Burrukalari antifaxisten omenezko 'Agurrik gabeak' ekitaldia Durangon
2012-10-26 10:45Aurten, urriaren 26an, arratsaldeko 20:15ean, Durangoko San Agustin Kultur Gunean, izango da hitzordua. Egitarauan hiru atal nabarmentzen dira: batetik, agurra: aurreskua eta lore-eskaintzea; bestetik, Durangoko emakumeen kontrako errepresinoa berbaldia, Maria González Gorosarriren eskutik; azken buruan, Benita Uribarrena Bollain-en ekarpena askatasunari.
Goizalde Landabaso eta Juan Carlos Marquezen testuek abiatu dabe V. Bizkaidatz sariketea
2012-10-24 18:14 KultureaBizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak Bizkaidatz literatura sariaren bosgarren edizinoa aurkeztu dau. Kontakizun biren hasierea proposatzen jakez parte-hartzaileei, eurek istorioa amaitu deien. Goizalde Landabasok eta Juan Carlos Marquezek idatzi ditue hasierako testuak.
Zeanurik eta Ubidek larreen mankomunidadeko kontuen kitapena egin eta bakea barriztauko dabe
2012-10-24 17:56Urriaren 27an, zapatuan, orain dala gizaldi bat baino gehiagotik urtero egiten daben lez, Zeanuriko eta Ubideko Udalek larreen mankomunidadeko kontuen kitapena egin eta bakea barriztauko dabe. Batzar hau aprobetxauta, Zeanuri-Ubide Larreen Mankomunidadearen VI. Zeharkaldia egiteko aukerea be eskainiko da.
'Akropolis, mito biziak' erakusketea, Bilboko Berreginen Museoan
2012-10-24 15:55 KultureaBilboko Berreginen Museoak Akropolis. Mito biziak erakusketea edegi dau. Ganera, erakusketan ikusgai dagoan Gabieseko Dianaren ganeko berbaldia atondu dabe eguaztenean, hilak 24, Artelana bere testuinguruan zikloaren barruan.
Mediateka BBK-k herritarren artean erreferentea izatea berretsi dau bere bigarren urteurrenean
2012-10-24 15:48 kulturbizBi urte honeetan zehar, Mediateka BBK-k 1.200.000 erabiltzaile baino gehiago izan ditu: dobako zerbitzu bat emonez, ordutegi zabal batean (astelehenetik domekara 10:00etatik 22:00etara) eta jarduera desbardin anitz eskainiz.
Betagarri taldeak 'Zorion argiak' disko bikotxagaz ospatuko dau 20. urteurrena
2012-10-24 15:21 MusikeaBaikor eta indartsu datoz Betagarri taldekoak Zorion argiak (Elkar) disko bikotxagaz. 22 kanta barri sortu ditue, eta 11 kolaborazino batu ditue. Parau barik ibili dira hiru urteotan, eszenatokietan eta lokalean beharrean. Datorren urtean hogei urte bete ditu taldeak.
Bernardo Atxagak 'Guernica' koadroaren aurrean poesia-irakurketea egingo dau
2012-10-24 14:13 kulturbizBihar, eguena, urriak 25, arratsaldeko 19.00etan, Madrileko Reina Sofía Museoaren Sabatini Eraikuntzan (2. pisua, Guernica Aretoa), Bernardo Atxagak Guernica koadroaren aurrean Es extraño pensar que tuvimos miedo del rayo izeneko berbaldia eta poesia-irakurketea egingo dau. Irakurketak William Wordsworth, Luis Cernuda, Paul Eluard edo Lauaxetaren olerkiak batuko ditu.
MUren Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultadeak Aretxabaletako Campusa estreinau dau
2012-10-24 12:58Campus barriak Ikus-entzunezko Komunikazino Graduko 135 ikasle hartuko ditu, lau mailatan banaturik: lehen mailako 42 ikasle, bigarreneko 32, hirugarreneko 34 eta laugarreneko 27. Euskal Kulturgintzearen Transmisinoa aditu tituluko 20 ikasle inguru be bertan ikasten dabilz dagoeneko, eta graduondo gehiago be izango dira etorkizunean campus barriko geletan.
Kukaik, Joserra Senperenak eta Sabin Bikandik ikuskizun garaikidea eskainiko dabe Bilbon
2012-10-24 11:29Sabin Bikandik (Aiko) eta Joserra Senperenak inprobisazino ariketa bat egingo dabe musika bikote ez-ohiko batetik abiatuz, txistua pianoagaz alkartuz, eta barrikuntzan apostua egin dauen Kukai taldeak lagunduta.
Aurton 40.00 Kultura Bonu ipiniko ditu salgai Jaurlaritzeak
2012-10-24 11:06 kulturbizEusko Jaurlaritzeak 600.000 euro erabiliko ditu aurtengo Kultura Bonua kanpainan. Danetara 40.000 bonu ipiniko ditue salgai. Abenduaren 10etik urtarrilaren 5era arte erosi ahalko dira.
Lur Epeldek, Izaskun Jurjok eta Eire Vilak irabazi dabe III. Bidaiari Dubi Dubi bideo lehiaketea
2012-10-23 18:27 BarriakLehiaketako hiru sariak honako bideo honeei emon jakez: Lur Epelderen (Bilbo), Andeak eskuz esku, Izaskun Jurjoren (Bilbo) Haciendo el indio eta Eire Vilak (Elgoibar) aurkeztutako Gautxo dubi-dubi.
Horrezaz gan, epaimahaiak akzesit bat emon deutso Maider Astigarragaren (Bilbo) Re-corriendo Estados Unidos bideoari.
Elhuyar Fundazinoak eta DIPCk bideo amateurren On Zientzia lehiaketea jarri dabe abian, hirugarrenez
2012-10-23 17:46 BarriakElhuyar Fundazinoak eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) antolatuta, zientziaren eta teknologiaren dibulgazinorako bideo amateurren III. On Zientzia lehiaketeari hasierea emon jako. Lehiaketa hau Teknopolis telebista-saioaren barruan antolatua da, eta bideorik onenak telebista-saio horretan ikusteko aukerea izango da.
Literatura Eskoleak Hendaian hasiko dau ikasturtea zapatuan
2012-10-23 17:41 KultureaLiteratura Eskoleak hilaren 27an abiatuko dau ikasturte barria, Hendaian. Aiora Jakak Joseba Sarrionandiaren itzulpenak izango ditu berbagai zapatuan. Maiatzera arte hilero eskola bat egingo dabe.
Jamaica Kincaid eta Herman Melville, Literatura Unibertsala bilduman
2012-10-23 15:01 KultureaJamaica Kincaiden Nire amaren autobiografia eta Herman Melvilleren Benito Cereno - Billy Budd, marinela lanak aurkeztu ditu Literatura Unibertsala bildumeak. Jose Ramon Vázquezek itzuli dau Melvilleren lana, eta Alberto Martínez de la Cuadra Garcíak, Kincaidena.
Elite mailako kirolean burua erakusten dabenak beti euki behar doguz susmopean???
2012-10-23 14:29 Begi betegarriEOSek eta Ken Zazpik urtebete atzeratu ditue KlasikAT kontzertuak
2012-10-23 13:36 MusikeaEuskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Ken Zazpi taldea KlasikAT kontzertu sortea emotekoak ziran abenduan, baina EOSek jakinarazo dauanez, urtebete atzeratuko dabe proiektua. Beraz, 2013ko abenduan batuko dira orkestrea eta bandea zuzenean.
EH Sona 2012: proposamen gehiago, areto gehiago, estilo gehiago, kontzertu gehiago
2012-10-23 12:49 MusikeaEuskal Etxeak urtean zehar 120 ekitaldi baina gehiago antolatzen ditu eta kurrikulum honek dauen indarraz jaubeturik, prentsaurrekoak Euskal Etxea Bartzelonan eta Katalunian kontzertu-areto modura aurkezteko be balio izan dau.
Josean Alijak eta Ferran Adriák gastronomia eta sormenaz jardungo dabe Guggenheim museoan
2012-10-23 12:40 Jan edanakJosean Alija eta Ferran Adrià sukaldariburuek berbaldi bana eskainiko dabe Bilboko Guggenheim museoan, Gastronomia eta Sormena izeneko jardunaldien barruan. Nerua jatetxeko arduraduna izango da lehenengoa, hilaren 23an, 18:30ean.
Patrice Chereau zuzendariak Ohorezko Mikeldi saria jasoko dau 54. Zinebin
2012-10-23 10:58 BarriakZinebi jaialdiak Patrice Chereau frantziar zuzendari eta produktoreari emongo deutso bigarren Ohorezko Mikeldia. Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdia zemendiaren 16an hasi eta 23an amaituko da, amaiera ekitaldian bertan jasoko dau saria Chereauk, Arriaga Antzokian.
'Kafea eta galletak' ekimenak 'Kafe Aleak' dakarz liburu formatoan
2012-10-22 17:50 kulturbizOrain pare bat urte, Leire Lopez Ziluaga eta Ibon Rodríguez Kafe Aleak liburua sortzeko asmoagaz hasi ziran beharrean; oinarrian, 121 disko dagoz eta horreei buruz 121 lagunen testuak, bizipen personalak gehienak baina ipuinak, olerkiak, musika kritikak, zein kritika soziala edota iruzkin politikoak be agiri dira.

















Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...