Urtarrilaren 26an emongo ditue 2013ko Sabino Arana Sariak

Bizkaie! 2013-12-20 14:05   sariak-autortzak

Juan Maria Uriarte gotzaina, Euskadiko Elikagaien Bankuen Federazinoa, Cafés Baqué, Gasteizko Santa Maria Katedrala Fundazinoa, Juan Eduardo Errazuriz Ossa eta Zumaiako Emakume Arraunlariak (Telmo Deun Arraun Elkartea) dira 2013ko Sabino Arana Fundazinoaren saridunak. Urtarrilaren 26an emongo ditue sariak, Bilboko Arriaga antzokian, 12:00etan.

Juan Maria Uriarte gotzaina, Euskadiko Elikagaien Bankuen Federazinoa, Cafés Baqué, Gasteizko Santa Maria Katedrala Fundazinoa, Juan Eduardo Errazuriz Ossa eta Zumaiako Emakume Arraunlariak (Telmo Deun Arraun Elkartea) dira 2013ko Sabino Arana Fundazinoaren saridunak. Urtarrilaren 26an emongo ditue sariak, Bilboko Arriaga antzokian, 12:00etan.

Gizartaren alde lan egin eta zerbitzua eskaintzearren nabarmendutako persona, erakunde zein taldeei saritzea da Sabino Arana Fundazinoaren helburua. Aurten, sarien 25. edizinoa bete da. Sabino Arana Fundazinoko presidente Juan Maria Atutxak eta Irune Zuluaga zuzendariak jakinarazo ditue sarituen izenak prentsaurrekoan.

Bakerako eta adiskidetzeko egin dauen ekarpen garrantzitsuagatik eta giza eskubideen, persona guztientzako eskubide guztien, alde egin dauen lanagaitik saritu dabe Juan Maria Uriarte gotzaina. Euskadiko Elikagai Bankuen Federazinoa bere lan altruisteagaitik nabarmendu dabe, eta gizakiaren oinarrizko beharrizan bat, elikatzea defendidutearren.

Cafés Baqué enpresa bizkaitarra euskaldunek enpresa arloan daukien ondo egitearen eredu dala adierazo dabe prentsaurrekoan. Familia-enpresa bat, mende bateko ibilbidearen ondoren, bere lurralde-esparruan liderra da kafearen munduan, eta denpora horretan guztian jakin izan dau bizirik eusten erakundearen gizarte-alderdiari zein instituzionalari; bere sortzailearen izaera ekintzaileari, eta familiaren markearen aldeko apostuari bere bai, ganeratu dabe.

Gasteizko Santa Maria Katedrala Fundazinoak be saria jasoko dau urtarrilearen 26an, hain zuzen be, katedralaran zaharbarritze prozesuak mundu mailan erreferentziazkoa izatera eroan dau. Juan Eduardo Errazuriz Ossa euskaldun-txiletar enpresariaren lana be goratu dabe Atutxak eta Zuluagak. Txileko Sigdo Koppers enpresako presidentea da, herrialdeko bost handienetakoarena, hain zuzen be. Euskadiren alde egin dauen apostu ausarta azpimarratu dabe, eta Euskadiren eta Txileren arteko enpresa eta kultura-lokarriak sendotzeko eta bultzatzeko egin dituen ahaleginak eskertu nahi deutsiez.

Zumaiako Emakume Arraunlariak lan egin ezkero, gorenera heldu ahal dala frogatzearren saritu ditue. 1990ean hasi ziran arraunean, eta ordutik, ekin eta ekin, gailurra jo dabe 2013an; Euskotren Liga bigarrenez irabazi eta Kontxako Banderea lortzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu