EHGAMek 19. Maribollotrans Kanpaldia ospatuko dau irailaren 17tik 19ra Azkoitian

Bizkaie! 2010-09-15 12:10

Lekua mugatua da eta izena emoteko epea irailaren 14an amaituko da. Edozelan be, informazino gehiago nahi dabenek 667-435570 telefonora deitu leikie, edota ehgam@yahooo.com posta elektronikora idatzi.

Aurtengo Gorakada 2.0 indartsu dator

Bizkaie! 2010-09-15 11:45   Musikea

GOR diskoetxearen bilduma lana, aurtengo Gorakada bildumako hamaikagarrena da eta 'Gorakada 2.0' izena jarri deutsie diskoaren zabalkundea ez dalako euskarri fisikoan egingo, digitalean baino. Irailaren 1tik eskuragarri dago diskoetxearen webgunean.

Zinemaldian, zentzumen urritasuna dabenek be gozau ahal izango dabe zinemaz

Bizkaie! 2010-09-14 18:41   Barriak

Hirugarren urtez jarraian, Donostiako Zinemaldiak ikus-entzunezkoak zentzumen urritasuna dabenentzat be irisgarri egiteko konpromisoa hartu dau. Lankidetza horri esker, Zinemaldiaren gala guztiak azpititulau egingo dira lekuan bertan, baita telebistako emonaldietan be, eta ekitaldi horreez gorrek be gozau ahal izango dabe.

Euskaltzaindiak J. M. Hiribarren omenduko dau Azkainen

Bizkaie! 2010-09-14 17:53   Euskerea berbagai

J. M. Hiribarren Azkainen (Lapurdi) jaio zan, 1810eko maiatzaren 8an. Beraz, bere jaiotzearen bigarren mendeurrena beteten dan honetan, Euskaltzaindiak omenaldia eskainiko deutso.

HABE-k kudeatutako 105 euskaltegitan 40.000 ikasle inguru izatea espero dau Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak

Bizkaie! 2010-09-14 13:06   Euskerea berbagai Danetara, 1.500 irakasle inguru dagoz 2010-2011 ikasturtean

Eugenio Mujikaren eretxiz, HABE-k eta euskaltegiek erronka garrantzitsuak ditue aurrera begira be: finantziazino sistemea hobetu, curriculuma osotu, azterketak kudeatu, ikas-materiala sortu, teknologia barriak irakaskuntzan txertatu, komunikabideakaz alkarlana areagotu, eta irakaskuntza prozesuaren gaineko ebaluazinoa egin, besteak beste.

Kalinpan egitasmoaren irudia aurkeztuko dabe Bermeoko estropadatan

Bizkaie! 2010-09-14 12:56   Euskerea berbagai

Bermeoko Urdaibai Arraun Taldeak Kontxako Banderea irabazi eta ia astebetera, zapatu honetan, irailak 18, urteroko estropadea egingo da Bermeon, aurten, inoiz baino bereziagoa izango dana. Berezia, garaipenagaitik eta, berezia, Bermeoko Udaleko Euskera Sailak, Arrain Azokaren bezperetan euskeraz berba egiteko indarra emoten dauen freskagarria, Kalinpan, aurkeztu ondoren, orain KALINPAN irudia ikusi egin ahal izango dalako.

Badator 22. Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketea

Bizkaie! 2010-09-14 11:26   Musikea

Honezkero plazaratu ditue 22. Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketearen behin betiko taldeen zerrendea eta bigarren zatiko kontzertuen egutegia

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Jet Lag Flash jaialdian izena emoteko epea irailaren 20an amaituko da

Bizkaie! 2010-09-14 11:02   jardunaldiak

Egitasmoak espazio bat eskaintzen deutse diziplina desbardinetan egindako lanak erakutsi nahi dituen gazteei, besteak beste, musika, jantza, antzerkia, poesia, artea edo bideo-sorkuntzan.

Cristina Ayusok XIV-XVII mendeen arteko emakume getxotarren paperari buruzko ikerketea plazaratu dau

Bizkaie! 2010-09-14 10:47

Aurkeztutako ikerketa-lanak emakumeen eremu publikoa eta pribatua hartu ditu aintzat 'garai horretako emakumeak eremu pribatuan egotera behartu bazituen be, ahotsik eta botorik barik ezta gobernu kargurik izateko aukerarik barik be' azaldu dau Cristina Ayusok.

Eliteko kirol guztietan konsumiduten ete ditue debekatutako substantziak?

Markues 2010-09-14 10:34   Begi betegarri

'Don Inorrez', Bide Ertzean taldearen disko barria

Bizkaie! 2010-09-14 02:00   Musikea

Lau urte kantu barriz osotutako diskorik plazaratu barik egon ostean, udagoienagaz bat eginik dator irailaren azkenerantza, irailaren 29an, hain zuzen be, Tolosako taldea 'Don Inorrez' izenburuko disko barriagaz.

XI. 'Bilbo, nire kotxe barik!' irailaren 22an

Bizkaie! 2010-09-13 18:18

Mobikortasunaren Europako Astea 'Zentzuz mobidu, hobeto bizi' lemapean dator aurten mobikortasunaren eta osasunaren arteko lotura zuzena nabarmendu guran.

Getxoko Folk Jaialdiak 25.000 lagun batu ditu

Bizkaie! 2010-09-13 17:42   Musikea

Danetara, 25.000 bat lagun izan dira atzo bertan amaitu zan Getxoko Nazinoarteko Folk jaialdian. Xabi Aburruzagaren saioak jarri eban amaierea bere azken diskoaren aurkezpenaren eskutik. Horretan zenbait euskal musikari agertu ziran eszenatokian trikitilari bizkaitarragaz eta saio arrakastatsuenetako bat izan zan.

Euskadiko Soinuak Vic-eko Musika Bizia Azokan irailaren 16tik 19ra

Bizkaie! 2010-09-13 14:59   Kulturea

Musika industriako alkarte eta enpresakaz alkarlanean, Euskadiko Soinuak-ek Euskadiko 4 talde aurkeztuko ditu zuzenean: Dediego Brothers, Vendetta, Bide Ertzean eta Iñaki Plaza y Ion Garmendiaren '20 Hatz proiekt' ikuskizuna.

VIII. Glisseguna, irailaren 19an Angelun

Bizkaie! 2010-09-13 14:32   Euskerea berbagai

Glisseguna lerra kirolak eta euskerearen topagunea izan nahi dauen ekimena da, geure hizkuntza zaharra gaurkotasunaren uhainetan ibil daitekela frogatzen dauena. Aurten La Barre izeneko hondartza zelaian izango da hitzordua

'XXX', Abian da Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketea

Bizkaie! 2010-09-13 12:58   Bertsolaritzea

Xi-la-ba, Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nabarreko Bertsulari Xapelketea, 2010. urteko Bertsulari Xapelketea datorren zapatuan, irailaren 18an Muskildin abiatu eta hiru kanporaketa eta bi finalaurreko jokatu ostean, zemendiaren 13an Donibane Loizunera helduko da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Lady Gaga artista estadubatuarra MTV Bideo eta Musika Sarien izarra izan da

Bizkaie! 2010-09-13 11:53   Kulturea

Telebista-kate horrek urteko musika-bideo onenak saritzeko egiten dauen jaialdian, beste sari batzuen artean, Bideo Onenaren Saria irabazi dau 'Bad Romance' lanari esker. Izentauta egoan 13 saritatik 8 irabazi ditu.

Sofia Coppola eta Alex de la Iglesia Veneziako Mostran irabazle

Bizkaie! 2010-09-13 11:36   Barriak

Alex de la Iglesia bilbotarrak, barriz, zuzendari onenaren Zilarrezko Lehoia eta gidoi onenaren saria jaso ditu 'Balada triste de trompeta' filmagaitik. Filma hori Espainian estreinau barik dago oraindino eta XX. Mendeko Espainiaren historia kontetan dau Sergio eta Javier izeneko bi pailazoen begien bitartez.

Claude Chabrol zinegilea hil da

Bizkaie! 2010-09-13 10:35   Barriak

1.997an, Donostiako Zinemaldian 'No va más' filmagaz urrezko mazkorra irabazi eban eta 2.001an, Donostiako Nazinoarteko Zine Jaialdiko epaimahai ofizialaren buru izan zan.