Irailaren 21era arte aurkeztu ahal izango dira Durangoko Azokako Sormen Bekarako proposamenak
2026-09-10 11:17 MusikeaSortzaile barriek banaka zein taldeka parte hartu ahal izango dabe.
Irailaren 21era arte aurkeztu ahal izango dira Durangoko Udalak eta Gerediaga Alkarteak abian jarritako Sormen Bekarako proposamenak. Aurtengo deialdia musika proiektu bati zuzenduta dago eta sortzaile barriek banaka zein taldeka parte hartu ahal izango dabe. Proposamenak gerediaga@durangokoazoka.eus helbidera bialdu beharko dira.
Bekeak euskerazko kultur sorkuntzea sustatzea eta sortzaile barrien lana ezagutzera emotea dau helburu. Deialdia 18 urtetik gorako sortzaile barriei zuzenduta dago. Oinarrietan zehazten danez, sortzaile barritzat hartzen dira ibilbide luzekoak ez diran sortzaileak, besteak beste, bakarka zein taldeka, gehienez lan bi kaleratu dituenak, bost kolaborazinotik gora egin ez dituenak edo diskoetxe bategaz kontraturik sinatu ez dabenak.
Hautatutako sortzaileak edo taldeak 15.000 euro jasoko ditu proiektua lantzeko eta sormen lanaren emoitzea 2027ko Durangoko Azokan aurkeztuko dau.
Deialdiaren oinarrien arabera, aurkeztutako proiektuak jatorrizko sormen-lanak izan beharko dira eta adimen artifizialagaz sortutako lanak ez dira onartuko. Berbak dituen sormen-lanen kasuan, gainera, euskerazkoak izan beharko dabe.
Deialdiaren oinarriak eta informazino guztia durangokoazoka.eus webgunean dagoz eskuragarri.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
