ikastaroetako arduraduna


















Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...