Pagasarriko XXIII. Mendi Martxan izena emoteko epea zabaldu dau BBK-k

Bizkaie! 2013-12-12 13:15

Abenduaren 22an izango dan kirol jarduera jentetsu honetan 10.000 bat lagunek parte hartzea espero dabe antolatzaileek. Urteera eta helmuga puntuak betikoak izango dira, hau da, Bilboko Kale Nagusiko 30 zenbakian dagoan BBK-Kutxabanken egoitza nagusia eta mendiaren tontorra, 673 metrora, hurranez hurran.

BBK-k antolatzen dauen Pagasarriko XXIII. Mendi Martxan izena emoteko epea zabalik dago Kutxabankek sarreren salmentarako dauen webgunean: ticket.kutxabank.es. Nahiago dabenek abenduaren 16tik 20ra arte emon ahal izango dabe izena BBK-k Bilboko Kale Nagusiko 23 zenbakian dauen bulegoan, 16:00etatik 20:00etara, edo San Tomas egunean erakundeak Plaza Biribilean jarriko dauen autobusean, 10:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Martxea egingo dan egunean, abenduaren 22an, goizez be emon daiteke izena, Kale Nagusian bertan.

Igazko edizinoan lez, izena emoteko prezioa lau euro izango da Kutxabankeko txartela dabenentzat eta zortzi euro ganerakoentzat, BBK-ko iturriek prentsa ohar bidez jakinarazo dabenez.

Kirol jarduera jentetsu honetan 10.000 bat lagunek parte hartzea espero dabe antolatzaileek. Urteera eta helmuga puntuak betikoak izango dira, hau da, Bilboko Kale Nagusiko 30 zenbakian dagoan BBK-Kutxabanken egoitza nagusia eta mendiaren tontorra, 673 metrora, hurranez hurran.

Antolatzaileek barriro lehentasun osoa emon deutsie familia osoarentzat egokia izan daitekeen ibilbidea osotzeari. Ondorioz, bi ordutik beherako epean aparteko material teknikorik barik egin ahal izango da. Martxearen 23. edizinorako diseinautako ibilbideak Bilboko gune ezagunenetako bi alkartuko ditu: itsasadarra eta Pagasarriko mendi tontorra. Kale Nagusitik abiatuta, Atxurira helduko dira oinezkoak, handik Abusura doan Ubideen ibilbidea zeharkatu, Seberetxera heldu, Artabeko pistea hartu eta Iturri Gorria atzean itxita mendiaren puntan amaitzeko.

Gidari adituen laguntzinoa eta babesa jasoteagaz batera, mendizaleek ibilbide osoa behar bezela seinaleztatuta topauko dabe, eta beraz, erraza izango da bide zuzenetik ez desbideratzea. Igoerako puntu zehatzetan, gainera, osasun zentroak kokatuko dira.

BBK-k ibilbidearen amaierara heltzen diranen artean 12.000 ogitarteko, 1.500 litro salda, ura eta ardaoa banatuko ditu. Ohikoa dan lez, oparia be jasoko dabe parte hartzen dabenek, hain zuzen be, mendirako eta treking jardueretarako egokia dan bastoi teleskopikoa. Erregalu hau eta tontorrean eskainiko dan hamaiketakoa izen emotea behar bezela egin dala frogatzen dauen ziurtagiria erakusten dabenek baino ez dabe jasoko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu