Amets Arzallus txapeldun, Iparraldera joan da lehenengoz txapela
2013-12-16 09:32 BertsolaritzeaAmets Arzallus hendaiarra izango da Euskal Herriko txapelduna hurrengo lau urteotan, bart BECen jokatu dan finala irabazita. Txapeldunagaz buruz burukoa jokatuta, bigarren postua Maialen Lujanbiorentzat izan da.
Amets Arzallus hendaiarra izango da Euskal Herriko txapelduna hurrengo lau urteotan, bart BECen jokatu dan finala irabazita. Txapeldunagaz buruz burukoa jokatuta, bigarren postua Maialen Lujanbiorentzat izan da.
Kalidade handiko finalean, buruz burukoan orain lau urteko biak alkartu ziran barriro taulan, Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio eta ez eben hustik egin.
Azkenean, amari, euskara irakatsi zidanari, eskaini eutson aitarena den txapela Arzallusek agur bertsoan. Ondokoa izan zan agur bertsoa:
Zerutik begira daude
Joxe eta Manuel Mari
ziega zulotik entzuten
beste euskaldun ugari.
Musu bat Iparraldeko
bertso-eskolako haurrari
lagundu nauten guziak
Olatz eta arreba bi
baina ni ez bainaiz hemen
neuk sortu hutsean ari
aitarena den txapel hau
eskaintzen diot amari
haur nintzela euskaraz
erakutsi zidanari.
Holan gelditu da finaleko puntuazinoa:
1.- Amets Arzallus 1737,5
2.- Maialen Lujanbio 1686,5
3.- Igor Elortza 1164
4.- Aitor Mendiluze 1155
5.- Aitor Sarriegi 1106
6.- Unai Iturriaga 1099
7.- Beñat Gaztelumendi 1099
8.- Sustrai Colina 1082,5
Goizeko 11:00etatik 14:00etara eta 16:00retatik 20:00etara, ia zazpi orduz, 13.500 bertsozalek segidu eben saioa bertatik bertara eta sekulako giroa bizi izan zan egun osoan zehar.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!