2026ko San Miguel jaiak programa zabalagaz helduko dira Laukizera
2026-09-11 10:21 Pil-pileanMikel Deunaren LXIX Idi Probak irailaren 19an eta 22an egingo dira.
Jai Batzordeak, Laukizko Udalaren laguntzeagaz, lau jai-egun atondu ditu, herritarren parte-hartzea eta auzokideen arteko giroa sustatzeko helburuagaz. Irailaren 19tik urriaren 4ra egingo dira.
- Laukizek Mikel Deunaren LXIX Idi Probak hartuko ditu, udalerriko ohiko hitzorduetako bat. Probak irailaren 19an eta 22an egingo dira, gaueko 21:00etan.
- Jaiak irailaren 25ean, barikua, hasiko dira Mozorro Jatsiereagaz. Aurtengo gaia musikea izango da eta Goiko Tabernatik 19:30ean hasiko da eta txosnako jaia izango dau amaierea; ondoren, Talo Solidarioa egingo da. 20:30ean San Migeleko sari-banaketea, pregoia eta txupinazoa botako dira eta, ondoren, 21:00etan, Zapatariñe Dantza Taldeak saio berezia eskainiko dau bere hamargarren urteurrenean. Jardunaldia amaitzeko, Zirkinik Bez taldearen kontzertua izango da 23:30etik aurrera.
- Irailaren 26a jaietako egun nagusietako bat izango da, goizeko lehen ordutik hasita hainbat jarduera izango baitira: puzgarriak; poteo musikala; probalekuan egingo dan ohiko herri bazkaria, taberna ibiltariak girotuta; eta Mus Txapelketea. Gauean, barriz, musikea izangto da nagusi eta Kiliki, Orekka Erromeria eta DJ Blessive talde eta artistek kontzertuak eskainiko ditue 22:30etik aurrera.
- Irailaren 29an, martizenean, San Miguel Eguna ospatuko da, ohiko Meza Nagusiagaz, 13:00ean.
- Jaiak urriaren 4an, domekan, amaituko dira, tradizinoari eta herritarren parte-hartzeari eskainitako jardunaldiagaz. Eguna 09:30ean hasiko da Agus Ugarteren omenezko XIII. Martxeagaz, eta 11:00etan abeltzaintza, nekazaritza eta artisautza azokeak ateak edegiko ditu. Egunean zehar trikipoteoa, tortilla lehiaketea, umeentzako tailerra, jubilatuen bazkaria eta tortilla lehiaketako sari-banaketea egingo dira. Arratsaldean, Roberto Urrutia eta bere mariatxiek jarriko dabe musikea eta, jaiak amaitzeko, txokolatadea eta bingo bat egingo dira.
Laukizko Udalak herritarrak animetan ditu San Miguel jaietan parte hartzeko eta Jai Batzordearen eta udalerri osoaren arteko alkarlanari esker atondutako egitarauaz gozetako, izan be, ekimen honek herriko ohiturei bizirik eustea eta edade guztietako herritarrentzako topaguneak sortzea dau helburu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
