Dantzaldia jaialdiak zortzi emonaldi eskainiko ditu urrian eta zemendian

Bizkaie! 2013-09-25 15:06   Kulturea

Zortzi emonaldi, mintegiak eta profesionalekaz barriketaldiak eskainiko ditu Dantzaldia jaialdiak. Inaugurazinoa gaur egingo dabe, irailak 25, Rekalde aretoan.

Zortzi emonaldi, mintegiak eta profesionalekaz barriketaldiak eskainiko ditu Dantzaldia jaialdiak. Inaugurazinoa gaur egingo dabe, irailak 25, Rekalde aretoan: Donostiako Dantzaz konpainiak Chamaleon lana aurkeztuko dau, 19:30ean. Rekalde aretoan bertan egin dabe jaialdiaren aurkezpena Bizkaiko Kultura diputadu Miren Josune Ariztondok eta La Fundición espazioko arduradun Laura Etxebarriak.

Urriaren 11n izango da Dantzaldia jaialdiko bigarren ekitaldia, Alondigan. Stravinskyren Udaberriaren konsagrazinoa lana omenduko dabe; Nijinskyk sortutako jatorrizko baletaren bersino baten proiekzinoa aurkeztuko da, Mariinsky baletak egindakoa, 100. urteurrena dala-eta. Sasha Waltzen bersino garaikidea be eskainiko dabe. Bideo horreen ostean, Olivier Duboisek Prêt a baiser piezea jantzatuko dau, lehengo partituran oinarrituta, hain zuzen be.

Urriaren 13an, Madrilgo Aracaladanza konpainiak Constelaciones ikuskizuna ekarriko dau Euskaldunara. Familia guztiarentzat atondutako lana da. Hilaren 16an, Guggenheim museoan, José Carlos Martinezek zuzentzen dauen CND-Jantza Konpainia Nazionalak jaialdirako berenberegi sortutako For now, in liquid days aurkeztuko dau.

Zemendian lau emonaldi egingo dira. Hilaren 18an, Bartzelonako Laveronal taldea izango da BBK Aretoan, Islandia beharra taularatzen, eta Euskaldunak Aida Gomezen Carmen ikuskizuna hartuko dau, 18an. Zemendiaren 23an eta 24an amaituko da jaialdia, Belen Mayaren Habitaciones ikuskizunagaz, La Fundicion aretoan.

Emonaldiez aparte, Aida Gómezek eta Belén Mayak master class dalakoa eskainiko dabe, eta artistekaz barriketaldiak antolatuko dira. Dantzaldiari buruzko jakingarri guztiak, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu