2013ko Europar Uritarraren Saria jaso dau Euskaltzaindiak Madrilen
2013-09-23 17:52 sariak-autortzakEuskaltzaindiak Madrilen jaso barri dau 2013ko Europar Uritarraren Saria. Andres Urrutia euskaltzainburuagaz batera, Erramun Osa Euskaltzaindiko idazkariordea izan da Europar Parlamentuaren ordezkaritzan. Datorren hilean, urriaren 16an eta 17an, Bruselan, Europar Parlamentuaren egoitzan, egingo da sari-emote ekitaldi nagusia.
Euskaltzaindiak Madrilen jaso barri dau 2013ko Europar Uritarraren Saria. Andres Urrutia euskaltzainburuagaz batera, Erramun Osa Euskaltzaindiko idazkariordea izan da Europar Parlamentuaren ordezkaritzan. Datorren hilean, urriaren 16an eta 17an, Bruselan, Europar Parlamentuaren egoitzan, egingo da sari-emote ekitaldi nagusia.
Saria jasotean, Europan euskerearentzako lekua aldarrikatu dau Andres Urrutia euskaltzainburuak. Egun -esan dau- mugek gero eta eragin gitxiago daukienean, Euskaltzaindiak be hori baliatzen dau Euskal Herri osoko euskaltzaleak batzeko eta ahaleginetan ipinteko. Espainia eta Frantziaren arteko mugan dagoan euskerearen herrialde osoan lan egiten dau euskerea, aspaldiko hizkuntzea, iraganeko bitxia baino, gaur eguneko eta etorkizuneko hizkuntza izan daiten, Europako beste hizkuntzekaz batera.
Ostean, euskalgintzea izan dau gogoan Urrutiak: Eskerrak, orobat, euskal jenteari, eta euskal kulturea giten daben guztiei, horreen eguneroko ahalegin barik ezinezkoa izango litzateke-eta Euskaltzaindiaren lana. Euskalgintzeari asko zor deutsagu eta berarentzat be bada sari hau.
Andres Urrutiagaz eta Erramun Osagaz, Madrilen izan dira Izaskun Bilbao Akademiaren hautagaitzea sustatu eban eurodiputadua eta Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzearen Hizkuntza Politikarako sailburuordea.
Euskaltzaindiagaz batera, Hipotekak Kalte Egindakoen Plataformeak be jaso dau 2013ko Europar Uritarren Saria.
Andres Urrutia euskaltzainburuaren berbaldi osoa, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!