Sen taldearen agurra Usurbilen izango da astegoienean

Bizkaie! 2013-12-11 13:16   Musikea

Sen taldearen agurra izango dogu abenduaren 14an, Usurbilen. Aginagako eleiza zaharrean. Aurten itzuli dira agertokietara eta hainbat kontzertu emon ostean agurtzeko ordua heldu jake.

Sen taldearen agurra izango dogu abenduaren 14an, Usurbilen, Aginagako eleiza zaharrean. Aurten itzuli dira agertokietara eta hainbat kontzertu emon ostean agurtzeko ordua heldu jake.

90. hamarkadearen amaiera aldera ibilbide, eskarmentu, herri (Usurbil, Oñati, Lesaka, Hernani) eta bizitza desbardinak, lau gazteren bideak alkartu egin ziran. Bidegurutze berean alkar topo egin eben. Halabeharra? Patua? Kasualidadea? Danen ezaugarri zan zeozer topau eben, Sena!; urteetan eutsi eutsien Sen horri, alkargune haretatik zeozer erreala, barrukoa, sakona, sinplea baina berezia, intimoa sortzeko.

Sasoi hareek desbardinak eta ez hain desbardinak izateagaitik, egia esan, etorkizunerako ez zan testigantza gehiegirik geldituko. Ez ziran ez grafiko, irudi, berba gehiegirik geratu emon eben zuzeneko eta urte birik behin sortu zituen hiru diskoetatik harago: 2000. urtean Sen; eta 2002. urtean Gaizki esanak; eta 2004an, Sen + Hendrik Röever disko akustiko berezia, baina bai bizi guztirako markatuak itxiko zituen doinu eta berbak.

Egun jakin batean bakotxak bere bideari ekin eutson atzera begiratu barik. Halabeharra? Patua? Kasualidadea?

2013. urtea amaitzear dago, 15 urte geroago, 15 urte zaharrago, 15 urte barriago, beste behin lau gazteren bideak barriro be elkartu egin dira. Halabeharra? Patua? Kasualidadea? Oraingo honetan bide bakotxa beharbada urrutiagotik heldu da, bideak sakabanatuago, baina barriro be bidegurutze berean alkar topo egin dabe. Bigarren aldiz, Senari eutsi deutsie; sena amesetan dauenak ez dauelako sekula uste amesa ames dauenik.

Astegoienean, bakotxak bere instrumentuak gorde ta bakotxak bere bideari ekingo deutso, oraingo honetan atzera begiratuz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu