Bisiguaren V. Festa ospatuko da Orion garagarrilaren 19tik 22ra

Bizkaie! 2012-07-04 11:46

Holako azokak oso garrantzitsuak dira gastronomiaz harago arrantza mundua gizarteratzen laguntzen dabelako. Urtero 300.000 persona joaten dira holako azoketara, arrantza sektorean lanean jarduten daben langileen lana autortzera.

Eskena eta Faeteda Arte Eszenikoen BEZaren igoerearen kontra

Bizkaie! 2012-07-03 18:50   Kulturea

Krisiaren eraginaren ondorioz, atzerakada nabarmena egin dau antzerkiaren konsumoak eta egoera horrek eragin zuzena dauka ikusleen kopuruari zein sarreren salmenta prezioari jagokonez eta, jakina, baita produkzino eszenikoaren bideragarritasun ekonomikoan be.

'Ikastola mugimendua. Dabilen herria' liburua sarean ipini dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2012-07-03 17:25

Euskaltzaindiak Ikastola mugimendua. Dabilen herria liburua sarean ipini barri dau, Akademiaren webgunean bertan. Liburu hau Jagon bildumearen 10. zenbakia da. Bertan ikastolen izaera kolektiboa azaltzen da, ikastolen eta gizartearen arteko alkarrekintzea bere bai.

Baso ilunean, nozonoz agertuko ete da argia???

Markues 2012-07-03 15:59   Begi betegarri

'Mundua aldatzeko ideiak' topaketen zehaztasunak aurkeztu ditue Bilbon

Bizkaie! 2012-07-03 15:50   jardunaldiak

Eusko Jaurlaritzearen 2012 Fundazinoak Mundua aldatzeko ideiak izeneko kultura-ekimena antolatu dau garagarrilaren 5etik 7ra Bilbon. Ramiro Pinilla eta Luisa Etxenike idazleek berbaldi bana eskainiko dabe, eta ekimenaren zehaztasun guztiak aurkeztu ditue gaur.

Abian da 'Euskara Jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza' produkzinoa

Bizkaie! 2012-07-03 15:10   Barriak

Euskara Jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza, Ibaizabal Mendebalde Kultur Elkarteak produzidu dau Zenbat Gara kultur alkartearen laguntzinoagaz. Iraupen ertaineko sei dokumentalek osotzen daben dibulgazinoko lan honegaz publiko zabal bati aurkeztu nahi jako euskerearen eta bere herriaren historia.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Peru Isasi bilbotarraren 'Marylinjaia' izango da 2012ko Aste Nagusiko kartela

Bizkaie! 2012-07-03 14:59

Peru Isasi Sarriaren Marylinjaia izango da aurtengo Bilboko Aste Nagusiko kartela. 245 lan aurkeztu dira aurten kartel lehiaketaraEgileak 2.500 euroko saria jasoko dau

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Xabat Galletebeitia eta Nerea Ibarzabal bizkaitarrak txapeldun Plazatik Gaztetxera Sariketan

Bizkaie! 2012-07-03 14:09   Bertsolaritzea

Pasa dan zapatuan jokatu zan Plazatik Gaztetxera Sariketako finala Eibarko Gaztetxean eta 200 bat lagunen aurrean, Xabat Galletebeitia lekeitiarra eta Nerea Ibarzabal markina-xemeindarra izan ziran nagusi.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

UEUren Udako Ikastaroak Baionara ailegauko dira garagarrilaren 4an

Bizkaie! 2012-07-03 13:23   jardunaldiak

UEUren Baionako Udako Ikastaroak garagarrilaren 4an hasiko dira. Danetara, sei ikastaro emongo ditue Baionako Unibersidadean hilaren 4tik 5era.

Euskerea eta euskal kulturea erakusteko ikastaroa antolatu dau EHUk

Bizkaie! 2012-07-03 12:03   jardunaldiak

EHUko Udako Ikastaroek kanpoko unibersidadeetako euskera eta euskal kultura erakusteko prestakuntza ikastaroa eskainiko dabe bigarren urtez. Donostiako Miramar Jauregian egingo ditue ikastaroak, garagarrilaren 5ean eta 6an.

Lekeitioko 23. Nazinoarteko Kale Antzerki Jaialdia hemen da

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-07-02 15:54   Kulturea

Atzera be, kale eszenatoki eta herritarrak protagonista bihurtuko ditu Lekeitioko Nazinoarteko Kale Antzerki Jaialdiak. Garagarrilaren 6tik 8ra bitartean, bertoko eta kanpoko lanak ikusteko aukerea izango da Lekeition. Hortzmuga konpainiaren Libertia lanak abiatuko dau egitaraua, plazan, bariku arrastian.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Guillermo Martinez idazle eta matematikari argentinarraren azken liburuaren aurkezpena Bilbon

Bizkaie! 2012-07-02 15:28   kulturbiz

Guillermo Martínez, Bilbora etorri da egunotan bisitan, EHU-k konbidauta, BizBAK 2012 udako ikastaroetako batean parte hartzeko. Izan be, garagarrilaren 4an eta 5ean, Cultura con M de Matemáticas: una visión matemática del arte y la cultura izenburuko ikastaroan hartuko dau parte.

Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da garagarrileko eta abuztuko astelehenetan

Bizkaie! 2012-07-02 13:07   kulturbiz

Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da garagarrileko eta abuztuko astelehen guztietan, 10:00etatik 20:00etara, garagarrilaren 2an hasita. Udan Bilbok bisitari asko jasoten ditu eta horreei guztiei arreta egiteko asmoz egiten da aldaketa hau.

Karlos Zurutuzak jaso dau Rikardo Arregi Kazetaritza Sari nagusia

Bizkaie! 2012-07-02 12:38   sariak-autortzak

Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak banatu ditue astegoienean Andoainen. Aurtengo sari nagusia Karlos Zurutuza kazetari donostiarrak jaso dau, Libia eta Irakeko gatazken ganean Argia astekarian eta Berria egunkarian argitaratutako erreportajeakaitik.

300 ume eta gazte batuko dira aurtengo Bertso Udalekuetan

Bizkaie! 2012-07-02 11:18   Bertsolaritzea

Martxan dira daborduko Bertsozale alkarteak antolatutako Bertso Udalekuak. Aurten, 300 ume eta gaztetxuk hartuko dabe parte Barria, Bidarrain, Arrazola, Irañeta, Orio eta Zuhatzako udalekuetan.

'Zentzua eta Iraunkortasuna' ekimen artistikoa martxan da Urdaibain

Bizkaie! 2012-06-29 16:34   Kulturea

2012 Euskadi Fundazinoak Zentzua eta Iraunkortasuna proiektuaren kokalekuak aurkeztu ditue gaur Bilbon. Mundu guztiko hamar artista garaikide ospetsuk esku-hartze artistikoak egingo ditue Urdaibain, berbarako, Lagako hondartzan, Gernikako Astra fabrikan eta Gautegiz-Arteagako Andrabideko harrobian.

Elorrio hurre-hurretik ezagutzeko bisita gidatuak egingo ditue garagarrilean

Bizkaie! 2012-06-29 15:48

Zure bidean, Elorrioizeneko bisita gidatuak atondu ditu Elorrioko Udalak garagarrileko asteburuetarako. Lehenengo aldiz prestau ditue bisitaldiak. Lehenengo bisitea bagilaren 30ean izango da, eta azkenengoa garagarrilaren 29an.

Euskal antzerkiaren gaur egungo egoerea jorratuko dabe EHUren udako ikastaroetan

Bizkaie! 2012-06-29 15:13   jardunaldiak

EHUko BizBAK udako ikastaroek euskal antzerkiak azkenengo 25 urteotan izandako bilakaerea aztertuko dabe garagarrilaren 2tik 4ra bitartean, Euskal antzertia gaur izeneko mintegian.

Euskal kulturgintzea eta komunikabideak aztergai, Askarako mahai-inguru zikloan

Bizkaie! 2012-06-29 14:11   jardunaldiak

Askarako mahai-inguruko zikloaren bigarren hitzordua garagarrilaren 2an egingo dabe, Ahotsenea Sortzailean I. Topaketen barruan. Zergatik ez da euskal kulturgintza komunikabideetan ikusgarri? itaunari erantzuten ahaleginduko dira.