Basque Audiovisual markeak 14 euskal enpresa eroango ditu Mipcom azokara
2013-09-25 14:25 BarriakIkus-entzunezko 14 euskal enpresatako 20 bat profesional Cannesko Mipcom azokan izango dira, urriaren 7tik 10era bitartean, Basque Audiovisual markearen babespean. Genero guztietako lanak eroango ditue, Eiken klusterrak jakinarazo dauenez.
Ikus-entzunezko 14 euskal enpresatako 20 bat profesional Cannesko Mipcom azokan izango dira, urriaren 7tik 10era bitartean, Basque Audiovisual markearen babespean. Genero guztietako lanak eroango ditue, Eiken klusterrak jakinarazo dauenez.
Basque Audiovisual-en barruan joango dira ETB, 3Koma, Abra Prod, Baleuko, Basque Stream, Boogie Bang Films, Expressive, Lumiere Produkzioak, Pausoka, Schorr Films, Somuga, Sugar Factory, Tecnalia eta T-Forma etxeak.
Eiken ikus-entzunezkoen klusterra eta Etxepare institutuak sustatu dabe ekimena. Ikus-entzunezkoen euskal industria ekitaldi honetan oso garrantzitsua dala uste dabe, nazinoartean zabaltzeko aukera ugari eskaintzen ditu eta. Euskal enpresak marka indartsu lez finkatzea da euren helburua.
Produktu barriak ezagutarazoteagaz batera, euskal ikus-entzunezkoen sektoreari proiektuak finantzatzeko, lankidetzan jarduteko edo negozio ideia barriak jasoteko aukerea eskaintzen dau Mipcom azokeak. Aurreko urteetan moduan, Basque Audiovisual-ek R31.29 standa hartuko dau Riviera Hallen.
Euskal enpresen presentzia edukien munduko merkatuan dinamizatu gura dau Basque Audiovisual-ek, eta Herbehereak eta Israelgo enpresa eta erakundeekaz ezarritako hartu-emonak indartu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!