Gasteiz, 2014ko Uriburu Gastronomiko izentau dabe

Bizkaie! 2013-12-17 17:30   Jan edanak

Eusko Jaurlaritzea pozik agertu da Gasteiz 2014ko Uriburu Gastronomiko izentau dabelako, izan be, gure izaerearen parte garrantzitsua da gastronomia eta Gasteiz maila turistikoan sakonago sustatzeko erabili ahal izango da.

Azkenean, Huesca, Sant Carles de la Ràpita, Valentzia eta Gasteiz ziran hautagaiak eta gaur bertan jakin dogu Gasteizek jaso dauela saria. Eusko Jaurlaritzea pozik agertu da Gasteiz 2014ko Uriburu Gastronomiko izentau dabelako, izan be, gure izaerearen parte garrantzitsua da gastronomia eta Gasteiz maila turistikoan sakonago sustatzeko erabili ahal izango da.

Eusko Jaurlaritzeak 30.000 euro bideratu zituan ekimena babesteko, gure gastronomia Euskadi osoan lantzen dan erakargarri turistiko estrategikoa baita. Izan be, Euskadi - Basque Country erreferente gastronomikoa da munduan.

Gastronomiaren aldetik erakargarriak izateak aukera ugari emoten deuskuz, berbarako, lehen mailako enologia- eta gastronomia-esperientzia batez gozetan datozen bisitariak Gasteizen ostatu hartzea, Euskadiko urietan eta herrietan ibilbideak egitea, kulturea konsumidutea, urian erosketak egitea, etab. Honen bidez, batez be, Arabako Errioxan emoitza turistiko oso onak emon dituan lanera hurreratuko da Gasteiz.

Euskadi Gastronomika izeneko produktuaren bidez —Euskadin abian da eta Gasteiz be tartean dago—, munduan enologiaren eta gastronomiaren arloko erreferente izatea da asmoa.

800 enpresa inguru eta 16 eskualde batzen dituan ekimen hori erabilten dau Eusko Jaurlaritzeak enologia- eta gastronomia-turismoa bultzatzeko. Horrenbestez, Gasteiz eta Euskadi osoa prest dagoz egokitu jaken eginkizuna behar bezela beteteko eta Uriburu Gastronomikoak erakarrita etorriko diran bisitariak hartzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu