'The artist' film mutua, nagusi Oscar sarietan
2012-02-27 09:53 BarriakThe artist pelikula mutua izan da bart Los Angeleseko galan protagonista nagusia. Film mutu frantsesak bost Oscar sari irabazi ditu; film onena, gizonezko aktore onena (Jean Dujardinentzat), zuzendari onena (Michel Hazanavicius) eta soinu banda onena (Ludovic Bourcentzat). Anglosaxoia ez dan pelikula batek sari nagusia lortzen dauen lehenengo aldia da, eta film mutu batek sari garrantzitsuena irabazten dauen bigarrena.
‘Les Galoubets de la Chambre' taldeak galoubet musika tresnea tarteko dala musika barrokoa eskainiko dau Bilbon
2012-02-27 09:52 MusikeaBilboko Udal Txistularien Bandak urte honetako laugarren kontzertuagaz, gure txistuaren ahaide bat ezagutzeko aukerea emoten deusku: galoubeta. Jatorri proventzalekoa, musika tresna hau oso herrikoia izan zan frantses musika barrokoan.
Jimmy Bidaurretak eta Viorica Chertescuk disko barria argitaratu dabe
2012-02-24 15:47 MusikeaJimmy Bidaurreta musikari donostiarrak Dantza Baltza zigiluko hirugarren diskoa argitaratu dau, Jimmy Bidaurreta meets Viorica, hau be biniloan. Moldaviako Viorica Chertescu abeslariagaz batera osotu dau lana.
Egunotan erabagiko dira Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketearen finalerdiak
2012-02-24 14:29 BertsolaritzeaAurrera doa Arabako Kuadrilla Arteko Bertso Txapelketea. Aguraineko Sorginetxe taldeak lortu eban joan dan astean finalerdietarako txartela, eta beste hiru taldek eskuratuko ditue asteburu honetan. Lau saio izango dira zezeilaren 24an eta 25ean, Gasteizen bi, Oionen eta Aramaion.
Zaldibarreko euskerearen barri, daborduko sarean
2012-02-24 14:04Aurkeztu barri dabe www.zaldibar-euskaraz.com ataria, Iñaki Gaminderen Zaldibar berbarik berba proiektuaren barruan. 2003an ikerketa-lanaren liburua eta CDa argitaratu ziran, eta orain beste pausu bat emon dau egitasmoak. Liburuan batutako berben barri topeteaz gan, webguneak parte hartzeko aukerea eskaintzen dau, hitz gehiago bialtzeko, argazkiak ipinteko edo norberaren eritxia azaltzeko.
Miren Agur Meabe idazle lekeitiarrak Rosalia de Castro saria irabazi dau
2012-02-24 13:27 sariak-autortzakMiren Agur Meabe idazle lekeitiarrak Galiziako Pen Clubek emoten dauen Rosalia de Castro saria irabazi dau. Epaimahaiak beste lau egile saritu ditu: Esther Vázquez idazle argentinara, José Viale Moutinho poeta portugaldarra eta Enric Casasses antzerkigile katalana. Aurtengoa bederatzigarren edizinoa izan da.
Euskerearen ganeko makina bat gogoeta, Bermeoko 'Berba eta kafea' ekimenean
2012-02-24 11:52 Euskerea berbagaiZelan egingo dau berba Bermeok 2020an? galdereari erantzun guran 50 bat lagun batu ziran Bermeoko Kafe Antzokian abenduaren 3an, Euskerearen Egunean. Udaleko Euskera Sailak oraintsu argitaratu ditu ekimenaren ondorioak. Lau-bost personako taldeetan, kafe eta pastak ondoan, hainbat itaun erantzuten ahalgindu ziran Berba eta kafea ekimenean.
'Puntu bakar batean elkartzen diren ertzak', Sharon Stoner taldearen disko barria salgai dagoeneko
2012-02-24 10:49 MusikeaSharon Stoner talde Oñatiarrak bere hirugarren lan luzea, Puntu bakar batean elkartzen diren ertzak kaleratu dau. Iñigo Ibarrondok (baxua eta ahotsa), Mikel Zarketak (kitarra) eta Egoitz Olaldek (bateria), Iban Yanizen gidaritzapean indarrez eta melodiaz beteriko lana 2011ko martia eta garagarrila bitartean, Iruñako Sonido XXI estudioan eta Oñatiko Musika eskolan grabau dabe.
Sacamantecas eta bildurrezko makina bat istorio batu ditu Mikel Rodriguez gipuzkoarrak
2012-02-24 10:36 KultureaMikel Rodriguez Alvarez gipuzkoarrak Sacamantecas y otros relatos vascos de terror liburua argitaratu barri dau Txertoa etxeagaz. Oiartzuarraren fikzinozko lehenengo lana da. Liburuak osagai nagusi bi ditu: bildurrezko generoa eta euskal tradizinoa.
Metapostaren lehenengo urtean 700.000 dokumentu bialdu deutsez 12.000 erabiltzaileei
2012-02-24 10:18Metapostaren erabiltzaileek 20.000 dokumentu igon ditue euren postontzietara, eta dokumentu horreetatik %10 Metapostan sinatuak izan dira ziurtagiri digitalari esker.
Usopop jaialdia, musika barriak eta amalurra bat eginda Saran
2012-02-23 17:38 MusikeaMusika barriak eta amalurra ditu ardatz Sarako Usopop jaialdiak. Zezeilaren 25ean festibalaren hirugarren edizinoa egingo dabe, Lizarreta mendatean. Aurten, Ruper Ordorika, Rover bakarlaria, Islaia taldeaeta Aloe Vera DJa izango dira taula ganean.
Emakumeak eta literatureari buruzko erakusketea, Bilboko Alondigan
2012-02-23 17:04 KultureaEmakumeak eta literatura erakusketeak emakumezkoek literaturan dauken lekua nabarmenduko dau Bilboko Alondigan, zezeilaren 27tik martiaren 21era bitartean. Makina bat idazle izango dira protagonista, bai bertakoak bai urrunekoak: Miren Agur Meabe, Txaro Arteaga, Lucía Etxebarria, Simone de Beauvoir, J.K. Rowling, Isabel Allende, Gloria Fuertes, Jasone Osoro, Maria Asun Landa eta abar.
Txakolina eta Arabar Errioxako ardaoak Alemaniako Prowein Azoka ezagunean izango dira
2012-02-23 14:40 Jan edanakAurten txakolina eta Arabar Errioxako ardaua Alemaniako Prowein azokan izango dira, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren eskutik. Arabar Errioxako ardaoak eta txakolinaren upategiak nazinoarteko ezagutarazotea dau helburu Jaurlaritzeak. Prowein azokea Dusseldorfen izango da, martiaren 4tik 6ra.
'2012 Euskadi, Bakea eta askatasunaren aldeko kulturen urtea' ekimena abiatu dau Eusko Jaurlaritzeak
2012-02-23 14:11 kulturbiz2012 Euskadi, bakea eta askatasunaren aldeko kulturen urtea ekimena aurkeztu dau gaur Blanca Urgell Kultura sailburuak Bilbon; hurrengo hileetako egitarau zabalaren lehenengo ekitaldien barri be emon dau, Maleta mexikarra eta Gerra eta Bakea: zuzeneko begiradak erakusketak. Danetara, hogeita hamar proposamen kultural antolatuko ditue urtea amaitu arte.
Bilboko 469 merkatari euskera eskoletara joan dira 2009tik 2011ra
2012-02-23 11:32 Euskerea berbagaiBilboko dendetan euskerearen erabilerea normalizetako Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak bultzatzen dauen Biribilko programeari esker, 2009 eta 2011 artean, uriko 469 merkatari euskera eskoletara joan dira. Bilbao Dendak plataformea lankidetzan ibili da ekimen honetan.
MobyDick, The Riff Truckers eta Planetaleta euskal taldeak, Katalunian
2012-02-23 10:14 MusikeaHiru kontzertu eskainiko ditue Katalunian eguenetik zapatura bitartean, Euskal Herriko Musika Etxeen Sareak Etxepare Euskal Institutuaren eta Xarxa Cases de la Música Popular de Catalunya erakundearen parte-hartzeagaz bultzaturiko ekimen batean. Helburu nagusia da Euskal Herrian garatzen dan kalidade artistiko musikala ezagutzera emotea.
Ke No Falte bueltan da, hamarkada luze baten ostean
2012-02-22 14:35 MusikeaHurrengo emonaldia Bergaran egingo dabe, martiaren 2an. Ganera, berragerpena ez ei da une bateko kontu laburra izango, disko gehiago plazaratzeko konposizino lanetan hasita dagozala adierazo dabe taldekideek. 2013an, taldearen 20. urteurrenean, zeozer berezia egiteko asmoa be iragarri dabe.
'Zerutik sua dator!' dokumentala daborduko hainbat erakunderen eskuetan dago
2012-02-22 14:33 BarriakGernika-Bizkaia 1937-2012. 75 urte gogoa proiektuaren bigarren ekinaldia martxan dago. Halandaze, Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Zerutik sua dator! dokumentalaren grabazinoan batutako materiala emon deutse Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Batzar Nagusi, Sabino Arana Fundazinoa, Euskadiko Filmategia eta Eusko Ikaskuntza erakundeetako ordezkariei. Ekitaldia Foru Jauregian bertan izan da.
Eusko Jaurlaritzeak lankidetza hitzarmena izenpetu dau Idahogaz
2012-02-22 11:59 Euskaldunak munduanAlde biko izaera dauen politika horren bitartez, Eusko Jaurlaritzeak eskualde eta estadu sare bat eratu nahi dau, euskal enpresen interesetarako plataforma izan daitezan munduko hainbat tokitan hartu-emonak ezartzerakoan.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...